248. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 23a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.1. Foru legeak eta legegintzako foru dekretuak

AKATS ZUZENKETA Nafarroako Parlamentuko Osoko Bilkuraren erabakian –2020ko urriaren 13ko 238. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta–, zeinaren bidez baliozkotzen baitzen 10/2020 Foru Lege-dekretua.

Akats bat aurkitu da irailaren 16ko 10/2020 Foru Lege-dekretua baliozkotzeari buruz Osoko Bilkurak hartutako erabakia argitaratzean. Aipatu foru lege-dekretuaren bidez neurri batzuk onesten dira, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileen arlokoak, eta 2020ko urriaren 13ko 238. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen. Horrenbestez, ondoko zuzenketa hau egin da:

Honako hau dioen tokian:

“2020ko irailaren 17ko 211. Nafarroako Aldizkari Ofizialean (...) argitaratu zen”.

Honako hau esan behar du:

“2020ko irailaren 21eko 213. Nafarroako Aldizkari Ofizialean (...) argitaratu zen”.

Iruñean, 2020ko urriaren 19an.–Lehendakaria, Unai Hualde Iglesias.

Iragarkiaren kodea: F2012245