225. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MARTZILLA

SI-1 sektoreko SI-1-1 unitatea urbanizatzeko proiektua. Behin betiko onespena

Martzillako Udaleko alkateak, 2020ko irailaren 16an eman 2020/633 Ebazpenaren bidez, erabaki zuen behin betiko onestea Martzillako Udal Planeko SI-1 sektoreko SI-1-1 unitatea urbanizatzeko proiektua, José Luis eta Marcos Fabo Bonetak sustatua.

Hasierako onespenaren erabakia 2020ko 100. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, maiatzaren 14an.

Iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea erabaki da, eta aditzera ematen da orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74., 72.4 eta 134.5 artikuluek xedatua bete beharrez.

Martzillan, 2020ko irailaren 17an.–Alkatea, Mario Fabo Calero.

Iragarkiaren kodea: L2010831