225. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ELO

Udal Plan Orokorra jendaurrean

Eloko Udalak, 2020ko irailaren 9an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Hirigintzako Udal Plana.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 71. artikuluan xedatua aplikatuz, espedientea 45 egun baliodunez egonen da jendaurrean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; epe horretan, interesdunek eskura izanen dute espedientea udal bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Elon, 2020ko irailaren 9an.–Alkatea, José Manuel García Aróstegui.

Iragarkiaren kodea: L2010887