247. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERA

2020/4 aurrekontu-aldaketa. Aparteko kreditua.
Behin betiko onespena

Berako Udalak, 2020ko irailaren 16an egin Osoko Bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Udalaren aurrekontu orokorrean 2020/4 zenbakiko aldaketa egiteko espedientea, aparteko kreditua.

Iragarkia 2020ko 214. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 22an, jendaurreko aldia eta erreklamazioetarako epea irekitzeko. Orobat, iragarki horri behar bezainbateko publizitatea eman zitzaion, Udalaren iragarki-taulan ediktua jarrita.

Ezarritako hamabost eguneko epea iraganik inork erreklamaziorik egin gabe, aipatu aldaketa behin betiko onetsitzat jo behar da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluari jarraikiz.

Hona hemen behin betiko onetsitako aurrekontu-aldaketa:

GASTUAK:

Aparteko kreditua.

KONTU-SAILA

IZENA

ZENBATEKOA

1-1612-62400

Ibilgailu elektrikoaren erosketa

32.000,00 euro

GUZTIRA

32.000,00 euro

Honako aurrekontu-aplikazio honetan baja emanda finantzatuko da:

KONTU-SAILA

IZENA

ZENBATEKOA

1-4540-60901

Eltzaurdiko eta Idoiko bideen konponketa

32.000,00 euro

GUZTIRA

32.000,00 euro

Argitara ematen da, aipatu legezko aginduak betetzea xede.

Beran, 2020ko urriaren 15ean.–Alkatea, Aitor Elexpuru Egaña.

Iragarkiaren kodea: L2012136