225. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 1a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

16D/2020 EBAZPENA, abuztuaren 28koa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez aditzera ematen baita eratu dela Asociación de Secretarias y Secretarios de las Entidades Locales de Navarra (Nafarroako Toki Entitateetako idazkarien elkartea) izeneko sindikatua, sigletan ASSELNA (gordailu zenbakia: 31100046).

Onartu egin da aipatutako elkartea eratzearen gordailua egitea, egiaztatu baita betetzen dituela Askatasun Sindikalari buruzko abuztuaren 2ko 11/1985 Lege Organikoan eta Sindikatuen eta enpresa erakundeen estatutuen gordailuari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuan (2015eko ekainaren 20ko Estatuko Aldizkari Ofiziala) eskatutako baldintzak.

Gordailutzeko eskaera Alfonso Araujo Guardamino jaunak egin zuen, 31/2020/000043 sarrera zenbakiarekin tramitatutako idazkiaren bidez.

Sustatzaileak diren aldetik, honako hauek izenpetu dituzte estatutuak eta eratze akta: Jesus Litago Zardoya, Raul Echarri Jimenez, Isaac Valencia Alzueta eta Alfonso Araujo Guardamino jaunak.

Adierazi denaren arabera, hau da erakundearen helbidea: Navas de Tolosa kalea 21., 1.a C, Iruña (Nafarroa); lurralde-eremua eta eremu funtzionala, berriz, estatutuen 2. eta 5. artikuluetan ezarritakoak dira, hurrenez hurren.

Iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea xedatzen da, bai eta iragarki-taula telematikoan jartzea ere, eratzearen berri emateko, maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuaren 13. artikuluan xedatutakoarekin bat.

Ebazpen honek administrazio bidea amaitzen du, eta haren kontrako errekurtsoa jartzen ahalko dute interesdunek Iruñeko Lan arloko epaitegietan, Lan Arloko Jurisdikzioa arautzen duen urriaren 10eko 36/2011 Legean xedatutakoari jarraikiz (2011ko urriaren 11ko Estatuko Aldizkari Ofiziala).

Iruñean, 2020ko abuztuaren 28an.–Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Iragarkiaren kodea: F2010514