244. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASTEJÓN

2020ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Castejongo Udalak, 2020ko irailaren 3an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen bere aurrekontu orokor eta bakarra, Udalaren beraren aurrekontuaz eta Udalaren Musika Eskola erakunde autonomoarenaz osaturik, baita haren betearazpen oinarriak ere. Erabakia 2020ko 207. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 14an, eta Udalaren iragarki-taulan. Jendaurreko aldian inork ez du alegaziorik aurkeztu eta, horren ondorioz, behin betiko onesten da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluarekin bat. Hona hemen haren laburpena, kapituluz kapitulu:

CASTEJONGO UDALA

GASTUAK:

1. kapitulua: 3.004.335,00 euro.

2. kapitulua: 2.132.479,00 euro.

3. kapitulua: 63.905,22 euro.

4. kapitulua: 243.318,00 euro.

6. kapitulua: 174.762,78 euro.

9. kapitulua: 552.450,00 euro.

Gastuak, guztira: 6.171.250,00 euro.

DIRU-SARRERAK:

1. kapitulua: 3.007.274,00 euro.

2. kapitulua: 20.000,00 euro.

3. kapitulua: 1.096.575,00 euro.

4. kapitulua: 1.700.401,00 euro.

5. kapitulua: 233.200,00 euro.

6. kapitulua: 3.800,00 euro.

7. kapitulua: 110.000,00 euro

Diru-sarrerak, guztira: 6.171.250,00 euro.

UDALAREN MUSIKA ESKOLA UDAL MUSIKA ESKOLA

GASTUAK:

1. kapitulua: 160.000,00 euro.

2. kapitulua: 11.665,00 euro.

Gastuak, guztira: 171.665,00 euro.

DIRU-SARRERAK:

3. kapitulua: 29.200,00 euro.

4. kapitulua: 142.465,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 171.665,00 euro.

Argitara ematen da orok jakin dezan, eta ohartarazten da behin betiko onespen hau aurkaratzen ahal dela bide hauetako bat erabiliz:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa zuzenean aurkeztuz Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa aurkeztuz, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Castejonen, 2020ko urriaren 6an.–Alkate udalburua, David Álvarez Yanguas.

Iragarkiaren kodea: L2011847