218. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTSAGABIA

Aldaketa Planeamenduko Arau Subsidiarioetan, I UA11. eremu homogeneoan eta II. eremu homogeneoan

Argitara ematen da Otsagabiko Arau Subsidiarioak aldatzeko espedientearen (I UA11. eremu homogeneoan eta II. eremu homogeneoan) hirigintza araudia. Aldaketa Otsagabiko Udalak sustatu du, eta behin betiko onetsi zen Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariaren uztailaren 17ko 681/1996 Foru Aginduaren bidez. Hori guztia, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 70.2 artikuluaren eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikuluaren arabera.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Otsagabian, 2020ko abuztuaren 17an.–Alkate udalburua, María Carmen Recalde Berrade.

ERANSKINA

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2010603