214. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

546E/2020 EBAZPENA, abuztuaren 17koa, Osasuneko zuzendari nagusiak emana, 2020ko deialdia eta oinarri arautzaileak onesten dituena profesionalei osasun zientzietako prestakuntza egonaldietarako laguntzak emateko. DDBN identifikazioa: 520718.

Osasunari buruzko azaroaren 23ko 10/1990 Foru Legearen 88. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, Foru Komunitateko osasun administrazioak osasun arloko irakasle eta profesionalen etengabeko prestakuntza bultzatuko du, lanbide ezagupenak herritarren beharretara hobeki egokitzeko, osasun zientzietako diziplinarteko prestakuntza sustatzeko eta ezagupenak eguneraturik edukitzeko.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargura ematen diren dirulaguntzei aplikatzen ahal zaien araubide juridiko orokorra ezartzen du, onura publikoko edo gizarte intereseko jarduerak sustatzeko helburua duten kasuetarako. Dirulaguntzak eman baino lehen, organo eskudunak haien oinarri arautzaileak ezarri eta argitaratu beharko ditu, dirulaguntzaren xedeko jarduerak egiten dituztenek edo haiek jasotzeko moduan daudenek aukera izan dezaten dirulaguntza eskuratzeko.

Espedientean txosten teknikoa eta dagokion txosten juridikoa biltzen dira, bai eta Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Osasun Departamentuan duen kontu-hartzaile delegatuaren adostasuna ere, eta horrek agerian uzten du laguntzen deialdia eta oinarri arautzaileen onespena egokiak eta legezkoak direla.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32.1.d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. 2020ko deialdia eta oinarri arautzaileak onestea profesionalei osasun zientzietako prestakuntza egonaldietarako laguntzak emateko.

2. Aipatu laguntzak emateko deialdiaren oinarri arautzaileak onestea, ebazpen honen eranskinean xedatuarekin bat.

3. Eskuragarri dagoen gastua baimentzea, gehienez ere 180.000,00 euro, Nafarroako 2020rako aurrekontu orokorretako “Ikasketetan sakontzeko bekak” izeneko 512001 51310 4809 311200 partidaren kargura.

4. Ebazpen hau eta beronen eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5. Ebazpen hau igortzea Plangintzarako, Ebaluaziorako eta Ezagutza Kudeatzeko Zerbitzura, Prestakuntza Atalera, Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Osasun Departamentuan duen kontu-hartzaile delegatuari eta Osasun Departamentuko Kontabilitate Bulegora, behar diren ondorioak izan ditzan.

6. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Osasuneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2020ko abuztuaren 17an.–Osasuneko zuzendari nagusia, Carlos Artundo Purroy.

ERANSKINA

2020ko deialdia eta oinarri arautzaileak profesionalei osasun zientzietako prestakuntza egonaldietarako laguntzak emateko

1.–Xedea, modalitateak eta onuradunak.

1.1. Xedea.

Deialdi honen xedea da araubidea finkatzea profesionalei osasun zientzietako prestakuntza egonaldietarako laguntzak emateko. Deialdiaren xede izanen dira, bai 2019an hasi eta 2019ko urriaren 1aren ondoren amaitutako prestakuntza egonaldiak, bai 2020ko urriaren 1a bitarte osorik eginen direnak.

Laguntza hauek erabiliko dira osorik edo partez ordaintzeko 1.2 apartatuan azaltzen diren modalitateetako batean sailkatutako jarduerek sorturiko gastuak.

Honako hauek hartzen dira prestakuntza egonalditzat: ingurune benetako batean esperientzia bat ematen duen metodologia bat erabiliz, helburu dutenak profesionalen gaitasunak handitzea prestakuntza arlo zehatz batean jakintzei, trebetasunei eta jarrerei dagokienez.

1.2. Modalitateak.

A modalitatea.–Prestakuntza egonaldiak izen handiko erakunde edo entitate nazional nahiz atzerrikoetan teknologia berrietan gaitzeko, edo Foru Komunitatean kokaturiko zentro edo erakundeen proiektuek dituzten antzeko ikerketa-ildoetan elkarlanean aritzeko. Osasun arloko kudeaketan gaitzeko bideratzen diren egonaldiak ere sartzen dira.

B modalitatea.–Prestakuntza egonaldiak baimenduriko irakaskuntza unitatetik kanpoko zentroetan trebatzeko, osasun prestakuntza espezializatuaren programen txandaketak egiteko. Kanpoko txandaketek Osasun Departamentuaren baimena izan beharko dute, bat etorriz Osasun zientzietako espezialitateak ezarri eta sailkatzeko eta osasun prestakuntza espezializatuko alderdi batzuk garatzeko otsailaren 8ko 183/2008 Errege Dekretuarekin.

1.3. Onuradunak.

Deialdi honetan aipatzen diren laguntzak Osasun Departamentuari eta erakunde autonomoei atxikiriko zentroetan aritzen direnek eskatzen ahalko dituzte.

Halaber, laguntzak eskatzen ahalko dituzte Osasun Departamentuak finantzaturiko ikerketa-proiektuak gauzatzeko kontrataturiko langile teknikoek. Kasu horretan, diharduten proiektuekin loturiko jardueretarako emanen dira laguntzak.

Orobat, ordaindutako zerbitzuak Nafarroako Foru Komunitatean dauden irabazi-asmorik gabeko zentro edo erakunde sanitario pribatuetan ematen dituzten pertsonek eskatzen ahalko dituzte deialdi honetan aurreikusitako jardueretarako laguntzak.

Laguntzen onuradun diren pertsonek ez dute egon behar Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13.2 artikuluan ezarritako debeku-egoeretako bakar batean ere.

2.–Eskaerak aurkeztea.

2.1. Eskaerak aurkezteko epea eta lekua.

Interesdunek eskaera aurkeztu beharko dute, horretarako prestatutako ereduari jarraituz; Nafarroako Gobernuaren atariko (www.nafarroa.eus) tramiteen atalean egonen da eskura eredu hori.

Eskaerak aurkezteko epea 15 egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Eskaerak, lehentasunez, Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez aurkeztuko dira.

Eskaerak toki hauetakoren batean ere aurkezten ahalko dira: Osasun Departamentuko Erregistroan (Tutera kalea 20, Iruña) edo Erregistro Orokorrean (Karlos III.aren etorbidea 2, Iruña), bai eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan adierazitako bideren bat erabiliz ere.

Posta bulegoen bidez aurkezten diren eskaerak gutun-azal ireki batean aurkeztu beharko dira, lehenbiziko orrialdeko goiko aldean onarpen data eta abenduaren 3ko 1829/1999 Errege Dekretuan, posta zerbitzuak arautzen dituen horretan, aipatzen diren gainerako zehaztapenak agerraraz daitezen. Gainera, interesdunak, egokitzat jotzen badu, eskaera igortzen duen egun berean igorpenaren berri emanen dio Osasun Departamentuko Plangintzarako, Ebaluaziorako eta Ezagutza Kudeatzeko Zerbitzuari, telefax bidez edo bestelako bitarteko telematikoen bidez.

2.2. Aurkeztu beharreko dokumentazioa.

Eskaerarekin, agiri hauek aurkeztu beharko dira, zer modalitate hautatzen den.

–A modalitatea:

1. Interesdunak berak sinaturiko eskabidea.

2. Eskatutako prestakuntza jarduera behar izatearen justifikazioa, eskatzaileak beteta. Beharra aipatzen denean, betetzen den lanpostuarekin eta dagokion zerbitzu edo unitateko jarduerarekin lotuko da, eta baloratuko da jarduerak zer aplikazio, berrikuntza eta eragin izan dezakeen horretan.

3. Jardueraren programa; bertan ondoko hauek zehaztu behar dira: helburuak, egin beharreko jarduerak, kronograma, iraupena eta zentro hartzailea beste zentro baliokideen gainetik hautatzeko izan diren arrazoiak. Dokumentu hori oinarri hartuta baloratuko da 6.3 oinarrian zehaztutako prestakuntza jardueraren kalitatea. Horregatik, ahalik eta gehien zehaztu behar da.

4. Egonaldia eginen den entitate hartzailearen adostasun agiria.

5. Prestakuntza/Irakaskuntza Batzordearen txostena. Bertan baloratzen da prestakuntza jarduerak zentroan izanen duen eragina eta noraino aplika daitekeen, eta kalifikatu eginen du: handia, ertaina edo txikia.

6. Zentroko edo esparruko zuzendaritzaren txostena, bertan baloratzeko noraino egokitzen den garatu beharreko jarduera eskatzailearen lan jarduerara, eta kalifikatu eginen du: handia, ertaina edo txikia. Jarduerak bidaiarako baimena behar duenean, txostenaren barnean horretarako berariazko baimena sartuko da.

7. Zentro edo erakundearen ziurtagiria, eskatzaileak berekin duen lotura eta lanpostua agerrarazten dituena.

8. Eskatutako aurrekontua, kontzeptuz kontzeptu zehaztuta.

9. Erantzukizunpeko adierazpena, agertzen duena pertsona ez dagoela, 13.2 artikuluari jarraikiz, onuradun izatea galarazten dioten egoeretako bakar batean ere, eta egunean dituela Gizarte Segurantzako eta Nafarroako Zerga Ogasuneko zerga arloko betebeharrak.

10. Laguntzaren ordainketa aurreratua nahi izanez gero, A modalitateko laguntzaren eskatzaileak aitorpen bat aurkeztu beharko du. Bertan, laguntzaren xedeak betetzeko funtsak eskuratu beharra justifikatuko du (deialdiaren 10.2 oinarrian xedatutakoarekin bat), eta aurrerakina eskatuko.

–B modalitatea:

1. Interesdunak berak sinaturiko eskabidea. Agiri horretan, eskatzailearen datuak zehaztuko dira, bai eta eskaeran sartutako kanpoko txandaketarenak edo txandaketenak ere. Horietako bakoitzerako, hasierako eta amaierako egunak eta destinoko zentroaren datuak adieraziko dira.

2. Zentroko Irakaskuntza Batzordearen txostena, edo egoiliarraren irakaskuntza unitatearena, non jasoko baita Osasuneko zuzendari nagusiaren ebazpena, kanpoko txandaketa bakoitza baimentzen duena. Tramitatzen ari bada, ebazpenik ezean, jakinaraziko da noiz hasi den baimen horretarako tramitea Plangintzarako, Ebaluaziorako eta Ezagutza Kudeatzeko Zerbitzuko Prestakuntza Atalarekin.

3. Zentro edo erakundearen ziurtagiria, eskatzaileak berekin duen lotura eta lanpostua agerrarazten dituena.

4. Erantzukizunpeko adierazpena, agertzen duena pertsona ez dagoela, 13.2 artikuluari jarraikiz, onuradun izatea galarazten dioten egoeretako bakar batean ere, eta egunean dituela Gizarte Segurantzako eta Nafarroako Zerga Ogasuneko zerga arloko betebeharrak.

5. Kanpoko txandaketa bukaturik badago laguntza eskatzen denerako, eskatzaileak aurkezten ahalko ditu 10.2 apartatuko egiaztagiriak, ondoko tramiteak arinago egin daitezen.

Dokumentazioa aurkeztearekin, baimena ematen zaio Osasun Departamentuari Nafarroako Ogasun Publikoan informazioa bildu dezan jakiteko ea eskatzaileak bere zerga betebeharrak eta dirua itzultzekoak bete dituen.

2.3. Eskaerako akatsak zuzentzea.

Eskaera 2.2 atalean ezarritako edukiarekin eta formarekin bat ez badator, instrukzio organoak interesdunari eskatuko dio gehienez ere 10 egun balioduneko epean akatsak zuzen ditzala, eta adieraziko dio, horrela egin ezean, haren eskaera ezetsitzat joko duela. Kasu horretan, espedientea artxibatzeko aginduko du eta dagokionari jakinaraziko dio, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 19.3 artikuluan xedatu bezala.

2.4. Dirulaguntza eskatzeak berekin dakar deialdi hau arautzen duten oinarriak onartzea.

3.–Gastu diruz lagungarriak.

Deialdiaren xedearekin zalantzarik gabe bat datozen gastuek jaso dezakete laguntza. A modalitaterako berariaz, inskripzio gastuak, joan-etorrien gastuak, eta ostatua eta mantenuarenak hartuko dira aintzat, 6.2.1 oinarrian ezarritakoarekin bat. B modalitaterako, “dieta” kontzeptuan biltzen diren gastuak hartuko dira aintzat, 6.3.1 oinarrian xedatutakorekin bat.

4.–Prozedura antolatu, instruitu eta ebazteko eskumena duten organoak.

Deialdi honen ondorioetarako, dirulaguntzak emateko prozedura antolatu eta instruitzeko eginkizunak Osasun Departamentuko Plangintzarako, Ebaluaziorako eta Ezagutza Kudeatzeko Zerbitzuko Prestakuntza Atalari esleitu zaizkio. Instrukzio organoak Ebaluazio Batzordearen irizpenari jarraikiz eginen du ebazpen proposamena, 5. oinarriarekin bat. Oinarri arautzaileotan “instrukzio organoa” aipatzen delarik, Prestakuntza Atal horretaz ari da.

Prozedura ebazteko eskumena Osasuneko zuzendari nagusiari dagokio.

5.–Eskaerak ebaluatzeko kide anitzeko organoa.

Ebaluazio batzordearen ardura izanen da aurkeztutako eskaerak baloratzea eta dirulaguntzak emateko proposamena egitea. Honako kide hauek osatuko dute:

María Jesús Guembe Suescun andrea. Prestakuntza Ataleko burua. Osasun Zuzendaritza Nagusiko Plangintzarako, Ebaluaziorako eta Ezagutza Kudeatzeko Zerbitzua. Ordezkoa: Javier Abad Vicente jauna. Plangintzarako, Ebaluaziorako eta Ezagutza Kudeatzeko Zerbitzuko zuzendaria.

Olga Díaz de Rada Pardo andrea. Ikerketa Kudeatzeko Bulegoko burua. Osasun Zuzendaritza Nagusiko Plangintzarako, Ebaluaziorako eta Ezagutza Kudeatzeko Zerbitzua. Ordezkoa: Idoia Gaminde Inda andrea. Zerbitzu horretako Ikerketarako, Berrikuntzarako eta Ezagutza Kudeatzeko Ataleko burua.

Victoria Garisoain Lerendegui andrea. Prestakuntza Kudeatzeko Bulegoko burua. Osasun Zuzendaritza Nagusiko Plangintzarako, Ebaluaziorako eta Ezagutza Kudeatzeko Zerbitzua. Ordezkoa: Esther Ezquerro Rodríguez andrea, aipatu zerbitzuko osasun teknikaria.

Carlos Martirena Irureta jauna. Unibertsitateko Zuzendaritza Nagusiko Ikerketarako eta Nazioarteratzeko Laguntzen Bulegoko burua. Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentua. Ordezkoa: Carlos Pequeño Gutiérrez jauna. Aipatu zuzendaritza nagusiko Unibertsitateko Ataleko burua.

Elena Antoñanzas Baztan andrea. Osasun arloko Herritartasunaren eta Aseguramenduaren Ataleko burua. Osasun arloko Herritartasunaren, Aseguramenduaren eta Bermeen Zerbitzua. Osasun Zuzendaritza Nagusia. Ordezkoa: Arantxa Legarra Zubiría andrea. Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Osasuna Sustatzeko eta Politika guztietan Txertatzeko Ataleko burua.

Batzordeak Prestakuntza Ataleko administrari baten laguntza izanen du.

Batzordearen funtzionamendua kide anitzeko organoei buruz indarra duen araudiaren araberakoa izanen da, eta desegintzat joko da 2020an osasun zientzietako prestakuntza egonaldietarako laguntzak emateko proposamenak igorritakoan. Batzordearen lehenbiziko bileran erabakiko da zein batzordekide arituko diren batzordeburu eta idazkari.

Batzorde horren proposamena loteslea izanen da, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 20.3 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

6.–Dirulaguntzak emateko prozedura eta baloraziorako arau orokorrak.

6.1. Deialdi honetan aurreikusitako dirulaguntzak emateko prozedura norgehiagokako araubideari jarraikiz tramitatuko da, A eta B modalitateak bereiz, Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 17.1 artikuluan xedatutakoarekin bat.

6.2. A modalitaterako:

6.2.1. Aurrekontu doituaren kalkulua.

Eskaerak baloratu aurretik, instrukzio organoak doitu eginen du eskaturiko aurrekontua, irizpide hauei jarraikiz:

–Inskripzio gisa, kontuan hartuko da eskaturiko zenbatekoa, 2.000 euro gehienez.

–Joan-etorrietarako, gehienez ere 200 euro izanen dira Espainia barnean ibiltzeko, 400 euro Europarako eta 750 euro beste herrialde batzuetarako.

–Ostatu eta mantenurako, helmugaren eta iraupenaren arabera ezarriko dira dirulaguntzaren xedeko gehieneko zenbatekoak. Espainian egiten diren jardueretarako, 75 euro egunean 15 egun baino gutxiago direnean, eta 40 euro egunean 15 egun edo gehiago izanez gero. Espainiatik kanpoko jardueretarako, gehieneko zenbatekoak 100 eta 50 euro izanen dira egunean, hurrenez hurren. Kontzeptu horri dagokion gehieneko zenbatekoa egonaldiko 6 hilabeteko adinakoa izanen da.

6.2.2. A modalitateko eskaerak antolatuko dira ondoren zehazten diren balorazio irizpide hauen arabera emandako puntuazioari jarraituz.

1. Prestakuntza jarduerak osasun sisteman duen eragina, 30 puntu arte, kontzeptu hauen arabera banaturik: jardueraren berrikuntza, 15 puntu gehienez, eta jarduerak osasun sisteman duen aplikagarritasuna, 15 puntu gehienez ere. Honela puntuatuko dira bi kontzeptuak: altua 15 puntu, ertaina 10 puntu eta baxua 5 puntu.

2. Prestakuntza jarduera noraino egokitzen zaion eskatzailearen laneko jarduerari, 30 puntu arte; 30, 15 eta 5 puntuz baloratuko da egokitzapena handia, ertaina edo txikia denean, hurrenez hurren.

3. Prestakuntza jardueraren kalitatea, 40 puntu arte, kontzeptu hauen arabera banaturik: prestakuntza helburuen deskribapena, 15 puntu gehienez; programaren deskribapena, 15 puntu gehienez; eta entitate hartzailearen egokitzapena, 10 puntu gehienez.

3.1. Helburuen deskribapena ondoko azpi-irizpideen arabera baloratuko da:

–Helburu orokorrak espero izatekoa den ikaskuntzaren emaitza deskribatzen du: 5 puntu arte.

–Berariazko helburuek jakintzen, jarreren eta trebetasunen arloan eskuratu beharreko gaitasunak deskribatzen dituzte: 10 puntu arte.

3.2. Programaren deskribapena ondoko azpi-irizpideen arabera baloratuko da:

–Argitasuna eta zehaztasuna jarduera edo esku-hartze motari dagokionez: 10 puntu arte.

–Iraupena, kronograma eta egutegi mota zehazten ditu: 3 puntu arte.

–Programak baditu talde-lanean egin beharreko saioak: 2 puntu.

3.3. Entitate hartzailearen egokitasuna ondoko azpi-irizpideen arabera baloratuko da:

–Deskribatzen du zentroak baduela prestakuntza emateko aitortza: 4 puntu arte.

–Esperientzia maila, kasuistika bolumena eta teknika berritzaileak zehazten ditu: 4 puntu arte.

–Egonaldiaren arduraduna edo erraztailea deskribatzen du: 2 puntu.

6.2.3. Dirulaguntzaren xede izateko gutxienez ere 50 puntu beharko dira.

6.3. B modalitaterako:

6.3.1. Zenbateko teorikoaren kalkulua.

Eskaerak baloratu aurretik, instrukzio organoak zenbateko teorikoa kalkulatuko du, irizpide hauei jarraikiz:

–30 euro egun bakoitzeko, dietaren kontzeptuan. Gehieneko zenbatekoa txandaketako 120 eguneko adinakoa izanen da, baimen batean edo batzuetan, baldin eta eskaera berean sartuta badaude eta deialdiaren oinarriak betetzen badira.

6.3.2. B modalitateko eskaerei ez zaie puntuaziorik emanen, denak oinarritzen baitira espezialitateko programa ofizialean, eta baimena emateko prozedurak begiratzen du kalitate baldintzak betetzen direla.

6.4. Dirulaguntzaren zenbatekoa.

A modalitaterako, lorturiko puntuen arabera emanen da gehieneko zenbatekoa, doituriko aurrekontuaren gainean, 6.2.1 oinarriaren arabera kalkulatuta.

B modalitaterako, berriz, 6.3.1 oinarrian teorikoki kalkulatzen den zenbatekoa emanen da gehienez.

Nolanahi ere, ezarritako irizpide guztiak aplikatu ondoren, proposamen guztiak asetzeko bezainbeste dirurik ez badago aurrekontuetan, hainbanaketa aplikatuko da guztietan, behar den portzentaje murrizketarekin, banaketa ekonomiko honen esparruan: erabilgarri dagoen kopuru osoaren %60a A modalitatean aplikatuko da, eta %40a B modalitatean.

7.–Ebazpena.

Osasuneko zuzendari nagusiak ebatziko du dirulaguntzak eman edo ukatzea, instrukzio organoaren proposamenarekin bat.

Ebazpena eman eta jakinarazteko epea 3 hilabetekoa izanen da gehienez, eskaerak aurkezteko epea bukatzen denetik hasita. Epe hori bukatuta, eskaera ezetsi dela ulertzen ahalko dute interesdunek. Hala ere, Administrazioa beharturik dago ebazpena ematera.

8.–Mugak.

Deialdi honen xede diren dirulaguntzak jasotzeko honako muga hauek ezartzen dira:

–Onuradun bakoitzari jarduera bat soilik lagunduko zaio diruz.

–B modalitatean, 4 hilabetera arte multzokatutako txandaketak jarduera bakartzat joko dira, eta eskaera bakar batean aurkeztu beharko dira.

9.–Dirulaguntzaren bateragarritasuna.

Deialdi honetako dirulaguntzak jarduera bera garatzeko lor daitezkeen beste dirulaguntza batzuekin bateragarriak dira. Hori gertatuz gero, aditzera eman beharko da deialdiaren 11. oinarrian azaldutakoaren arabera.

Hala ere, dirulaguntzak, bakarrik edo beste entitate publiko edo pribatu batzuek programa bererako ematen dituzten beste batzuekin baturik, ez du inoiz ere gaindituko jardueraren kostua.

Bateragarritasunaren ondorioetarako, programaren guztizko kostua aurkeztutako fakturen arabera estimatuko da, edo, horiek ezean, deialdi honen 6.2 oinarrian ezarritako doitzeko modulu ekonomikoen arabera.

10.–Dirulaguntzaren zenbatekoa, ordainketa eta frogagiriak.

10.1. Dirulaguntzaren zenbatekoa.

Emaniko laguntzaren zenbateko osoak izaera orokorra du, diruz laguntzen ahal den kontzeptu bakoitzari esleitu gabe, eta onuradunak jaso dezakeen gehienekoa izanen da.

10.2. Laguntzen ordainketa eta frogagiriak.

Prestakuntza Atalak proposatuta ordainduko dira laguntzak, eta ebazpena eman beharko da 30 eguneko gehieneko epean, ezarritako eskakizunak egiaztatzen dituen dokumentazioa jasotzen denetik hasita.

–A modalitatea:

A modalitatean, ematen den laguntza guztia batera ordaintzen ahalko da, jardueraren hasieraren behin betiko datak berretsi ondoren, betiere Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 33. artikuluan aurrerakinetarako ezarri diren baldintzak betetzen badira.

Ematen den laguntza justifikatzeko, onuradunak beharturik daude, jarduera bukatu eta hurrengo hilabeteko epean, honako hau igortzera Prestakuntza Atalera: laburpen-memoria bat, jarduera burutu dela frogatzen duen agiria, hasiera eta bukaera egunak dakartzana, eta gastuen justifikazioa, hurrengo paragrafoan adierazten den moduan.

Ostatu eta mantenu gastuak justifikatuko dira egonaldiaren iraupena justifikatuz, gastuen frogagiririk aurkeztu beharrik izan gabe, izan ere, gehieneko laguntza berdina da onuradun guztientzat, eta ezarrita dauden irizpide ekonomikoak baino ez dira aplikatuko.

Laguntza jaso dezaketen gastuak inskripzioari eta joan-etorriei dagozkien fakturen bidez edo froga gisa erabil daitezkeen beste agiri batzuen bidez frogatu beharko dira, 11/2005 Foru Legearen 27.3 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, salbu eta ibilgailu partikularretan egiten diren joan-etorrietako gastuak; izan ere, kasu horretan onuradunak aitorpen bat sinatu behar du eta bertan jaso joan-etorrian erabilitako ibilgailuaren matrikula, eta kilometroak Nafarroako Gobernuak ezarriak dituen arauei jarraikiz konputatuko eta ordainduko dira.

–B modalitatea:

Ematen den laguntza justifikatzeko, onuradunak beharturik daude, jarduera bukatu eta hurrengo hilabeteko epean, honako hau bidaltzera Prestakuntza Atalera: laburpen-memoria bat, prestakuntzako espezialistaren tutoreak ikus-onetsia, eta kasuan kasuko Irakaskuntza Batzordearen ziurtagiria, frogatzen duena jarduera burutu dela eta hasiera eta bukaera egunak dakartzana.

Dietaren kontzeptuaren gastuak justifikatuko dira egonaldiaren benetako iraupena justifikatuz, gastuen frogagiririk aurkeztu beharrik izan gabe; izan ere, onartutako gehieneko laguntza berdina da onuradun guztientzat, eta ezarrita dauden irizpide ekonomikoak baino ez dira aplikatuko.

11.–Onuradunek bete beharrekoak.

Onuradunek betebehar hauek izanen dituzte:

a) Eskaeran eta dirulaguntza emateko baldintzetan zehazturiko moduan gauzatzea jarduera.

b) Oinarri hauetan eskatzen diren frogagiriak aurkeztea.

c) Laguntza ematen duen organoak eta indarra duen antolamendu juridikoaren arabera eskudun diren bestelako organoek egin beharreko egiaztapen lanak onartzea.

d) Diruz lagundutako jarduera finantzatzeko lortutako beste laguntzen, diru-sarreren edo baliabideen berri ematea laguntza ematen duen organoari. Jakin bezain laster emanen da horren berri, eta, betiere, jasotako funtsak zertan erabili diren frogatu baino lehen.

e) Deialdi honetan eta aplikatzekoa den legerian ezarritako kasuetan, harturiko funtsak itzultzea.

f) Dirulaguntzei buruzko Foru Legeak onuradunei ezartzen dizkien gainerako betebeharrak.

12.–Baldintzak aldatzea.

Onuradunek, dirulaguntza emateko eta haren zenbatekoa zehazteko aintzat harturiko baldintzetan aldaketak izaten badira jarduera garatzean, horien berri eman beharko diote Plangintzarako, Ebaluaziorako eta Ezagutza Kudeatzeko Zerbitzuko Prestakuntza Atalari.

Salbuespen gisa, onuradunek diruz lagundutako jardueraren edo jardueren edukia aldatzeko eskatzen ahalko dute, bai eta hura egiteko modua eta epeak ere, diruz lagundutako jardueraren garapena eragotzi edo zailtzen duten gorabeherak agertuz gero.

Programa aldatzeko eskaeretan aldaketa edo zailtasun horren inguruko behar adina arrazoi eman beharko dira, eta inguruabar horiek gertatu eta berehala adierazi beharko dira, betiere diruz lagundutako programa egiteko epea bukatu baino lehen.

Plangintzarako, Ebaluaziorako eta Ezagutza Kudeatzeko Zerbitzuko Prestakuntza Atalak aldaketak onartzen ahalko ditu baldin eta dirulaguntza emateko kontuan hartu ziren baldintzak funtsean aldatzen ez badira. Onartzen ahalko dira aldaketak jarduera egiteko datan, betiere egonaldia 2020ko azaroaren 1a baino lehenago bukatzen bada.

Dirulaguntza emateko kontuan harturiko baldintzen aldaketa orok dirulaguntza emateko ebazpena aldaraztea ekartzen ahalko du, eta, hala badagokio, dagokion zenbatekoa itzultzea.

13.–Dirua itzultzea.

Hartutako zenbatekoa itzuli beharko da, osorik edo partez, jarduera egiten ez bada, dirulaguntza emateko ezarritako baldintzak betetzen ez badira, Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 35. artikuluan aipatzen diren zergatikoak gertatzen badira edo deialdi honetan berariaz aipatzen diren betebeharrak betetzen ez badira. Legez ezarritako kasuetan, gainera, bidezkoa izanen da dirulaguntza ordaindu zenetik itzuli beharraren gaineko ebazpena ematen den arte sortutako berandutze-interesak ordaintzeko eskatzea.

Jasotako dirua itzuli behar denean, ez dira berandutze-interesak eskatuko, baldin eta arrazoiak justifikatu eta jakinarazten badira eta instrukzio organoak onartzen baditu.

Dirua itzultzea eskatzeko prozedurak aipatutako artikuluan xedatutakoari jarraituko dio, eta hasten denetik 12 hilabeteko epean eman beharko da haren gaineko ebazpena.

Onuradunak ia betebehar guztiak betetzen dituenean eta bere konpromisoak betetzeko jarrera garbia erakusten duenean, proportzionaltasun irizpideari jarraituz zehaztuko da itzuli beharreko zenbatekoa, dirulaguntza emateko ezarritako baldintzetatik zenbat eta noraino bete diren ikusita.

14.–Erantzukizuna eta zehapen araubidea.

Deialdi honetan aipatzen diren dirulaguntzen onuradunak Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 43. artikuluan eta hurrengoetan dirulaguntzen arloan ezarritako erantzukizunen eta arau-hauste administratiboei buruzko zehapen araubidearen mende egonen dira.

Dirulaguntzen arloko zehapenak ezartzeko, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legean xedatutakoari beteko da.

15.–Emandako dirulaguntzen publizitatea.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 15. artikuluan xedatutakoarekin bat, Osasun Departamentuak jendaurrean jarriko ditu emandako dirulaguntzak, Nafarroako Gobernuaren nafarroa.eus webgune ofizialean eta Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean, adierazirik deialdia, aurrekontuko zein programari eta kredituri egotzi zaizkien, onuradunak, emandako zenbatekoa eta dirulaguntzaren xedea.

16.–Aplikatu beharreko araudia.

Oinarri arautzaile hauetan ezarrita ez dagoen guztian, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen xedapenak aplikatuko dira.

17.–Deialdiaren eta oinarri arautzaileen aurka bidezkoak diren errekurtso administratiboak.

Deialdiaren, oinarri arautzaileen eta horiek garatzeko egintzen kontra bidezko da gora jotzeko errekurtsoa aurkeztea, Osasuneko kontseilariari zuzendua, argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko 11/2019 Foru Legean xedaturikoarekin bat.

Iragarkiaren kodea: F2010237