225. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAGOA

Udal erregelamendu organikoa. Hasierako onespena

Larragoako Udalak, 2020ko irailaren 17an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Larragoako Udalaren erregelamendu organikoa, aldez aurretik kontsulta publikoa eginik herritarren eta ordenantzak eragina izanen duen talde garrantzitsuenen iritzia jakiteko.

Onetsitako erregelamendua jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuarekin.

Jendaurreko epea alegaziorik gabe iragaten bada, erregelamendua behin betiko onetsirik geldituko da, eta haren testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Larragoan, 2020ko irailaren 18an.–Alkatea, Tomás Andueza Riezu.

Iragarkiaren kodea: L2010860