225. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Deialdia, Eguesibarko sorkuntza artistikorako laguntzak emateko. Laburpena

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsultatu daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/523844). DDBN (Identifikazioa): 523844.

–Helburuak:

Eguesibarko artistek obrak sortzeko laguntzen helburuak hauek dira:

  • Arte sorkuntzako lanak laguntzea Eguesibarren.
  • Deialdiaren xede diren lanak hedatzen laguntzea.
  • Jarduera artistikoarekiko begikotasuna piztea Eguesibarren.
  • Kulturaren garapena sustatzea Eguesibarren.

–Onuradunak.

Honako baldintza hauek betetzen dituzten pertsona fisikoek eskuratu ditzakete laguntza hauek:

  • Proiektua aurkezteko egunean Eguesibarren erroldatuta egotea, gutxienez urtebete lehenagotik, etenik gabe.
  • Udal honekin dituen zerga betebeharrak ordainduta izatea.

–Eskaerak aurkezteko epea.

Eskaerak aurkezteko epea 30 egun baliodunekoa izanen da, laburpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Sarrigurenen, 2020ko irailaren 15ean.–Alkatea, Amaia Larraya Marco.

Iragarkiaren kodea: L2010650