238. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETULAIN

2020ko aurrekontua. Hasierako onespena

Etulaingo Kontzejuko Batzarrak, 2020ko irailaren 22an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2020ko aurrekontu orokorra eta hura betearazteko oinarriak.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatua bete dadin; hartara, bizilagunek eta interesdunek espedientea aztertu ahalko dute eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkeztu, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Jendaurreko epe horretan inork ez badu erreklamaziorik aurkezten, behin betiko onetsitzat joko da.

Etulainen, 2020ko irailaren 23an.–Kontzejuko burua, Jon Pascal Egozcue.

Iragarkiaren kodea: L2011177