238. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

2078/2020 EBAZPENA, irailaren 14koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez izendatzen baitira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioak, etxezain lanpostuan aritzeko, eta lanpostua esleitzen baitzaie.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren azaroaren 20ko 2782/2018 Ebazpenaren bitartez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko etxezain izateko hogeita lau lanpostu oposizio bidez betetzeko. Ebazpena 2018ko 241. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 17koan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 4ko 597/2019 Ebazpenaren bidez, deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori 2019ko 53. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 18koan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 13ko 1319/2019 Ebazpenaren bidez, izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsi, eta oposizioaldiko ariketak egiteko eguna, tokia eta ordua finkatu ziren. Ebazpen hori 2019ko 106. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 3koan.

Hautaprobak bukatuta, baldintzak frogatzeko epea ireki zen Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren otsailaren 17ko 418/2020 Ebazpenaren bidez.

Ondoren, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ekainaren 17ko 1466/2020 Ebazpenaren bidez, lanpostu hutsak aukeratzeko ekitaldirako deia egin zen, eta 10 egun balioduneko epea ireki zen lanpostuak aukeratzeko.

Azkenik, kalifikazio epaimahaiak proposamena egin zuen izenda zitezen probak gainditu dituzten eta deialdiko lanpostuetan sartzen diren izangaiak, deialdian eskatzen diren baldintzak betetzen dituztenak, eta deialdian eskatzen diren agiriak aurkezteko epea ireki zen, deialdiaren 9.2 oinarrian ezarritakoarekin bat. Proposamen hori 2020ko 176. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 10ekoan.

Proposatutako izangaien artean dago María Luz Valencia Sainz de Baranda andrea, eta hark, ezinbesteko kasua dela-eta, eskatu du berari dagokionez eten dadila epe hori, aipatu egoera bukatu arte. Eskaera hori baietsi behar da, deialdiaren 9.3 oinarrian ezarritakoaren babesean, behar bezala frogatu eta justifikatu baita ezinbesteko kasu bat dagoela.

Kontuan harturik proposatu diren gainerako izangaiek aurkeztu dutela eskatutako dokumentazioa behar zen epean, eta egiaztatu ondoan izangaiek betebeharrak betetzen dituztela, bidezkoa da izendapena egitea eta lanpostu hutsak esleitzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Honako hauek izendatzea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioak, etxezain lanpostuan aritzeko: Urtzi Iriarte Vázquez, Antonio Del Burgo Aldaya eta Asier Pariente Herrero jaunak, desgaitasuneko erreserba txandakoak, %33 edo gehiagoko desgaitasuna duten pertsonendakoak; José Javier Iturralde Rázquin, María Mercedes Usoz Ortiz, Ernesto Zudaire Burgui, Emilio José Fernández Sanz, José Fernández Cuesta, Juan Ramón Esparza Martín, Pablo Alastuey San Miguel, María Idoya Tolosana Bazán, Daniel Guimera García eta Laura Elorz Metauten jaun-andreak, igoera txandakoak; eta José Ignacio Ferrero Moreno, Ruth Ojer Alecha, Fermín Azkona Morentin, Alberto Martín Lorea, Martín Zubiri Lora, Eneko Pascual Calvo, Gorka Izko Leatxe, Alejandro Yanguas Forcada, Rubén Plaza Notario eta Rubén Gutiérrez Lacunza jaun-andreak, txanda irekikoak.

2. Lanpostu hutsak honela esleitzea:

Urtzi Iriarte Vázquez jaunari 35731 zenbakidun lanpostu hutsa, funtzionario araubidekoa, Hezkuntza Departamentuko ESTNA ikastetxe bateratuari atxikia, destinoa Iruñean duena, eta baldintzatzat duena epai irmo baten bidez kondenatua ez izatea sexu-askatasunaren eta sexu-ukigabetasunaren aurkako delitu batengatik, ezta gizakien salerosketarengatik ere.

Antonio Del Burgo Aldaya jaunari 35693 zenbakidun lanpostu hutsa, funtzionario araubidekoa, Hezkuntza Departamentuko Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiari atxikia, destinoa Iruñean duena, eta baldintzatzat duena epai irmo baten bidez kondenatua ez izatea sexu-askatasunaren eta sexu-ukigabetasunaren aurkako delitu batengatik, ezta gizakien salerosketarengatik ere.

Asier Pariente Herrero jaunari 35739 zenbakidun lanpostu hutsa, funtzionario araubidekoa, Hezkuntza Departamentuko Elortzibar DBHIari atxikia, destinoa Noainen duena, eta baldintzatzat duena epai irmo baten bidez kondenatua ez izatea sexu-askatasunaren eta sexu-ukigabetasunaren aurkako delitu batengatik, ezta gizakien salerosketarengatik ere.

José Javier Iturralde Rázquin jaunari 30753 zenbakidun lanpostu hutsa, funtzionario araubidekoa, Hezkuntza Departamentuko Hezitzaile Eskola IBari atxikia, destinoa Iruñean duena, eta baldintzatzat duena epai irmo baten bidez kondenatua ez izatea sexu-askatasunaren eta sexu-ukigabetasunaren aurkako delitu batengatik, ezta gizakien salerosketarengatik ere.

María Mercedes Usoz Ortiz andreari 30026 zenbakidun lanpostu hutsa, funtzionario araubidekoa, Hezkuntza Departamentuko Plaza de la Cruz BHIari atxikia, destinoa Iruñean duena, eta baldintzatzat duena epai irmo baten bidez kondenatua ez izatea sexu-askatasunaren eta sexu-ukigabetasunaren aurkako delitu batengatik, ezta gizakien salerosketarengatik ere.

Ernesto Zudaire Burgui jaunari 37001 zenbakidun lanpostu hutsa, funtzionario araubidekoa, elebiduna (euskarazko B2 jakite-maila), Hezkuntza Departamentuko Lekaroz BHIari atxikia, destinoa Lekarozen duena, eta baldintzatzat duena epai irmo baten bidez kondenatua ez izatea sexu-askatasunaren eta sexu-ukigabetasunaren aurkako delitu batengatik, ezta gizakien salerosketarengatik ere.

Emilio José Fernández Sanz jaunari 33549 zenbakidun lanpostu hutsa, funtzionario araubidekoa, Hezkuntza Departamentuko Plaza de la Cruz BHIari atxikia, destinoa Iruñean duena, eta baldintzatzat duena epai irmo baten bidez kondenatua ez izatea sexu-askatasunaren eta sexu-ukigabetasunaren aurkako delitu batengatik, ezta gizakien salerosketarengatik ere.

José Fernández Cuesta jaunari 33685 zenbakidun lanpostu hutsa, funtzionario araubidekoa, Hezkuntza Departamentuko Alhama BHIari atxikia, destinoa Corellan duena, eta baldintzatzat duena epai irmo baten bidez kondenatua ez izatea sexu-askatasunaren eta sexu-ukigabetasunaren aurkako delitu batengatik, ezta gizakien salerosketarengatik ere.

Juan Ramón Esparza Martín jaunari 30900 zenbakidun lanpostu hutsa, funtzionario araubidekoa, Hezkuntza Departamentuko Marques de Villena BHIari atxikia, destinoa Martzillan duena, eta baldintzatzat duena epai irmo baten bidez kondenatua ez izatea sexu-askatasunaren eta sexu-ukigabetasunaren aurkako delitu batengatik, ezta gizakien salerosketarengatik ere.

Pablo Alastuey San Miguel jaunari 33355 zenbakidun lanpostu hutsa, funtzionario araubidekoa, Hezkuntza Departamentuko Marques de Villena BHIari atxikia, destinoa Martzillan duena, eta baldintzatzat duena epai irmo baten bidez kondenatua ez izatea sexu-askatasunaren eta sexu-ukigabetasunaren aurkako delitu batengatik, ezta gizakien salerosketarengatik ere.

María Idoya Tolosana Bazán andreari 35730 zenbakidun lanpostu hutsa, funtzionario araubidekoa, Hezkuntza Departamentuko Alhama BHIari atxikia, destinoa Corellan duena, eta baldintzatzat duena epai irmo baten bidez kondenatua ez izatea sexu-askatasunaren eta sexu-ukigabetasunaren aurkako delitu batengatik, ezta gizakien salerosketarengatik ere.

Daniel Guimera García jaunari 36076 zenbakidun lanpostu hutsa, funtzionario araubidekoa, Hezkuntza Departamentuko Reyno de Navarra DBHIari atxikia, destinoa Azagran duena, eta baldintzatzat duena epai irmo baten bidez kondenatua ez izatea sexu-askatasunaren eta sexu-ukigabetasunaren aurkako delitu batengatik, ezta gizakien salerosketarengatik ere.

Laura Elorz Metauten andreari 35637 zenbakidun lanpostu hutsa, funtzionario araubidekoa, Hezkuntza Departamentuko Ricardo Campano IPari eta Del Camino DBHIari atxikia, destinoa Vianan duena, eta baldintzatzat duena epai irmo baten bidez kondenatua ez izatea sexu-askatasunaren eta sexu-ukigabetasunaren aurkako delitu batengatik, ezta gizakien salerosketarengatik ere.

José Ignacio Ferrero Moreno jaunari 34882 zenbakidun lanpostu hutsa, funtzionario araubidekoa, Hezkuntza Departamentuko Ega BHIari atxikia, destinoa San Adrianen duena, eta baldintzatzat duena epai irmo baten bidez kondenatua ez izatea sexu-askatasunaren eta sexu-ukigabetasunaren aurkako delitu batengatik, ezta gizakien salerosketarengatik ere.

Ruth Ojer Alecha andreari 35830 zenbakidun lanpostu hutsa, funtzionario araubidekoa, elebiduna (euskarazko B2 jakite-maila), Hezkuntza Departamentuko Biurdana BHIari atxikia, destinoa Iruñean duena, eta baldintzatzat duena epai irmo baten bidez kondenatua ez izatea sexu-askatasunaren eta sexu-ukigabetasunaren aurkako delitu batengatik, ezta gizakien salerosketarengatik ere.

Fermín Azkona Morentin jaunari 35643 zenbakidun lanpostu hutsa, funtzionario araubidekoa, Hezkuntza Departamentuko Valle del Ebro BHIari atxikia, destinoa Tuteran duena, eta baldintzatzat duena epai irmo baten bidez kondenatua ez izatea sexu-askatasunaren eta sexu-ukigabetasunaren aurkako delitu batengatik, ezta gizakien salerosketarengatik ere.

Alberto Martín Lorea jaunari 35838 zenbakidun lanpostu hutsa, funtzionario araubidekoa, elebiduna (euskarazko B2 jakite-maila), Hezkuntza Departamentuko Donapea IBPari atxikia, destinoa Iruñean duena, eta baldintzatzat duena epai irmo baten bidez kondenatua ez izatea sexu-askatasunaren eta sexu-ukigabetasunaren aurkako delitu batengatik, ezta gizakien salerosketarengatik ere.

Martín Zubiri Lora jaunari 33261 zenbakidun lanpostu hutsa, funtzionario araubidekoa, elebiduna (euskarazko B2 jakite-maila), Hezkuntza Departamentuko Zizur BHIari atxikia, destinoa Zizur Nagusian duena, eta baldintzatzat duena epai irmo baten bidez kondenatua ez izatea sexu-askatasunaren eta sexu-ukigabetasunaren aurkako delitu batengatik, ezta gizakien salerosketarengatik ere.

Eneko Pascual Calvo jaunari 35682 zenbakidun lanpostu hutsa, funtzionario araubidekoa, elebiduna (euskarazko B2 jakite-maila), Hezkuntza Departamentuko Lekaroz BHIari atxikia, destinoa Lekarozen duena, eta baldintzatzat duena epai irmo baten bidez kondenatua ez izatea sexu-askatasunaren eta sexu-ukigabetasunaren aurkako delitu batengatik, ezta gizakien salerosketarengatik ere.

Gorka Izko Leatxe jaunari 34090 zenbakidun lanpostu hutsa, funtzionario araubidekoa, Hezkuntza Departamentuko Torre Monreal HBIPari atxikia, destinoa Tuteran duena, eta baldintzatzat duena epai irmo baten bidez kondenatua ez izatea sexu-askatasunaren eta sexu-ukigabetasunaren aurkako delitu batengatik, ezta gizakien salerosketarengatik ere.

Alejandro Yanguas Forcada jaunari 37444 zenbakidun lanpostu hutsa, funtzionario araubidekoa, Hezkuntza Departamentuko Valle del Ebro BHIari atxikia, destinoa Tuteran duena, eta baldintzatzat duena epai irmo baten bidez kondenatua ez izatea sexu-askatasunaren eta sexu-ukigabetasunaren aurkako delitu batengatik, ezta gizakien salerosketarengatik ere.

Rubén Plaza Notario jaunari 35733 zenbakidun lanpostu hutsa, funtzionario araubidekoa, Hezkuntza Departamentuko Arte eta Goi Mailako Diseinu Eskolari atxikia, destinoa Corellan duena, eta baldintzatzat duena epai irmo baten bidez kondenatua ez izatea sexu-askatasunaren eta sexu-ukigabetasunaren aurkako delitu batengatik, ezta gizakien salerosketarengatik ere.

Rubén Gutiérrez Lacunza jaunari 33379 zenbakidun lanpostu hutsa, funtzionario araubidekoa, elebiduna (euskarazko B2 jakite-maila), Hezkuntza Departamentuko Toki Ona BHIari atxikia, destinoa Beran duena, eta baldintzatzat duena epai irmo baten bidez kondenatua ez izatea sexu-askatasunaren eta sexu-ukigabetasunaren aurkako delitu batengatik, ezta gizakien salerosketarengatik ere.

3. Xedatzea ezen izendatutako izangaiek kasuan kasuko ikastetxeko langileen unitatean jabetu beharko dutela lanpostuaz, hilabeteko epean, izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, kontuan izanik argitaratze horrek jakinaraztearen ondorio berberak izanen dituela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluan ezarritakoa kontuan harturik.

Aipatutako epean ez baldin badute lanpostuaren jabetza hartzen, behar bezala arrazoitutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko eskubide guztiak galduko dituzte.

4. Adieraztea ezen Rubén Gutiérrez Lacunza jaunak euskarazko jakite-maila zehaztuta duten lanpostu elebidunak betetzeko prozesuetan besterik ezin izanen duela parte hartu, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 33.2 artikuluak ezartzen duen moduan.

5. Epea etetea izendatua izateko proposatu den María Luz Valencia Sainz de Baranda andrea izangaiarentzat, hark frogatutako ezinbesteko egoera bukatzen den arte, bat etorriz deialdiaren 9.3 oinarrian ezarritakoarekin.

6. Ebazpen hau igortzea Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira eta Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzura eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura, Egituraren, Lanpostuen Antolaketaren eta Langileen Plantillaren Zerbitzura eta Gizarte Prestazioen Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea. Interesdunei aditzera ematen zaie ezen ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat.

7. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2020ko irailaren 14an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F2010834