229. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LESAKA

Ordenantza, etxeko animaliak, eta bereziki zakurrak,
edukitzea arautzen duena. Hasierako onespena

Lesakako Udalak, 2020ko irailaren 17an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Etxeko animaliak, eta bereziki zakurrak, edukitzea arautzen duen udal ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, eragozpenak nahiz oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, Etxeko animaliak, eta bereziki zakurrak, edukitzea arautzen duen udal ordenantza behin betiko onetsi eta testua emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Lesakan, 2020ko irailaren 22an.–Alkatea, Ladis Satrustegui Alzugaray.

Iragarkiaren kodea: L2010943