218. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 25a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

864E/2020 EBAZPENA, irailaren 8koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Nerea Elizondo Rodríguez andrea, Nafarroako Ospitaleguneko Prozesu Medikoetako Zainketen II. Erizaintza Arloko burua, kargutik kentzen duena, berak eskatu baitu.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuak onetsi zituen irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren 22.4 artikuluak ezartzen du Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak libreki izendatu eta kargutik kenduko dituela erizaintzako ataletako eta arloetako buruak, kasuan kasuko zuzendariak proposaturik, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan OLT-EUD kategoria edo balio bereko beste bat duten langileen artetik.

Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Nerea Elizondo Rodríguez andrea, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioa eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Nafarroako Ospitaleguneko Prozesu Medikoetako Zainketen II. Erizaintza Arloko burua, kargutik kentzea.

2. Ebazpen hau Nerea Elizondo Rodríguez andreari jakinaraztea, eta igortzea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Nafarroako Ospitaleguneko Profesionalen Zuzendaritzara, Langileriaren Prozesu eta Ebaluazio Zerbitzura eta Ordainsari eta Prestazioen Zerbitzura, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2020ko irailaren 8an.–Kargua bete gabe dagoenez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Eriari Osasun Laguntza Emateko zuzendaria (irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretua), Francisco Javier Apezteguía Urroz.

Iragarkiaren kodea: F2010501