243. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

Deialdia, 2020an berdintasunaren alorrean jarduerak egiten dituzten entitate eta elkarteei dirulaguntzak emateko, norgehiagokako araubidean. Laburpena

Dirulaguntza orokorrei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Horren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN (Identif.): 526112.

Barañaingo Udalaren Gobernu Batzarraren 2020ko irailaren 28ko erabakiaren bidez onetsi zen deialdia, 2020an berdintasunaren alorrean jarduerak egiten dituzten entitate eta elkarteei dirulaguntzak emateko.

Deialdiaren oinarri arautzaileak eta eskabidea eskuratu daitezke Barañaingo udaletxean (Herritarrak Hartzeko Bulegoan), Udal plaza z.g., edo Udalaren Web-orritik hartuta: www.barañain.eus.

Dirulaguntza eskaerak aurkezteko epea 15 egun baliodunekoa izanen da, deialdi honen iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Barañainen, 2020ko irailaren 28an.–Alkatea, María lecumberri.

Iragarkiaren kodea: L2011405