218. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 25a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

42/2020 FORU AGINDUA, uztailaren 29koa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, Lurralde Mugaketako Batzordeko kideak izendatzen dituena.

Lurralde Mugaketako Batzordearen Erregelamendua onetsi zuen urriaren 18ko 278/1990 Foru Dekretuaren 6. artikuluak ezarri zuen batzorde horren osaketa, eta, labur esanda, hau xedatu zuen: batzordean Foru Komunitateko Administrazioaren bost ordezkari izanen dira, toki entitateen bost ordezkari, haien federazioek edo elkarteek izendatuak Foru Komunitatean duten ezarpenaren proportzioan, eta erakunde publiko eta pribatuen bost ordezkari, administrazio publikoaren, geografiaren eta hirigintzaren arloko espezialistak. Era berean, urriaren 18ko 278/1990 Foru Dekretuaren 8.1 artikuluak aipatzen du batzordeko idazkari lanak Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko A mailako funtzionario batek beteko dituela.

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak ekainaren 23an eman 239/2016 Foru Aginduaren bidez, Lurralde Mugaketako Batzordeko kideak izendatu ziren. Azken foru eta toki hauteskundeen ondorioz ordezkaritza-kargu batzuk berritu direnez, bidezkoa da Foru Komunitateko Administrazioaren eta toki entitateen ordezkari berriak izendatzea, bat etorriz, toki entitateen ordezkarien kasuan, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak egin dituen izendapenekin. Bestalde, ez da aldatzen erakunde publiko eta pribatuen kideen izendapena, salbu eta Nafarroako Toki Administrazioko Idazkari, Kontu-hartzaile eta Diruzainen Elkargo Ofizialari dagokionez, berritu behar baita oraingo ordezkariak erretiroa hartu duelako. Bukatzeko, Foru Komunitateko Administrazioaren egituran antolaketaren aldetik izandako aldaketak direla eta, bidezkoa da Batzordeko idazkariaren izendapena ere aldatzea.

Adierazitakoarekin bat, urriaren 18ko 278/1990 Foru Dekretuaren 6.2 eta 8.1 artikuluen bidez emandako ahalmenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Ondoko hauek izendatzea Lurralde Mugaketako Batzordeko kide:

a) Foru Komunitateko Administrazioaren ordezkariak:

Bernardo Ciriza Pérez jauna, Lurralde Kohesiorako kontseilaria, batzordeko burua izanen dena.

Jesús María Rodríguez Gómez jauna, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusia, buruordea izanen dena.

Izaskun Abril Olaetxea andrea, Lurralde Antolamenduko zuzendari nagusia.

Ana Rodríguez Hidalgo andrea, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiko Toki Entitateentzako Aholkularitza Juridikorako eta Lankidetzarako Zerbitzuko zuzendaria.

Javier Cía Aldaba jauna, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiko Kudeaketa eta Lankidetza Ekonomikorako Zerbitzuko zuzendaria.

b) Toki entitateen ordezkariak, toki entitateen elkarte edo federazioek Foru Komunitatean duten ezarpenaren proportzioan hautatutakoak:

Juan Carlos Castillo Ezpeleta jauna, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioko burua eta Azkoiengo alkatea.

Jesús Arrizubieta Astiz jauna, Tafallako alkatea.

Yolanda González García andrea, Vianako alkatea.

David Álvarez Yanguas, Castejongo alkatea.

Berta Enrique Cornago andrea, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioko idazkari nagusia.

c) Erakunde publiko eta pribatuen ordezkariak (administrazio publikoaren, geografiaren eta hirigintzaren gaietan espezialistak):

Jesús Cabrejas Palacios jauna, Bide, Ubide eta Portuetako Ingeniarien Elkargoaren Nafarroako mugaketaren ordezkaria.

Eugenio de Ezquerra Cobertera jauna, Nafarroako Geografoen Elkargoaren ordezkaria.

Alfredo Hernández Oscoz jauna, Nafarroako Toki Administrazioko Idazkari, Kontu-hartzaile eta Diruzainen Elkargo Ofizialaren ordezkaria.

Juan José Pons Izquierdo jauna jauna, Nafarroako Unibertsitatearen ordezkaria.

Juan José Calvo Miranda jauna, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren ordezkaria.

2. Lurralde Mugaketako Batzordeko idazkari izendatzea Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiko Toki Informazioaren eta Despopulazioaren aurkako Borrokarako Estrategiaren Ataleko burua. Bera kanpoan dagoenean, eri dagoenean edo ezintasun pertsonalen bat duenean, urriaren 18ko 278/1990 Foru Dekretuko 8.1 artikuluan ezarritako beharkizunak betetzen dituen pertsona batek ordezkatuko du.

3. Foru agindu hau interesdunei jakinaraztea.

Iruñean, 2020ko uztailaren 29an.–Lurralde Kohesiorako kontseilaria, Bernardo Ciriza Pérez.

Iragarkiaren kodea: F2010349