248. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 23a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.2. Foru Dekretuak

76/2020 FORU DEKRETUA, urriaren 14koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen duena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko zenbait departamentuk eta erakunde autonomok aditzera eman dute beren plantilla organikoak aldatu behar direla benetan dituzten beharretara moldatzeko.

Bestalde, plantilla organikoan zehazten diren kontuak direnez gero, ukitutako departamentuek planteatu dituzten aldaketa batzuk jaso dira, burutza batzuk betetzeko betekizunei eta ingelesez jakin beharrari buruzkoak, hain zuzen. Aldaketa eta eguneraketa hauek ez dute kostu ekonomikorik.

Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Aurrekontuen, Ondarearen eta Politika Ekonomikoaren Zuzendaritza Nagusiak horren aldeko txostena egin du.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeiko urriaren hamalauan egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

1. artikulua. Lanpostu batzuk sortzea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoan.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa honela aldatzen da:

Ondotik aipatzen diren lanpostuak sortzen dira plantilla organikoan. Behar den zuzkidura ekonomikoa dute indarreko gastu-aurrekontuaren I. kapituluan:

LURRALDE ANTOLAMENDUKO, ETXEBIZITZAKO, PAISAIAKO ETA PROIEKTU ESTRATEGIKOETAKO DEPARTAMENTUA

Lurralde Antolamenduko Zuzendaritza Nagusia:

–Administrazio publikoko teknikariak (arlo juridikoa): lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 11023 zenbakia duena.

Proiektu Estrategikoen Zuzendaritza Nagusia:

–Biologoak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, destinoa Burlatan duena, eta plantilla organikoan 11024 zenbakia.

–Geografoak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, destinoa Burlatan duena, eta plantilla organikoan 11025 zenbakia.

–Agronomia ingeniariak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, destinoa Burlatan duena, eta plantilla organikoan 11026 zenbakia.

–Soziologoak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, destinoa Burlatan duena, eta plantilla organikoan 11027 zenbakia.

2. artikulua. Burutza batzuk eskuratzeko betebeharrak aldatzea.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa honela aldatzen da:

Aldatzen da abenduaren 13ko 112/2017 Foru Dekretuaren I. eranskina (dekretu haren bidez aldatu zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa). Horren arabera, aldatu dira zenbait burutzari esleitu eta izangaiek burutza horiek merezimendu lehiaketaren bidez eskuratzeko bete behar dituzten berariazko baldintzak:

LEHENDAKARITZAKO, BERDINTASUNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA BARNEKO DEPARTAMENTUA

Nafarroako Gazteriaren Institutua.

Gazteriaren Etxeen Bulegoko burutza.

Plaza: 9783.

Berariazko baldintzak:

B motako gidabaimena.

Sexu delituen ziurtagiria.

LURRALDE KOHESIORAKO DEPARTAMENTUA

Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusia.

Normalizazio eta Proiektuen Bulegoko burutza.

Plaza: 3650.

Berariazko baldintzak:

Maila: A B.

Titulazioa: bide, ubide eta portuetako ingeniari titulua izatea, edo bide, ubide eta portuetako ingeniariaren lanbide arauturako gaikuntza ematen duen gradu eta master titulua; edo herri-lanetako ingeniari tekniko titulua; edo herri-lanetako ingeniari teknikoaren lanbidean aritzeko gaikuntza ematen duen gradu titulua.

LANDA GARAPENEKO ETA INGURUMENEKO DEPARTAMENTUA

Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza Nagusia.

Nekazaritzako Elikagaien Laborategiaren Ataleko burutza.

Plaza: 9638.

Berariazko baldintzak:

Maila: A.

Titulazioa: Biologiako edo Albaitaritzako gradu edo lizentzia titulua izatea.

B motako gidabaimena.

3. artikulua. Ingelesezko jakite-maila esleitzea Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko lanpostu bati.

Ingelesezko B2 jakite-maila esleitzen zaio industria ingeniari lanpostu bati, hots, plantilla organikoan 6855 zenbakia duenari. Lanpostu hori Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Ingurumen Zuzendaritza Nagusiari atxikita dago.

AZKEN XEDAPENAK

Azken xedapenetako lehena.–Foru dekretu hau garatzeko eta betearazteko gaikuntza.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari ahalmena ematen zaio foru dekretu hau garatzeko eta betearazteko behar diren xedapenak eman ditzan.

Azken xedapenetako bigarrena.–Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2020ko urriaren 14an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F2012070