229. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEOTZ

Etxeko Laguntza Zerbitzuaren 2020ko prezio publikoak

Leozko Udalak, 2020ko uztailaren 17an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

Lehenbizikoa._Hurrengo prezio publiko hauek onestea Udalaren Etxeko Laguntza Zerbitzuagatik, 2020. urtean aplika daitezen:

–Janariaren tarifa: 7,77 euro/janaria (BEZa barne). Ordenantzaren 10. artikuluan adierazten denez, tarifa honen kalkulua egiten da zerbitzu hori kontratistari adjudikatzeko prezioa kontuan hartuz. Baldin kontratua adjudikatzen bada aurreko kalkuluan erabilitakoa ez den beste prezio batean, adjudikazio berriaren azken prezio hori aplikatuko da.

–Gainerako zerbitzuen tarifa: 20,36 euro/ordua.

Bigarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Hirugarrena.–Udal honetako alkateari eskumena ematea egin beharreko jarduketa guztiak egin ditzan, erabaki hau betearazteko.

Iratxetan (Leotz), 2020ko irailaren 22an.–Alkatea, Amaia Ruiz Marcolain.

Iragarkiaren kodea: L2010912