238. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZAMA

5/2020 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

Ultzamako Udalak, 2020ko abuztuaren 13an egin osoko bilkuran eta udalkideen legezko kopuruaren gehiengo osoa izanik, erabaki zuen hasiera batean onestea aurrekontuko 5/2020 aldaketari buruzko espedientea, kreditu transferentzietarako eta aparteko krediturako. Espedientea jendaurrean egon da, Udalaren iragarki oholean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaraturik (2020ko 189. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 25ean), 15 egun balioduneko epean alegazioak aurkez zitezen; hori guztia, honako xedapen hauen edukiari jarraikiz: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 212. artikulua eta hurrengoak; Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 267. eta horrekin bat heldu direnak, eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legea garatzen duen 270/1998 Foru Dekretuaren 41.etik 43.era bitarteko artikuluak. Aipatu epe horretan inork ez du espedienteari buruzko alegaziorik aurkeztu, ezta jaso ere, hortaz, aipatu araudiarekin bat, espedientea besterik gabe onetsi da. Hona hemen aldaketaren testua:

Kreditu transferentziak eta aparteko kreditua.

Gastuetako partida berri hauek sortzea:

–Partida: “Bestelako hainbat gastu: Lizasoko radarra dela-eta jarritako isunak itzultzea”.

  • Zenbakia: 0110-22699 (2. kapitulua).
  • Zenbatekoa: 36.800,00 euro.

–Partida: “Larraintzarko 0.10 UA unitateko jabeen ekarpenen soberakina itzultzea”.

  • Zenbakia: 0110-78000 (7. kapitulua).
  • Zenbatekoa: 8.765,30 euro.

Gastu partida hau goititzea:

–Partida: “Epe luzeko mailegua amortizatzea”.

  • Zenbakia: 0110-9130001 (9. kapitulua).
  • Oraingo zenbatekoa: 36.992,85 euro.
  • Gehikuntza: 3.150,00 euro.
  • Azken zenbatekoa: 40.142,85 euro.

Finantzabideak:

Kreditu transferentziak, eta, ondorioz, gastu partida hauek gutxitzea:

–Partida: “Ekarpena Ultzanuetari, Gerendiaingo errotako putzu septikoaren obretarako”.

  • Zenbakia: 1601-76300 (7. kapitulua).
  • Oraingo zenbatekoa: 35.000,00 euro.
  • Gutxitzea: 35.000,00 euro.
  • Azken zenbatekoa: 0,00 euro.

–Partida: “0.10 UE unitatearen urbanizazio-lanak (Larraintzar)”.

  • Zenbakia: 1510-6090004 (6. kapitulua).
  • Oraingo zenbatekoa: 97.869,86 euro.
  • Gutxitzea: 6.870,47 euro.
  • Azken zenbatekoa: 90.999,39 euro.

–Partida: “Udalaren kirol-jarduerak”.

  • Zenbakia: 3410-2260902 (2. kapitulua).
  • Oraingo zenbatekoa: 3.000,00 euro.
  • Gutxitzea: 1.800,00 euro.
  • Azken zenbatekoa: 1.200,00 euro.

–Partida: “Interesak”.

  • Zenbakia: 0110-31000 (3. kapitulua).
  • Oraingo zenbatekoa: 5.000,00 euro.
  • Gutxitzea: 3.150,00 euro.
  • Azken zenbatekoa: 1.850,00 euro.

Diru-sarretarako partida hau sortzea:

–Partida: “Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako”.

  • Zenbakia: 1-870.
  • Zenbatekoa: 1.894,83 euro.

Larraintzarren (Ultzama), 2020ko urriaren 1ean.–Alkatea, Martín M.ª Picabea Aguirre.

Iragarkiaren kodea: L2011392