218. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 25a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

2058/2020 EBAZPENA, irailaren 7koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Alexander Crespo Hurtado jauna, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko Argitalpenen Ekoizpen eta Diseinu Grafikorako Bulegoko burua, kargutik kentzen duena.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak urtarrilaren 15ean emandako 105/2018 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako atal, bulego eta unitate parekatuetako burutzak merezimendu lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Deialdi hori 2018ko 26. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 6koan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak maiatzaren 8an emandako 1273/2019 Ebazpenaren bidez, Alexander Crespo Hurtado jauna, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioa, orduko Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuko Argitalpenen Ekoizpen eta Diseinu Grafikorako Bulegoko buru izendatu zuten sei urterako; lanpostu hori 66 zenbakiarekin identifikatua dago plantilla organikoan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren irailaren 2ko 1998/2020 Ebazpenaren bidez, Alexander Crespo Hurtado jaunari borondatezko eszedentzia eman zaio, administrazio berean beste lanpostu batean aritzeko, 2020ko irailaren 1etik aurrera; aipatutako bulegoko burutzan aritzeko azken eguna 2020ko abuztuaren 31 da beraz.

Aipatu deialdiko 15.5 puntuak ezartzen du merezimendu-lehiaketaren bidez lortutako burutza baten titularrak lanpostu horretan aritzeari utziko diola borondatezko eszedentziaren egoeran deklaratuz gero, horrela xedatua baitago Nafarroako Administrazio Publikoetan lanpostuak betetzeko Erregelamendua onesten duen azaroaren 6ko 215/1985 Foru Dekretuaren 19.6 artikuluko h) letran.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Alexander Crespo Hurtado jauna, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko Argitalpenen Ekoizpen eta Diseinu Grafikorako Bulegoko burua, kargutik kentzea; lanpostu hori 66 zenbakiarekin identifikatua dago plantilla organikoan. 2020ko abuztuaren 31 da burutzan aritzeko azken eguna.

2. Ebazpen hau igortzea Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura, eta interesdunari jakinaraztea. Interesdunari aditzera ematen zaio ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal duela, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat.

3. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2020ko irailaren 7an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F2010597