225. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Deialdia, helduen euskarazko klaseetarako dirulaguntzak emateko oinarriena. Laburpena

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsultatu daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/523830). DDBN (Identifikazioa): 523830.

–Xedea.

Ordenantza honen helburua da euskara ikasten ari diren Eguesibarko herritar helduei dirulaguntzak emateko modua arautzea.

–Diruz lagungarriak diren kontzeptuak.

2019-2020 ikasturte akademikoan egindako ikastaroetako matrikularako emanen dira laguntzak.

Ulertuko da ikasturte akademikoa 2019ko irailaren 1ean hasten dela eta 2020ko abuztuaren 31n bukatzen.

Ikastaro bera bi ikasturte akademikotako egunetan egiten bada, eskola-ordu gehienak egin diren ikasturtean eska daiteke dirulaguntza.

Diruz lagunduko dira ikastaro estentsiboak, trinkoak, autoikaskuntzakoak eta barnetegiak. Hala ere, barnetegien kasuan, klaseei dagokien zatia bakarrik lagunduko da eta kanpoan geldituko dira mantenuko, garraioko eta ostatuko gastuak.

Klase partikularrak edo kilometrajea ez da diruz lagunduko.

–Epea.

Eskaerak aurkezteko epea 30 egun naturalekoa izanen da, laburpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Sarrigurenen, 2020ko irailaren 15ean.–Alkatea, Amaia Larraya Marco.

Iragarkiaren kodea: L2010653