238. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.1. Foru legeak eta legegintzako foru dekretuak

ERABAKIA. Nafarroako Parlamentuak hartutako Erabakia, 10/2020 Foru Lege-dekretua baliozkotzekoa.

Nafarroako Parlamentuko Osoko Bilkurak, 2020ko urriaren 1ean egindako bileran, baliozkotu zuen 10/2020 Foru Lege-dekretua, irailaren 16koa, zeinaren bidez neurri batzuk onesten baitira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileen arlokoak. Foru Lege-dekretua 2020ko irailaren 17ko 211. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta 2020ko irailaren 24ko 100. Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen.

Legebiltzarreko Erregelamenduko 161.6 artikuluan ezarritakoa betez, erabaki hau argitara dadin agintzen dut.

Iruñean, 2020ko urriaren 1ean.–Lehendakaria, Unai Hualde Iglesias.

Iragarkiaren kodea: F2011569