218. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BIURRUN-OLKOTZ

Xehetasun-azterketa, Biurrungo 2. poligonoko 123. eta 529. lurzatietan. Behin betiko onespena

Biurrun-Olkozko Udalak, 2020ko otsailaren 25ean egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen xehetasun-azterketa bat, Guría SAk sustatua, 2. poligonoko 123. eta 529. lurzatietan, helburu duena lerrokadurak eta okupazio bolumenak definitzea eraikin batzuetarako, zeinak beharrezkoak baitira enpresaren ekoizpen behar berriei erantzuteko.

Argitara ematen da, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan xedatuarekin bat (LFD horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Biurrun-Olkotzen, 2020ko irailaren 17an.–Alkatea, M.ª Luisa Serrano Echaves.

ERANSKINA

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2010891