229. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IGANTZI

Aldaketa 2020ko plantilla organikoan. Hasierako onespena

Igantziko Udalaren Osoko Bilkurak, 2020ko irailaren 4ko ohiko bilkuran, hasierako onespena eman zien Igantziko Udalari dagokion 2020ko plantilla organikoaren aldaketari eta idazkari kontu-hartzailearen osagarrien aldaketari.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 235. artikuluari buruz xedatutakoarekin bat, onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Igantzin, 2020ko irailaren 17an.–Alkatea, Juankar Unanua Navarro.

Iragarkiaren kodea: L2011087