229. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARES

Udal ordenantza, administrazio elektronikoaren erabilera arautzen duena. Hasierako onespena

Garesko Udalak, 2020ko irailaren 17an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Administrazio elektronikoaren erabilera arautzen duen udal ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork erreklamaziorik, kexarik edo oharrik egin gabe iragaten bada, behin betiko onetsirik geldituko da administrazio elektronikoaren erabilera arautzen duen udal ordenantza, eta haren behin betiko testua emanen da argitara.

Garesen, 2020ko irailaren 22an.–Alkatea, Oihan Mendo Goñi.

Iragarkiaren kodea: L2010945