230. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASTEJÓN

Udal Musika Eskolako 1/2020 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Udalak, 2020ko irailaren 24an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Castejongo Udal Musika Eskola erakunde autonomoaren 2020ko aurrekontuko kredituen aldaketari buruzko 1/2020 espedientea.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraituz (foru dekretu horrek garatzen du, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Castejonen, 2020ko irailaren 28an.–Alkatea, David Álvarez Yanguas.

Iragarkiaren kodea: L2011200