218. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

XABIER

Egoitza elektronikoa sortzea

Ikusirik Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen edukia.

Ikusirik Xabierko Udalak egoitza elektronikoa sortu nahi duela, herritarrei aipatu entitatearekin komunikatzeko sistema telematiko arina emateko.

EBAZTEN DUT:

Lehena.–Xabierko Udalaren egoitza elektronikoa sortzea honako helbide elektroniko honetan: https://javier.clmtec.es/. Xabierko Udala da Interneteko domeinu horren jabea eta egoitzaren titularra.

Bigarrena.–Xabierko Udaleko Idazkaritza Orokorrari esleitzea egoitza elektronikoa zuzendu eta koordinatzeko eginkizunak.

Hirugarrena.–Ebazpen honen edukia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea. Egoitza elektronikoa indarrean jarriko da argitaratze horren biharamunetik.

Laugarrena.–Ebazpen hau argitaratzea Udalaren web-atarian eta egoitza elektronikoan ere, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egun beretik.

Erabaki honen kontra, errekurtso hauek aurkez daitezke:

1. Hilabeteko epean eta hautara, berraztertzeko errekurtsoa, erabakia hartu duen organoari berari zuzendua, edo gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua.

2. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bi hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik aitzina, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, 26/1998 Legearen 8.1 artikuluan aurreikusten diren kasuetan izan ezik, halakoetan Administrazioarekiko Auzien Epaitegian aurkeztuko baitira.

Xabierren, 2020ko irailaren 15ean.–Alkatea, Laura Guindano Taínta.

Iragarkiaren kodea: L2010816