238. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

2098/2020 EBAZPENA, irailaren 18koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez izendatzen baitira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioak, zaintzaile gerontologiko lanpostuan aritzeko, eta lanpostua esleitzen baitzaie.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 4ko 580/2019 Ebazpenaren bitartez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko zaintzaile gerontologiko izateko hogei lanpostu oposizio bidez betetzeko. Ebazpena 2019ko 63. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 2koan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 13ko 1318/2019 Ebazpenaren bidez, deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori 2019ko 106. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 3koan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren abuztuaren 5eko 2210/2019 Ebazpenaren bidez, izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsi, eta oposizioaldiko lehenbiziko ariketa egiteko eguna, tokia eta ordua finkatu ziren. Ebazpen hori 2019ko 164. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 22koan.

Hautaprobak bukatuta, baldintzak frogatzeko epea ireki zen Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 22ko 176/2020 Ebazpenaren bidez.

Ondoren, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 23ko 860/2020 Ebazpenaren bidez, lanpostu hutsak aukeratzeko ekitaldirako deia egin zen, eta 10 egun balioduneko epea ireki zen lanpostuak aukeratzeko.

Azkenik, kalifikazio epaimahaiak proposamena egin zuen izenda zitezela probak gainditu dituzten eta deialdiko lanpostuetan sartzen diren izangaiak, deialdian eskatzen diren baldintzak betetzen dituztenak. Proposamen hori 2020ko 170. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 3koan.

Eskatutako dokumentazioa behar zen epean aurkezturik eta proposatutako izangaiek betebeharrak betetzen dituztela egiaztaturik, bidezkoa da izendapena egitea eta lanpostu hutsa esleitzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Honako hauek izendatzea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioak, zaintzaile gerontologiko lanpostuan aritzeko: Víctor Antonio Tellechea Arrubla jauna, desgaitasuneko erreserba txandakoa, 100eko 33 edo gehiagoko desgaitasuna duten pertsonentzako; Purificación Camacho Rayo, Nuria Ortiz Claraco, Idoia García Benito, Inés Zazpe Torrea eta Yolanda Albisu Cajal andreak, igoera txandakoak; eta Rosa María Muñoz Irañeta, Virginia Zabalza Amatriain, Raquel García Martín, Marina Górriz López de Dicastillo, Ana Isabel Cabodevilla Ilincheta, María Cristina Roteta Ibarra, Victoria Eugenia Recalde Baigorri, Julia Guillén Guillén, Miriam Goñi Barber, Elena Platel Zarzoso, María Victoria Ezquerra Mendívil, María Nieves García Cortés, Pablo Bueno Urricelqui eta Sonia Santafé Dencausa jaun-andreak, txanda irekikoak.

2. Lanpostu hutsak honela esleitzea:

Víctor Antonio Tellechea Arrubla jaunari, 3045 lanpostu hutsa, funtzionarioen araubidekoa, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren Santo Domingo zahar etxeari atxikia, eta destinoa Lizarran duena.

Purificación Camacho Rayo andreari 3101 lanpostu hutsa, funtzionarioen araubidekoa, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren El Vergel zahar etxeari atxikia, eta destinoa Iruñean duena.

Nuria Ortiz Claraco andreari 3035 lanpostu hutsa, funtzionarioen araubidekoa, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren El Vergel zahar etxeari atxikia, eta destinoa Iruñean duena.

Idoia García Benito andreari, 3138 lanpostu hutsa, funtzionarioen araubidekoa, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren El Vergel zahar etxeari atxikia, eta destinoa Iruñean duena.

Inés Zazpe Torrea andreari 3158 lanpostu hutsa, funtzionarioen araubidekoa, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren El Vergel zahar etxeari atxikia, eta destinoa Iruñean duena.

Yolanda Albisu Cajal andreari 10515 lanpostu hutsa, funtzionarioen araubidekoa, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren El Vergel zahar etxeari atxikia, eta destinoa Iruñean duena.

Rosa María Muñoz Irañeta andreari, 7979 lanpostu hutsa, funtzionarioen araubidekoa, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren El Vergel zahar etxeari atxikia, eta destinoa Iruñean duena.

Virginia Zabalza Amatriain andreari 3172 lanpostu hutsa, funtzionarioen araubidekoa, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren El Vergel zahar etxeari atxikia, eta destinoa Iruñean duena.

Raquel García Martín andreari, 3186 lanpostu hutsa, funtzionarioen araubidekoa, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren El Vergel zahar etxeari atxikia, eta destinoa Iruñean duena.

Marina Górriz López de Dicastillo andreari, 8139 lanpostu hutsa, funtzionarioen araubidekoa, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren El Vergel zahar etxeari atxikia, eta destinoa Iruñean duena.

Ana Isabel Cabodevilla Ilincheta andreari 10516 lanpostu hutsa, funtzionarioen araubidekoa, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren El Vergel zahar etxeari atxikia, eta destinoa Iruñean duena.

María Cristina Roteta Ibarra andreari, 8725 lanpostu hutsa, funtzionarioen araubidekoa, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren Santo Domingo zahar etxeari atxikia, eta destinoa Lizarran duena.

Victoria Eugenia Recalde Baigorri andreari, 3059 lanpostu hutsa, funtzionarioen araubidekoa, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren Santo Domingo zahar etxeari atxikia, eta destinoa Lizarran duena.

Julia Guillén Guillén andreari, 3182 lanpostu hutsa, funtzionarioen araubidekoa, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren Santo Domingo zahar etxeari atxikia, eta destinoa Lizarran duena.

Miriam Goñi Barber andreari, 6569 lanpostu hutsa, funtzionarioen araubidekoa, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren Santo Domingo zahar etxeari atxikia, eta destinoa Lizarran duena.

Elena Platel Zarzoso andreari, 6570 lanpostu hutsa, funtzionarioen araubidekoa, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren Santo Domingo zahar etxeari atxikia, eta destinoa Lizarran duena.

María Victoria Ezquerra Mendívil andreari, 8726 lanpostu hutsa, funtzionarioen araubidekoa, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren Santo Domingo zahar etxeari atxikia, eta destinoa Lizarran duena.

María Nieves García Cortés andreari, 8724 lanpostu hutsa, funtzionarioen araubidekoa, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren Santo Domingo zahar etxeari atxikia, eta destinoa Lizarran duena.

Pablo Bueno Urricelqui jaunari, 8729 lanpostu hutsa, funtzionarioen araubidekoa, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren Santo Domingo zahar etxeari atxikia, eta destinoa Lizarran duena.

Sonia Santafé Dencausa andreari, 4651 lanpostu hutsa, funtzionarioen araubidekoa, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren Santo Domingo zahar etxeari atxikia, eta destinoa Lizarran duena.

3. Xedatzea ezen izendatutako izangaiek Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Langileen Unitatean jabetu beharko dutela lanpostuaz (González Tablas kalea 7, Iruña), hilabeteko epean, izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, kontuan izanik argitaratze horrek jakinaraztearen ondorio berberak izanen dituela, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluan ezarritakoarekin.

Aipatutako epean ez baldin badute lanpostuaren jabetza hartzen, behar bezala arrazoitutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko eskubide guztiak galduko dituzte.

4. Ebazpen hau igortzea Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Kudeaketaren eta Baliabideen Zuzendariordetzara eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura, Egituraren, Lanpostuen Antolaketaren eta Langileen Plantillaren Zerbitzura eta Gizarte Prestazioen Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea. Interesdunei aditzera ematen zaie ezen ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat.

5. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2020ko irailaren 18an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F2010833