238. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FUNES

9/2020 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

2020ko 202. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, irailaren 8an, 9/2020 aurrekontu-aldaketa hasiera batez onesten zuen erabakia.

Jendaurreko epean inork ez du alegaziorik aurkeztu. Horrenbestez, behin betiko onetsirik gelditu da 9/2020 aurrekontu-aldaketa, eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Aplikatu beharreko araudia: irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikulua (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Kreditu transferentzia zenbait partidaren artean

GASTUA: “Funesko Alde Zaharraren saneamendua”.

Goititu beharreko partida:

APLIKAZIOA

IZENA

ZENBATEKOA

(eurotan)

6. kapitulua

Inbertsio errealak

25.000,00

GUZTIRA

25.000,00

FINANTZAKETA:

APLIKAZIOA

IZENA

ZENBATEKOA

(eurotan)

2. kapitulua

Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak

25.000,00

GUZTIRA

25.000,00

Funesen, 2020ko urriaren 1ean.–Alkatea, Ignacio Domínguez Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2011385