225. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OROTZ-BETELU

Jarduera-lizentzia. Eskaera

Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatua bete dadin, aditzera ematen da Udalaren bulegoetan jendaurrean egonen dela hamabost egun baliodunean ondotik zehazten den espedientea, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, jarduerak ukitutako pertsonek bidezko alegazioak egin ditzaten epe horretan.

Sustatzailea: NILSA.

Jarduera: Orotz-Beteluko hondakin uren tratamendua.

Tokia: 4. poligonoa, 103. lurzatia, Orotz-Betelu.

Orotz-Betelun, 2020ko irailaren 23an.–Alkatea, Javier Larrea Reta.

Iragarkiaren kodea: L2010991