229. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAGASETA

2020ko aurrekontua. Hasierako onespena

Sagasetako Kontzejuko Batzarrak, 2019ko azaroaren 22an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2020. urteko aurrekontu orokorra.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatua bete dadin; hartara, bizilagunek eta interesdunek espedientea aztertzen ahalko dute eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkeztu, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Jendaurreko epe horretan inork ez badu erreklamaziorik aurkezten, behin betiko onetsitzat joko da.

Sagasetan, 2020ko irailaren 18an.–Kontzejuko burua, Imanol Puñal Esain.

Iragarkiaren kodea: L2010853