218. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 25a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURIALDEKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

A/31/03898 JV/br espedientea.
Jendaurreko informazioa

Gaia: ur aprobetxamendurako eskaera.

Eskatzailea: Tomás Cortea Sarratea.

Helbidea: Argiñaga etxea. Ziga, 31796-Baztan (Nafarroa).

Ibai edo errekaren izena: Urletx iturburua.

Eskatutako emaria: 0,015 l/s.

Tokia: Ziga.

Udal-mugartea eta probintzia: Baztan (Nafarroa).

Erabilera: abeltzaintza.

Obren azalpen laburra eta helburua:

errekatik ura hartuko da HDPEzko bi hodi erabiliz, kanpoaldetik 20 mm-ko diametroa dutenak. Hodietako bat errekatik metro batera dagoen bainuontzi batean sartzen da, eta bertatik ateratzen da ura, errekara bertara doan hustubide batetik. Beste hodia, 40 bat metro luze, belardian barna doa estarberaino.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Baztango udaletxean edo Kantaurialdeko Konfederazio Hidrografikoan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, -8. solairua, 20018 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.

Donostian, 2020ko irailaren 7an.–Idazkari nagusia. Eskuordez, Zerbitzuko burua (2017ko irailaren 13ko Ebazpena, 2017ko urriaren 9ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua), Jorge Villar Vázquez.

Iragarkiaren kodea: E2010560