218. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 25a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

868E/2020 EBAZPENA, irailaren 9koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzurako Kardiologiako barrutiko fakultatibo espezialisten lanpostu huts bat esleitzen duena, merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzea eginda.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen otsailaren 24ko 136E/2020 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen barrutiko fakultatibo espezialisten 68 lanpostu huts betetzeko, merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzurako. Deialdi hori 2020ko 54. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 16koan.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariaren uztailaren 6ko 1084E/2020 Ebazpenaren bidez onetsi zen aipatu deialdian onartutako izangaien behin betiko zerrenda, Kardiologiako barrutiko fakultatibo espezialisten lanpostu bat merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzekoan alegia.

Lanpostuak aukeratzeko epea bukatuta, bidezkoa da lanpostuak esleitzea interesdunek eskatutakoarekin bat.

Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Lekualdatze-lehiaketa eginda, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzurako Kardiologiako barrutiko fakultatibo espezialisten lanpostu huts hau esleitzea izangai honi:

–O-NOZeko lekualdatze txanda:

Emilio Nasarre Loriteri 61817 lanpostua, destinoa Nafarroako Ospitalegunean duena.

2. Izendatu den lehiatzaileak 2020ko urriaren 1ean hartu beharko du lanpostuaren jabetza. Egun horretan, behar bezala frogatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, lanpostuaz jabetzen ez direnek adjudikatu zaien lanpostuan aritzeko eskubide guztiak galduko dituzte.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

4. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Osasuneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.1.c) eta 126.3 artikuluetan xedatuarekin bat, eta Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariaren apirilaren 19ko 82/2016 Foru Aginduaren bidez egindako eskumenen eskuordetzea erabiliz.

5. Ebazpen hau igortzea Nafarroako Ospitaleguneko Profesionalen Zuzendaritzara, Lizarrako Osasun Barrutiko Profesionalen Zerbitzura eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Sarrerarako, Lanpostuak Betetzeko eta Barne Igoerarako Atalera, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2020ko irailaren 9an.–Kargua bete gabe dagoenez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Eriari Osasun Laguntza Emateko zuzendaria (irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretua), Francisco Javier Apezteguía Urroz.

Iragarkiaren kodea: F2010352