238. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Aldaketa 2020ko aurrekontuan, COVID-19tik eratorritako gastuei aurre egiteko. Hasierako onespena

Noain aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen Batzarrak, irailaren 30ean egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa 2020ko aurrekontuan.

Aparteko kreditua, 7.000,00 eurokoa, 3110 2269931 partidan (COVID-19tik eratorritako zenbait gastu), diru-sarreren 822000 partidaren bidez (Gastu orokorretarako diruzaintzako gerakina).

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 37. artikuluarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Erreklamazioak aurkezten ez badira, delako espedientea behin betiko onetsitzat joko da.

Noainen, 2020ko urriaren 1ean.–Mankomunitateko burua, Manuel Mozota Núñez.

Iragarkiaren kodea: L2011526