238. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARGUEDAS

1/2020 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

2020ko 202. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 8an, 1/2020 aurrekontu-aldaketa hasiera batez onesteko erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

1/2020 AURREKONTU-ALDAKETA

Aparteko kreditua

AURREKONTU

APLIKAZIOA

IZENA

ZENBATEKOA

(euroak)

GASTUEN egoera

Balio zenbatetsiaren arabera

1-34200-6090001

Futbol zelaian soropil artifiziala ezartzea

557.070,80

1-34200-6090002

Proiektu teknikoa eta azterketa geoteknikoa

19.965,00

GASTUA, GUZTIRA

577.035,80

AURREKONTU

APLIKAZIOA

IZENA

ZENBATEKOA

(euroak)

DIRU-SARREREN egoera

Balio zenbatetsiaren arabera

1/8700000

Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako

577.035,80

SARRERA, GUZTIRA

577.035,80

Arguedasen, 2020ko irailaren 30ean.–Alkatea, José María Pardo Ayala.

Iragarkiaren kodea: L2011302