227. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ABLITAS

Laguntzak saltokiendako, autonomoendako, ostalaritzarako eta enpresa txikiendako, udalerrian jarduera ekonomikoari eusteko, COVID-19aren osasun krisiak eragindako larrialdi sozial eta ekonomikoaren testuinguruan. Laburpena

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsultatu daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/524306). DDBN (Identifikazioa): 524306.

Ablitasko Udalak 2020ko ekainaren 30eko osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez onetsia.

Lehena.–Onuradunak.

Deialdian parte hartzen ahalko dute oinarri arautzaileen 4. apartatuan ezarritako baldintzak betetzen dituzten pertsonek nahiz entitateek.

Bigarrena.–Xedea eta helburuak.

Deialdiaren xedea da laguntzak ematea Ablitasko saltokiendako, autonomoendako, ostalaritzarako eta enpresa txikiendako, udalerrian jarduera ekonomikoari eusteko, COVID-19aren osasun krisiak eragindako larrialdi sozial eta ekonomikoaren testuinguruan.

Hirugarrena.–Eskaerak aurkezteko epea.

Eskaerak aurkezteko epea 30 egun naturalekoa da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Ablitasen, 2020ko irailaren 17an.–Alkatea, Carmelo Arriazu Serrano.

Iragarkiaren kodea: L2010848