229. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑERRIKO MANKOMUNITATEA

Deialdi publikoa, desgaitasuna duten pertsonei taxi-zerbitzua hobetzeko dirulaguntzak emateko Iruñerriko Mankomunitatearena. Laburpena (Iruñerriko Mankomunitateko buruaren 447/2020 Ebazpena, irailaren 11koa)

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan jasotakoari jarraikiz, deialdiaren laburpena argitara eman da. Testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsultatu daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN (identifikazioa): 524926.

1. Xedea.

2. ildo estrategikoa.–Zerbitzua hobetzea desgaitasuna dutenei.

Aulki gurpildunean ibiltzen diren erabiltzaileentzat kalitate handiko taxi-zerbitzua ematea.

2. Onuradun izateko betekizunak.

Onuradunak izanen dira betekizun hauek betetzen dituztenak; izan ere, dirulaguntza justifikatu arte eutsi beharko zaie honako betekizun hauei:

–Iruñerrian taxi-zerbitzua batera emateko lurralde-eremuan aritzeko taxi-lizentzia baten titularra izatea.

–Aulki gurpildunean dabiltzan erabiltzaileak garraiatzeko egokituta dagoen ibilgailu batekin ematea taxi-zerbitzua.

–Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren 13. artikuluan eta Dirulaguntzen ordenantzaren 10. artikuluan jasotako betekizunak betetzea.

–Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren 14. artikuluan eta Dirulaguntzen ordenantzaren 11. artikuluan jasotako betekizun guzti guztiak betetzea.

3. Eskabideak aurkezteko tokia eta epea.

3.1. Eskabideak aurkezteko tokia.

Deialdian parte hartzeko izateko eskabideak Iruñerriko Mankomunitatearen Erregistro Orokorrean aurkeztuko dira (Chinchilla Jeneralaren kalearen 7an, Iruñean). Edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan ezarritako moduetako batean aurkezten ahalko dira.

3.2. Eskabideak aurkezteko epea.

Eskabideak aurkezteko epea 2020ko urriaren 31n amaituko da, egun hori barne.

Iruñean, 2020ko irailaren 11n.–Mankomunitateko burua, David Campión Ventura.

Iragarkiaren kodea: L2011100