225. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Deialdia, 2020an kultura jarduerak egiten dituzten pertsona eta entitateentzako dirulaguntzena. Laburpena

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsultatu daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/523836). DDBN (Identifikazioa): 523836.

–Helburua eta xedea.

Ezartzea dirulaguntzak emateko araubidea, 2019ko azaroaren 8tik 2020ko azaroaren 7ra bitarte Eguesibarren egiten diren kultura ekintza eta jarduerak laguntzeko.

–Eskatzaileen betebeharrak.

Diruz lagunduko dira irabazi-asmorik gabeko erakundeek eta elkarteek eta pertsona fisikoek (partikular gisa edo talde baten ordezkari gisa) sustatutako jarduerak, baldin eta ekintzak Eguesibarko udalerrian egiten badituzte (3.1 puntuan adierazitakoak izan ezik, horiek alorraren oniritzia izan beharko baitute) eta Eguesibarko Udalarekin sinatuta ez badute lankidetza-hitzarmenik, zerbitzu-kontrataziorik edo bestelako kontratu edo konpromisorik finantzaketa eskaeraren xede den proiektuari dagokionez, eta Eguesibarko Udaleko beste alorretako dirulaguntzarik ez badute jarduera bererako.

–Eskaerak aurkezteko epea.

Eskaerak aurkezteko epea 30 egun baliodunekoa izanen da, laburpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Eskaerak Eguesibarko Udalaren Erregistro Orokorrean aurkeztuko dira (Sarriguren, Garajonay kalea 1), 08:30-14:30 ordutegian, edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 38. artikuluan aipatzen direnetako batean.

Sarrigurenen, 2020ko irailaren 15ean.–Alkatea, Amaia Larraya Marco.

Iragarkiaren kodea: L2010652