213. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 21a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

147E/2020 FORU AGINDUA, irailaren 15ekoa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, zeinaren bidez berrikusten baitira nekazaritzako nitratoez ura kutsatua izan dezaketen eremuak eta aldatzen baitira 2018-2021 aldirako jarduketa programak.

Ura nekazaritzan erabiltzen diren nitratoen kutsaduratik babesteko, Kontseiluaren 1991ko abenduaren 12ko 91/676/EEE Zuzentaraua onetsi zen.

Zuzentarau hori Espainiako antolamendu juridikoan txertatu zen Ura nekazaritzako nitratoek eragindako kutsaduratik babesteko otsailaren 16ko 261/1996 Errege Dekretuaren bidez.

Errege dekretu horrek 4. artikuluan ezartzen duenez, autonomia erkidegoetako organo eskudunek epe egoki batean eta, gutxienez ere lau urtean behin, aztertu eta, kasua bada, aldatu edo handitu egin beharko dituzte eremu kutsagarriak, izendatu ziren unean aurreikusi ez ziren aldaketa edo faktoreak kontuan hartzeko. Nafarroako Foru Komunitatean, urriaren 21eko 220/2002 Foru Dekretuaren bidez, nekazaritzako nitratoez ura kutsatua izan dezaketen eremuak izendatu ziren eta jarduketa programa onetsi zen.

Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitzako kontseilariaren ekainaren 5eko 188/2006 Foru Aginduaren bidez, eremu kutsagarriak mantentzea onetsi zen; izan ere, 2006an iraungi zen 4 urteko lehen epealdia.

Gero, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak martxoaren 20an emandako 128/2009 Foru Aginduaren bidez, nekazaritzako nitratoez ura kutsatua izan dezaketen eremuak berrikusi ziren, beste eremu bat gehitu zen (Zidacos arroko ureztalurrak), Cortesko eta Fontellasko udalerrietan lehendik zeuden ureztalurretakoak handitu ziren eta Vianako azalera kendu egin zen eremu kutsagarritik. Aldaketa horiek egiteko, aintzat hartu zen udalerri horietako lurpeko uretako nitratoen kontzentrazioaren bilakaera. Gainera, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren urriaren 30eko 518/2009 Foru Aginduaren bidez, 2010-2013 aldirako jarduketa programa onetsi zen nekazaritzako jardueretako nitratoez ura kutsatua izan dezaketen eremuetarako.

2013an, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak abenduaren 19an emandako 501/2013 Foru Aginduaren bidez, nekazaritzako nitratoez ura kutsatua izan dezaketen eremuak berrikusi eta 2014-2017 aldirako jarduketa programa onetsi zen. Robo ibaiaren azaleko ur masaren arro-isurialdearekin zerikusia duen beste eremu kutsagarri bat deklaratzen da, eta 1. eremua kentzen da eremu kutsagarrietatik, Mendabiako udalerria ukitzen zuena. Aldaketa horiek egiteko, aintzat hartu zen Nafarroako azaleko eta lurpeko uretako nitratoen kontzentrazioaren bilakaera.

Beste alde batetik, 261/1996 Errege Dekretuaren 3. artikuluak ezartzen du Nekazaritza, Arrantza eta Ingurumen Ministerioak eskumena duela zehazteko zer ur masa dagoen kutsaduraren eraginpean nekazaritzako nitratoen ondorioz, edo zeinek duen hala egoteko arriskua. 4. artikuluak ezartzen du autonomia erkidegoek lurzoruak eremu kutsagarritzat joko dituztela, baldin eta jariatze-urak edo iragazpenak ekartzen badu edo ekar badezake nitratoen kutsadura kutsaduraren eraginpean dauden uretan edo hala egoteko arriskua dutenetan.

Nekazaritza, Arrantza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioak zehaztu zuen 2016an zer ur masak ekarri dituzten nekazaritzako nitratoez kutsatutako eremuak edo horren arriskua dutenak, eta horren berri eman zion Europako Batzordeari.

Zehaztapen hori oinarri hartuta eta Ebroko Konfederazio Hidrografikoak bidalitako dokumentazio kartografikoa kontuan hartuta, 2018an izendatu ziren eremu kutsagarriak 2018-2021 lau urteko epealdirako. Era horretan, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak urriaren 4an eman 247/2018 Foru Aginduaren bidez, nekazaritzako nitratoez ura kutsatua izan dezaketen eremuak berrikusi eta 2018-2021 aldirako jarduketa programa onetsi zen. Tutera eta Alagón arteko Ebroko alubioiaren lurpeko ur masarekin (052) zerikusia duen eremu kutsagarriaren azalera handitzen da, barnean har dezan Lodosa eta Tutera arteko Ebroko alubioiaren lurpeko ur masak (049) ukitutako eremua ere. Bestalde, Zidakosko alubioiaren lurpeko ur masarekin (090.051) zerikusia duen eremu kutsagarria Zidakos ibaiaren arrora handitzen da, ukitutzat jo baitira “Zidakos ibaia, haren sorburutik Zenborain ibairaino” azaleko ur masa (292) eta “Zidakos ibaia, Zenboraindik bokaleraino” azaleko ur masa (094). Bukatzeko, eremu kutsagarritzat jarraitzen du “Robo ibaia, errekaren sorburutik Arga ibaian duen bokaleraino” azaleko ur masaren (95) arro-isurialdeak.

Nolanahi ere, 2018ko azaroaren 9an, Europako Batzordeak epatze gutun bat igorri zion Espainiari, 2018/2250 arau-haustearen prozedurari dagokionez; hartan, adierazten da ez direla bete hari dagozkion betebeharrak Kontseiluaren 1991ko abenduaren 12ko 91/676/EEE Zuzentarauaren 3.4, 5.4, 5.5 eta 5.6 artikuluen arabera. Horrek ekarri du, batetik, eremu kutsagarrien deklarazioa berrikustea, aintzat hartuta zuzentarau horretako aipatutako artikuluak, eta, bestetik, jarduketa programa indartu bat hartzea, nitratoen kontzentrazioa azaleko uretan handitzeko joerari buelta emateko 3. eremu kutsagarrian (Zidakosko arro hidrografikoa); izan ere, % 20 murriztu behar dira oro har aplikatu beharreko gehieneko dosiak, non ez duen lurreko nitrogenoaren analisi batek erakusten balio txikiak dituela mantenugai horrek. Behartu du, orobat, maldan dauden lurzatietan ongarriak aplikatzeko baldintzak aldatzera eta maldaren gradientea birdefinitzera, Europako Batzordearen beraren jarduketa programak prestatzeko gomendioei jarraikiz edo herrialde bakoitzaren ikerlan zientifikoak oinarri hartuz, halakorik balego.

261/1996 Errege Dekretuaren 4. artikuluarekin bat, izendapen berri bat proposatzen da, kontuan har daitezen azken izendapenean kontuan hartu ez ziren aldaketak edo faktoreak.

Izendapen berri horrek lurpeko ur masekin zerikusia duten eremu kutsagarrien azalera hedatu du.

Bestalde, asmoa da kasuan kasuko jarduketa programak eguneratzea eta foru agindu honetan aipatzen diren kasuan kasuko eremu deklaratuetan aplikatzea.

Gobernu Irekiaren web-orrian argitara eman da jendaurreko informazioaren tramite bat, 2020ko abuztuaren 3tik 28ra bitartekoa, alegazioak eta iradokizunak aurkezteko. Emandako epean honako hauek aurkeztu dituzte alegazioak: UAGN, UCAN, Cooperativa Valdorba eta ANPROGAPOR. III. eranskinean jasota dago jaso diren alegazioen eta iruzkinen balorazioa.

Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluarekin bat,

AGINTZEN DUT:

1. Nafarroan eremu kutsagarritzat izendatzea Nafarroako Foru Komunitateko azaleko zein lurpeko ur masekin zerikusia duten lau eremu hauek, Ura nekazaritzako nitratoek eragindako kutsaduratik babesteko otsailaren 16ko 261/1996 Errege Dekretuaren ondorioetarako:

A) 1. eremua: Eremu kutsagarritzat deklaratzen da Errioxa-Mendabia arteko Ebroko alubioiaren lurpeko ur masa (048). Eremu horrek Mendabiako udalerriko katastroko nekazaritza lurzati guztiak biltzen ditu, baldin eremu kutsagarriaren inguratzailearen barnean badaude.

B) 2. eremua: Tutera eta Alagón arteko Ebroko alubioiaren lurpeko ur masarekin (052) zerikusia duen eremu kutsagarriaren azalera handitzen da, bai eta Lodosa eta Tutera arteko Ebroko alubioiaren lurpeko ur masarekin (049) zerikusia duena ere. Eremu horrek honako udal-mugarte hauetan nekazaritzako jarduera duten katastro-lurzatien multzoa hartzen du: Ablitas, Alesbes, Arguedas, Azagra, Azkoien, Bardea, Buñuel, Cabanillas, Cadreita, Caparroso, Cascante, Castejón, Corella, Cortes, Erriberri, Fontellas, Funes, Fustiñana, Martzilla, Milagro, Murchante, Murillo el Cuende, Ribaforada, San Adrian, Santakara, Tutera eta Valtierra, baldin eta Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroaren arabera ureztalurraren kategoria badute lurpeko 052 eta 049 ur masen gainean mugatutako eremuan. Halaber, eremu kutsagarriaren inguratzailearen barnean ureztalurrean lekunetzat jotzen diren lurzatiak ere hartzen ditu, beren katastroko kalifikazioa edozein dela ere.

C) 3. eremua: mantentzen da Zidakosko alubioiaren lurpeko ur masarekin (090.051) zerikusia duen eremu kutsagarria Zidakos ibaiaren arroa, ukitutzat jo baitira “Zidakos ibaia, haren sorburutik Zenborain ibairaino” azaleko ur masa (292) eta “Zidakos ibaia, Zenboraindik bokaleraino” azaleko ur masa (094). Eremu horrek hartzen du honako udal-mugarte hauetan nekazaritzako jarduera duten katastro-lurzatien multzoa: 106. fazeria, 107. fazeria, Añorbe, Artaxoa, Barasoain, Beire, Biurrun-Olkotz, Caparroso, Erriberri, Garinoain, Leotz, Lerga, Murillo el Cuende, Noain, Oloritz, Orisoain, Pitillas, Puiu, San Martin Unx, Santakara, Tafalla, Tirapu, Untzue eta Uxue. Haien maldak Zidakos ibaira doazen erreka-zulo eta ibilguetara eramaten du azaleko ura.

D) 4. eremua: Eremu kutsagarritzat mantentzen da “Robo ibaia, errekaren sorburutik Arga ibaian duen bokaleraino” azaleko ur masaren (95) arro-isurialdea. Eremu horrek hartzen du honako udal-mugarte hauetan nekazaritzako jarduera duten katastro-lurzatien multzoa: Adios, Añorbe, Biurrun-Olkotz, Eneritz, Galar, Gares, Legarda, Muruzabal, Obanos, Tirapu, Ukar, Uterga eta Zizur. Haien maldak Robo ibaira doazen erreka-zulo eta ibilguetara eramaten du azaleko ura.

Nekazaritzako nitratoen eraginpeko eremu kutsakortzat jotako lurralde azalerak Nafarroako Datu Espazialen Azpiegituran (IDENA: http://idena.navarra.es) argitaratutako informazio geografikoan ageri dira.

2. I. eranskina aldatzea Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren urriaren 4ko 247/2018 Foru Aginduan, I. eranskinaren arabera (Jarduketa programa 2018-2021 aldirako), 1., 2. eta 4. eremu kutsagarrietako uren kutsadura murriztu eta prebenitzeko (foru agindu honen aurreko apartatuan zehaztu dira), I. eranskinean adierazi den moduan, zeina foru agindu hau argitaratzen denetik aplikatuko baitzaie eremuei.

3. II. eranskina onestea, jarduketa programa indartu gisa 2018-2021 aldirako 3. eremu kutsagarrirako. Foru agindu hau argitaratzen denetik aplikatuko zaio.

4. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

5. Foru agindu hau jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan, Trantsizio Ekologikorako Ministerioko Uraren Zuzendaritza Nagusiari, otsailaren 16ko 261/1996 Errege Dekretuaren 4.3. artikuluan aurreikusita dagoena betetzeko, baita Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza Nagusiari eta Ingurumen Zuzendaritza Nagusiari ere.

6. Foru agindu honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

Foru agindu honen kontra administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, jakinarazi eta bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2020ko irailaren 15ean.–Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria, Itziar Gómez López.

I. ERANSKINA

2021-2024 aldirako jarduketa programa, Nafarroako Foru Komunitatean nekazaritzako nitratoez kutsa daitezkeen 1., 2. eta 4. eremuetarako

1. Oinarrizko printzipioak.

1.1. Nekazaritza Jardunbide Egokietarako Kodea.

Nahitaezkoak izanen dira Nafarroako Nekazaritza Jardunbide Egokietarako Kodean jasotako neurriak, otsailaren 16ko 261/1996 Errege Dekretuaren 7. artikuluan xedatuari eta 1999ko azaroaren 22ko Foru Aginduari jarraikiz. Azken horren bidez argitaratu zen Nafarroako Nekazaritza Jardunbide Egokietarako Kodea.

1.2. Ongarri nitrogenodunak, otsailaren 16ko 261/1996 Errege Dekretuaren arabera definituak, laboreek bizi-zikloan dituzten beharren arabera zabalduko dira.

1.3. Ongarri nitrogenodunak zabalduko dira ahalik eta gehien hurbilduz laboreek nitrogeno gehien ateratzen duten uneetara.

2. Neurri orokorrak.

2.1. Lurzoruari aplika dakizkiokeen simaurraren edo bestelako ongarri organikoen gehieneko kantitatea.

Lau urterako prestatzen den laugarren ekintza programa denez, gehienez urtean eta hektarea bakoitzeko, 170 kilogramo nitrogeno adina duen kantitatea aplika dakioke lurrari simaurrarekin edo bestelako ongarri organikoekin (mindak, lohiak, konposta eta abar).

Kalkulua egiteko, aintzat hartuko dira nitrogeno iraitziaren kantitate hauek, kilogramotan adieraziak tona bakoitzeko:

ESPEZIEA

SIMAURRA

MINDA

Hegaztiak

15,0

10,00

Untxiak

8,5

-

Txerriak

7,2

5,00

Ardiak eta ahuntzak

6,5

7,27

Behiak

5,0

5,00

Zaldiak

4,2

6,00

Kantitate horien ordez, abeltzaintzako ustiategiak sortzen duen mindaren edo simaurraren analisi eguneratuaren emaitzak erabiltzen ahalko dira. Nolanahi ere, simaurtzat edo ongarri organikotzat joko dira abereen azpitarako erabiltzen diren materialak, elikagaien hondakinak eta bestelako hondakinak.

Biogasaren plantetako edo antzekoetako digerituak erabiliz gero, analisia egin beharko da aldian behin, eta hartan adierazitako nitrogeno kantitatea hartuko da kontuan.

Hiriko hondakin urak edo antzekoak araztetik ateratako lohia aplikatuz gero, urriaren 29ko 1310/1990 Errege Dekretuak behartzen duen analisian adierazitako nitrogeno kantitatea hartuko da kontuan; dekretu horretan araztegiko lohiak nekazaritza sektorean nola erabili arautzen da.

Ongarri organikoak erabiliz gero, ontziaren etiketan adierazitako nitrogeno kantitatea hartuko da kontuan, edo eransten zaien dokumentukoa, soltean saltzen bada.

Abeltzaintzako ustiategiak eta haien lurralde eremua diseinatzean, ongarriak eta mindak ezabatzearen ondorioetarako, kontuan hartuko dira nitrogeno iraitziaren gutxieneko eduki hauek:

ESPEZIEA

SIMAURRA

(kg edo Tm urtean)

MINDA

(Tm urtean)

NITROGENOA (N)

(kg urtean)

Oiloak

Landakoak (toki bakoitzeko)

16,62 kg

-

0,234 kg

Kaiolan (toki bakoitzeko)

37,40 kg

0,69 Tm

0,288 kg

Erruleak (toki bakoitzeko)

5,78 kg

-

0,158 kg

Haragitarako hegaztiak

Gizentzeko oilaskoak (toki bakoitzeko)

6,87 kg

-

0,175 kg

Labeldun oilaskoak (toki bakoitzeko)

6,64 kg

-

0,292 kg

Gizentzeko indioilarrak (toki bakoitzeko)

15,12 kg

-

0,425 kg

Palmipedo gantzadunak

Gizentzeko ahateak (toki bakoitzeko)

21,47 kg

-

0,131 kg

Ahate paparoratuak (toki bakoitzeko)

-

1,007 kg

Beste hegazti batzuk

Eperrak (toki bakoitzeko)

6,40 kg

-

0,07 kg

Galeperrak (toki bakoitzeko)

2,67 kg

-

0,03 kg

Ugalketarako ostrukak (toki bakoitzeko)

0,73 Tm

-

1,72 kg

Gizentzeko ostrukak (toki bakoitzeko)

0,40 Tm

-

0,94 kg

Untxiak

Untxi amak (tokia)

0,37 Tm

-

3,06 kg

Txerriak

Txerramak (tokia)

6,91 Tm

14,22 kg

Trantsiziokoak (tokia)

0,55 Tm

1,97 kg

Gizentzekoak (tokia)

1,73 Tm

7,54 kg

Zaldiak

Ugalketarakoak (tokia)

1,38 Tm

4,62 kg

Gizentzekoak (tokia)

4,53 Tm

25,86 kg

Esnetarako behiak

Ugalketarakoak

3,00 Tm

21,50 Tm

112 kg

Haragitarako behiak

Ugalketarakoak

5,75 Tm

0

64 kg

Gizentzeko aratxeak

3,30 Tm

0

22 kg

Zezenketetarako behi-azienda

Ugalketarakoak

3,45 Tm

0

38,4 kg

Aratxeak

1,98 Tm

0

13,2 kg

Haragitako ardiak

Ugalketarakoak

0,90 Tm

0

8 kg

Gizentzekoak

0,02 Tm

0

0,2 kg

Esnetarako ardiak

Ugalketarakoak

0,9.0 Tm

0

7,9 kg

Gizentzekoak

0,02 Tm

0

0,2 kg

2.2. Lurzoruari nitrogenoa ematen dioten ongarriak zer sasoitan ezin diren aplikatu.

Askotariko laboreak hazten dira kutsa daitezkeen eremuetan, bai lehorreko lurretan, bai lur ureztatuetan. Gainera, eremu horietako plubiometriak prezipitazio banaketa oso irregularra izaten du urte osoan. Beraz, inguruabar horiek ikusita, ez da bidezkoa debekualdirik ezartzea kutsa daitezkeen eremu horietan ongarri nitrogenodunak oro har aplikatzeko. Dena dela, eta Nafarroako Nekazaritza Jardunbide Egokietarako Kodearen arabera, murriztapen hauek ezarri dira:

2.2.1. Landu gabe dauden nekazaritzako azaleretan debekatua dago ongarri nitrogenodunak, mineralak eta organikoak erabiltzea.

2.2.2. Ereindako edo landutako lurzatietan, hazkunde-garaian daudenetan edo erein aurretik daudenetan, debekatua dago ongarri mineralak edo organikoak erabiltzea honako taula honetan adierazitako aldietan:

PRODUKZIORAKO ORIENTAZIOA

ONGARRI ORGANIKOAK, LOHIAK ETA SIMAURRAK, HEGAZTIENAK IZAN EZIK

HEGAZTIEN MINDA ETA SIMAUR GUZTIAK

ONGARRI NITROGENATU MINERALAK

Udazkeneko eta neguko zerealak

Lurra erein aurreko 3 hilabete baino lehenago

Lurra erein aurreko 2 hilabete baino lehenago

Lurra erein aurreko hilabete baino lehenago

Ekainaren 1etik abuztuaren 31 arte

Artoa

Lurra erein aurreko 3 hilabete baino lehenago

Lurra erein aurreko 2 hilabete baino lehenago

Lurra erein aurreko hilabete baino lehenago

Abuztuaren 15etik laborantza bukatu arte

Barazkiak

Lurra erein aurreko 3 hilabete baino lehenago

Lurra erein aurreko 2 hilabete baino lehenago

Lurra erein aurreko hilabete baino lehenago

Fruta-arbolak eta mahastiak

Azaroaren 1etik otsailaren 15a arte

Azaroaren 1etik otsailaren 15a arte

Lurra erein aurreko hilabete baino lehenago

Urriaren 1etik urtarrilaren 31 arte

Lekadunak

(ilarra, baba, zalkea)

Lurra erein aurreko 3 hilabete baino lehenago

Lurra erein aurreko 2 hilabete baino lehenago

Lurra erein aurreko hilabete baino lehenago

Luzerna

Lurra erein aurreko 3 hilabete baino lehenago

Lurra erein aurreko 2 hilabete baino lehenago

Lurra erein aurreko hilabete baino lehenago

Urriaren 1etik otsailaren 15era

Ekilorea

Lurra erein aurreko 3 hilabete baino lehenago

Lurra erein aurreko 2 hilabete baino lehenago

Lurra erein aurreko hilabete baino lehenago

Abuztuaren 1etik laborantza bukatu arte

Arroza

Lurra erein aurreko 3 hilabete baino lehenago

Lurra erein aurreko 2 hilabete baino lehenago

Lurra erein aurreko hilabete baino lehenago

Uztailaren 15etik uzta bildu arte

Olibondoak

Azaroaren 1etik otsailaren 15a arte

Azaroaren 1etik otsailaren 15a arte

Lurra erein aurreko hilabete baino lehenago

Azaroaren 1etik otsailaren 15a arte

Koltza

Lurra erein aurreko 3 hilabete baino lehenago

Lurra erein aurreko 2 hilabete baino lehenago

Lurra erein aurreko hilabete baino lehenago

Loratzetik aurrera

Basokoak

Azaroaren 1etik otsailaren 15a arte

Azaroaren 1etik otsailaren 15a arte

Lurra erein aurreko hilabete baino lehenago

Urriaren 1etik urtarrilaren 31 arte

Labore babestuak

Ez da bidezkoa

Ez da bidezkoa

Lurra erein aurreko hilabete baino lehenago

2.2.3. Ongarria zabaltzeko berariazko gomendioak.

Kutsa daitezkeen eremuetan gehien ezarrita dauden laboreek eta ongarritze nitrogenodunarekin zorrotzen direnek ahalik eta nitrogeno gehien aprobetxa dezaten, jarraibide hauek gomendatzen dira:

Laborearen ebapotranspirazio eskariari doituta erabiltzea ureztatzeko ura. Horretarako, proposatzen da Ureztatzaileari Laguntzeko Zerbitzuaren eta Erabakia hartzen Laguntzeko Tresnen gomendioei jarraitzea eta eremuko euriari buruzko iragarpen meteorologikoak ezagutu, kontuan hartu eta erabiltzea.

Ongarri organiko solidoak lehenbailehen sartzea lurpean, euri urak eraman ez ditzan eta lurrundu ez daitezen.

Arin ureztatzea minda xurgatzeko, ez dezan euri urak eraman eta ez dadin lurrundu, aspertsioz ureztatzen denean.

Makineria doitua eta ongi erregulatua erabiltzea ongarri organikoak zein mineralak banatzeko.

Ustiategian erabilitako ongarri organikoen eta lurzoruko nitrogeno mineralaren (NMin) nitrogeno analisiaren zerbitzuak edo tresnak erabiltzea, ongarri mineralak erabili aurretik.

Erabakia hartzen Laguntzeko Tresnak erabiltzea, lurzatien egoerari gehien doitzen zaizkion nitrogeno dosiak eta haiek noiz zabaldu kalkulatzeko.

2.3. Simaur eta minden biltegien edukiera.

Otsailaren 16ko 261/1996 Errege Dekretuak xedatzen duenez, kutsa daitezkeen eremuetan dauden abeltzaintzako ustiategien titularrek simaurra biltzeko instalazioak eduki beharko dituzte, eta haien edukiera izanen da, gutxienez, simaurra lurzoruan aplikatzea debekaturik dagoen eperik luzeenean sortzen den simaurra biltzeko adinakoa.

Ildo horretatik, kutsa daitezkeen eremu horietan ezin bada ere teknikoki debekualdi orokorrik jarri ukitutako azalera osoarentzat, edukiera izanen da, gutxienez, lau hilabeteko simaurra biltzeko adinakoa.

Dena den, ez da beharrezkoa kopuru hori abeltzaintzako hondakinen kudeaketa arautzen duen foru araudian ezarritakoa baino handiagoa izatea, baldin eta frogatzen bada instalazioaren benetako edukiera gainditzen duen simaur kantitatea ingurumenean kalterik ez egiteko moduan tratatzen dela edo, lagapen kontratu baten bidez, simaurra eremu kutsagarritik kanpo eramaten dela, ongarri organiko gisa erabiltzeko, tratatzeko edo bere balioa handitzeko, betiere, ingurumenari kalterik eragin gabe.

2.4. Mugak, lurrean ongarri nitrogenodunak aplikatzeko.

Otsailaren 16ko 261/1996 Errege Dekretuan ezarritakoa eta Nafarroako Nekazaritza Jardunbide Egokietarako Kodea aintzat hartuz, mugak ezarri dira kutsa daitezkeen eremuetan ongarri nitrogenodunak aplikatzeko, nitratoen soberakinak eta horien lixibiazioak murrizteko asmoz. Hori horrela, ondoko taula honetan ageri diren kopuruak balioespen hauen arabera prestatu dira:

a) Lurzoruan dagoen nitrogeno-kopurua laboreak nitrogeno horren behar handia izaten hasten direnean.

b) Lurzoruaren erreserba organikoen mineralizazioak sorturiko nitrogenoa.

c) Ongarri kimikoetatik datorren nitrogenoa.

d) Ureztaketan erabiltzen den azaleko uretik datorren nitrogenoa.

Ongarri nitrogenodunak laborantza zikloan aplikatzeko mugak:

LABOREA EDO LABORE MULTZOA

NITROGENO KANTITATE GEHIENEKOA
(OU/ha)

APLIKATZEKO MODUAK
(Banaketarako murrizketak)

NEGUKO ZEREALAK

Gari biguna eta tritikalea

200

Ereintzan, ez gainditu gehienekoaren % 30 ongarri nitrogenodun sintetikoekin

Gari biguna eta tritikalea, barazkien eta lekadunen ondotik

160

Aurrekoaren berdina

Gari gogorra

210

Aurrekoaren berdina

Garagarra

180

Aurrekoaren berdina

Oloa eta zekalea

150

Aurrekoaren berdina

UDAKO ZEREALAK

Artoa, barazkien edo lekadunen ondotik

250

Ereintzan, ez gainditu % 30, gehienez, ongarri nitrogenodun sintetikoekin

Artoa

300

Aurrekoaren berdina

Arroza

160

Aurrekoaren berdina

LABORANTZA ESTENTSIBOAK

Luzerna eta beste lekadun batzuk

50

Mugarik gabe

Belardiak

200

Ereintzan ez gainditu % 30

Ekilorea

100

Mugarik gabe

Koltza

220

Mugarik gabe

Beste olio-landare batzuk (kamelina, kartamoa, etab.)

160

Mugarik gabe

BARAZKIAK

Orburua

250

Landaketan ez gainditu gehienekoaren % 40

Kruziferoak

220

Aurrekoaren berdina

Ziazerba

220

Aurrekoaren berdina

Tomatea (industria)

200

Aurrekoaren berdina

Pikillo piperrak

130

Aurrekoaren berdina

Beste piper mota batzuk

200

Aurrekoaren berdina

Zerba eta borraja

200

Aurrekoaren berdina

Kardua

200

Ildo-bitarteak prestatzeko garaitik eta hazkunde-garaitik kanpo

Zainzurien ekoizpena

200

Landaketan ez gainditu % 40

Baratxuria

140

Aurrekoaren berdina

Alberjinia

170

Aurrekoaren berdina

Kuiatxoa

170

Aurrekoaren berdina

Tipula

160

Aurrekoaren berdina

Lekadunak

60

Aurrekoaren berdina

Uraza

140

Aurrekoaren berdina

Meloia

160

Aurrekoaren berdina

Porrua

250

Aurrekoaren berdina

Tomatea (tokia)

210

Aurrekoaren berdina

Azenarioa

100

Aurrekoaren berdina

Beste barazki batzuk

200

Aurrekoaren berdina

BABESTUTAKO BARAZKIAK

Uraza

100

Hondoko ongarritzerako mugarik gabe

Eskarola

100

Hondoko ongarritzerako mugarik gabe

Zerba eta borraja

100

Hondoko ongarritzerako mugarik gabe

Tomatea, 4 hilabete arteko zikloa

250

Hondoko ongarritzerako mugarik gabe

Tomatea, 4 hilabetetik 6ra arteko zikloa

400

Hondoko ongarritzerako mugarik gabe

Piperra

250

Hondoko ongarritzerako mugarik gabe

Leka

150

Hondoko ongarritzerako mugarik gabe

Beste barazki batzuk

200

Hondoko ongarritzerako mugarik gabe

ZUREZKO LABOREAK

Hezurdun fruta-arbolak

140

Hazkunde garaiaren amaieratik otsailera

Hazidun fruta-arbolak

140

Hazkunde garaiaren amaieratik otsailera

Olibondoak

80

Hazkunde garaiaren amaieratik otsailera

Mahastia

80

Uztailaren 31tik otsailaren 1era

Arbendolondoa

80

Hazkunde garaiaren amaieratik otsailera

Zurezkoak egurra egiteko

170

Hazkunde garaiaren amaieratik otsailera

(1) Aurreko laborea luzerna izan denean, ulertuko da lurzoruak 80 OU/ha-ko kopuru gehigarria duela, eta taulako gehieneko ekarpenetik kenduko da. Espezieen arteko asoziazioak direnean, gehien behar duenaren mugak hartuko dira kontuan.

(2) Ureztatzeko erabiltzen den ura kutsa daitekeen eremu batean dauden akuiferoetatik heldu denean, ulertuko da 35 OU/ha-ko kopuru gehigarria duela, eta taularen gehieneko ekarpenetik kenduko da.

(3) Gehienez baimentzen diren ekarpenetan, ongarritze organikotik datorren nitrogenoa ere hartuko da kontuan. Eraginkortzat hartuko da aplikatutako nitrogenoaren partea bider bere baliokidetasun-koefizientea, eta ateratzen den kantitatea taulako gehieneko ekarpenetik kenduko da.

(4) Aplikatzeko moduetan (banaketarako murrizketak) ez daude sartuta ongarri organikoak; hau da, ulertzen da mugarik ez dutela, gehieneko nitrogeno kantitatea (hektareako eta urteko) eta aplikatzeko epeak errespetatuz.

Ongarri nitrogenodunaren baliokidetasun-koefizienteak, zuzeneko eraginekoak, aplikatzen den labore zikloan.

ONGARRI ORGANIKO MOTA

BANAKETA SASOIA

Uda-udazkena

Negua-udaberria

A

0.20

0.30

B

0.25

0.40

C

0.30

0.50

Produktu mota:

A: Behi, ardi, ahuntz edo zaldi aziendaren simaurra, konposta, digerituaren zati solidoa, araztegiko lohia.

B: Behi, ardi, ahuntz edo zaldi aziendaren mindak; txerri, untxi edo hegazti simaur azpigaiduna; digerituaren zati likidoa.

C: Txerri eta hegazti minda; hegaztien simaurra, azpigairik gabekoa.

3. Nekazaritza Praktika Egokietarako Kodearen aplikaziotik ondorioztatutako neurriak.

Jarraian, Nekazaritza Jardunbide Egokietarako Kodean sartutako neurriak definitzen dira. Horiek aurreko puntuetan jaso ez direnez, beharrezkoa da jarduera programa honetan sartzea.

3.1. Ongarria aplikatzea urak, izotzak edo elurrak estalitako lurretan.

Debekatua dago ongarri nitrogenodunak aplikatzea, oro har, urak, izotzak edo elurrak estalitako lurzoruetan, egoera horiek dirauten bitartean.

Debeku horretatik kanpo geratuko da arrozaren laborantza urpeko lurzoruetan, eta, orobat, ongarri nitrogenodun mineralak aplikatzea 24 orduren buruan erabat urtzen diren izoztutako lurzoruetan.

3.2. Aplikazioak ur-ibilgu naturalen edo ur-hornidurarako guneen inguruan.

Ongarria banatzean, ziurtatu beharko da ez dela ongarri nitrogenodunik zabaltzen ur-ibilgu naturalaren ondoan, 3 metroko zabalerako zerrendan.

Ez da ongarri nitrogenodun mineralik aplikatuko putzu, iturri edo zulaketa batetik 50 metro baino hurbilago, horiek giza kontsumorako ura ematen dutenean edo frogatzen denean edangarritasun ezaugarriak eskatzen diren inguruabarretan erabiliko direla.

Ongarri organikoei dagokienez, aplikazioak ez dira eginen ur-ibilgu naturaletatik eta edateko uraren hoditeria edo deposituetatik 50 metro baino gutxiagora. Gainera, tartea ezin izanen da 200 metro baino txikiagoa izan edateko uraz hornitzen duten putzu eta iturburuen kasuan. Nolanahi ere, tarte horiek ez dira izanen abeltzaintzako hondakinak kudeatzeari buruzko foru araudian ezarritakoak baino txikiagoak.

3.3. Jariatze-uren eta lixibiazioaren bidezko kutsadurari aurrea hartzeko neurriak, ureztatze sistemetan.

3.3.1. Urari ongarri nitrogenodunak gehitzen zaizkionean, ezin izanen da hustubide edo drainatzeetara doan azaleko ur jariatzerik egin, ezta putzurik edo uholderik sortu ere lurzatietako beheko aldean. Uholde bidezko ureztapenetan, ez zaio ongarri nitrogenodunik erantsiko urari.

3.3.2. Maldan dauden lurzatiak.

Jarduketa programa honen ondorioetarako, ulertuko da lurzatiak maldan daudela baldin eta % 4tik gorako malda badute, lehorreko alorrak nahiz ureztalurrak izan.

10 eguneko epea izanen da hondoko ongarritzean erabiltzen diren ongarri solido organiko aplikatuak lurrari eransteko, aplikatzen direnetik zenbatzen hasita. Aspertsio bidezko ureztapenean mindak aplikatzen badira, ureztapen leuna erabiltzen ahalko da horiek eransteko, 2 eguneko epean.

Hondoko ongarri inorganikoen eta minden kasuan, 3 eguneko epean aplikatu eta erantsi beharko dira, ereintza prestatzeko lanenetan edo eransteko berariaz eginen diren lanenetan.

Lehorreko edo ureztaketako alorrak dauden tokietan, % 10etik gorako malda dutenetan, muga ur-ibilgu batekin egiten badute, ezin izanen da mindarik aplikatu. Kasu guztietan, ezin izanen da mindarik aplikatu malda % 20koa baino handiagoa duten zatietan.

Lurraren ezpondak eta landaredia errespetatuko dira, eta ongarririk ez galtzeko traba egiten duten sustraiak dituzten heskaiak jartzea gomendatzen da.

3.4. Uzta-hondakinen kudeaketa.

Neguko zerealen, ekiloreen, artoaren, aletarako eta bazkarako lekadunen eta koltzaren laboreek eragindako uzta-hondakinak zuzenean erabiltzen ahalko dira abeltzaintzan, edo bertatik eramaten ahalko dira fardoak egin ondoren, eta gomendatzen da horiek lurrari eranstea. Edozein motatako landare hondakinak erretzeari dagokionez, jardunbide hori arautzen duen foru araudian ezarritakoa beteko da.

3.5. Abeltzaintzako instalazioak.

Simaurrak eta mindak biltegiratzeari eta zabaltzeari buruz aurreko puntuetan adierazitakoaz gainera, kutsa daitezkeen eremuetan dauden abeltzaintzako ustiategiek zenbait baldintza bete beharko dituzte, deusetan galarazi gabe beste arau batzuetan xedatzen dena (izan ere, kontuan hartu beharko dira aplikatzekoak diren berariazko arauak, ingurumenaren, hirigintzaren edo eraikuntzaren arlokoak, eta, bereziki, honako hauek: 148/2003 Foru Dekretua, ekainaren 23koa, zeinaren bidez ezartzen baitira abeltzaintzako instalazioek Nafarroako Foru Komunitatean ingurumenaren aldetik bete beharreko baldintza teknikoak, eta 234/2005 Foru Agindua, otsailaren 28koa, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, baldintzak ezartzen dituena Nafarroako abeltegietan simaurra sortu, bildu eta kudeatzeko; ongi zaindu beharko dira erabiltzen diren materialen kalitatea, egonkortasuna, osotasuna, iragazgaiztasuna, iraunkortasuna eta erabiltzeko eta mantentzeko baldintzak). Hona hemen bete beharreko baldintzak:

–Kanpoan egoteko eta jarduteko eremuak iragazgaitz mantentzea. Horiek malda nahikoa izanen dute, ziurtatu ahal izateko efluenteak edo, horrelakorik ezean, simaurra eta minda biltegietara eramaten direla.

–Garbitzeko urak ibilbide estanko batetik eramanen dira eta beste efluenteak biltzen diren guneetan jasoko dira.

–Gorozki solidoak siloratzeko eta biltzeko instalazioak azalera estankoen gainean ezarriko dira. Horien behealdean, jariatutako likidoak jasoko dira, eta efluenteak biltzen diren instalazioetara bidaliko dira.

–Euriak teilatuetan utzitako ura ingurune naturalera isuriko da, gainerako efluenteen parte bihurtu gabe.

–Efluenteen biltegiak estankoak izanen dira eta urrun eginen dira, ur-lasterretatik eta hoditeriatik 35 metrora gutxienez.

3.6. Minda aplikatzea.

Debekatua dago minda garraio-upelaren ahotik zuzenean isurtzea lurzoruan, banagailurik gabe, hots, banaketa egiteko abanikorik edo tutu malgurik gabe, edota hodi esekirik gabe.

3.7. Simaur solidoa soroan biltzea.

Baimenduta dago simaur solidoa lurzatietan metatzea haiek ongarritzeko, betiere haien azaleraren eta beharren arabera, eta gehienez ere 170 kg metatuta hektarea bakoitzeko 2 hilabetez. Horrela erabilitako simaurraren bolumena ezin izanen da aintzat hartu hura sortu duen abeltzaintzako ustiategiaren biltegiratzeko ahalmen gisa.

Metatutako simaurra ur-ibilguetatik 35 metrora egonen da gutxienez. Ezin izanen da alubioi-lurretan jarri, ezta pitzadurak edo karstifikazioak dituzten material porotsuen gainean ere.

4. Neurri osagarriak.

Aipatu otsailaren 16ko 261/1996 Errege Dekretuan eta, bereziki, 4.2 eta 6.3 eta 6.4 artikuluetan ezarritakoa betearazteko, abian jarriko dira ondoko neurri osagarri hauek:

4.1. Ikerketa proiektuak.

Nitrogenoaren, lurzoruaren eta uraren arteko harremanaren ezagutza zientifiko-teknikoa hobetzeko ikerketa proiektuak garatuko dira, baita erabakitzeko sistemak garatzekoak ere, ongarri nitrogenodunak lurzatian behar bezala erabiltzeko, errentagarritasun ekonomikoaren eta ingurumenaren babesaren irizpideak bateragarri eginez.

4.2. Dibulgazio jarduerak.

Nekazaritza Jardunbide Egokietarako Kodearen edukietan prestatzeko eta haien gaineko informazioa eta dibulgazioa egiteko jarduerak garatuko dira, kutsa daitezkeen eremuetako nekazariei eta abeltzainei zuzendurik. Horretarako, ohiko baliabideetara joko da: ikastaroak, mintegiak, sentsibilizazio jardunaldiak eta argitalpen teknikoak eginen dira, informazioa emanen da Interneten, eta abar.

Halaber, astero informazioa eskainiko da laboreen ureztaketa beharrei buruz, ureztaketen programazioa hobetzeko modua izan dadin.

Nekazarien prestakuntzari erreparatuko zaio bereziki, ondokoei dagokienez: ureztaketen kudeaketa eta instalazioen eta ekipoen erabilera ureztaketa berriko eremuetan eta ureztaketa tradizionalak eraldatu eta hobetzeko eremuetan.

4.3. Nekazaritzako makineriaren erosketa sustatzea, ongarria ezin hobeki banatzeko.

Kutsa daitezkeen eremuetan zehazki bultzatuko da ongarriak zabaldu eta banatzeko nekazaritzako makineriaren erosketa. Makineria hori erregulatzeko erraza izanen da, eta produktua lurzati osoan behar den moduan zabalduko dela ziurtatuko du, ingurumenari kalteak egiteko arriskua murriztuz.

4.4. Ingurumenaren babesarekin bateragarriagoak diren ekoizpen sistemak sustatzea: ekoizpen ekologikoa eta ekoizpen integratua.

Kutsa daitezkeen eremuetan ingurumena gehien errespetatzen duten ekoizpen sistemak bereziki sustatu eta abiaraziko dira; zehazki, ekoizpen ekologikoa eta ekoizpen integratua. Aldi berean, nekazariek sistema horietan parte hartzea sustatuko da, kasuan kasuko nekazaritza eta ingurumen arloetako programen bidez.

4.5. Analisi sistemak sustatzea.

Bai nekazaritzako lurzoruan bai laboreetan aplikatzeko baimenduta dauden ongarri eta hondakinetan zenbat nitrogeno dagoen azkar jakiteko analisi sistemak sustatuko dira.

II. ERANSKINA

2021-2024 aldirako jarduketa programa, Nafarroako Foru
Komunitatean nekazaritzako nitratoez kutsa daitekeen 3. eremurako
(Zidakosko arro hidrografikoa)

1. Oinarrizko printzipioak.

1.1. Nekazaritza Jardunbide Egokietarako Kodea.

Nahitaezkoak izanen dira Nafarroako Nekazaritza Jardunbide Egokietarako Kodean jasotako neurriak, otsailaren 16ko 261/1996 Errege Dekretuaren 7. artikuluan xedatuari eta 1999ko azaroaren 22ko Foru Aginduari jarraikiz. Azken horren bidez argitaratu zen Nafarroako Nekazaritza Jardunbide Egokietarako Kodea.

1.2. Ongarri nitrogenodunak, otsailaren 16ko 261/1996 Errege Dekretuaren arabera definituak, laboreek bizi-zikloan dituzten beharren arabera zabalduko dira.

1.3. Ongarri nitrogenodunak zabalduko dira ahalik eta gehien hurbilduz laboreek nitrogeno gehien ateratzen duten uneetara.

2. Neurri orokorrak.

2.1. Lurzoruari aplika dakizkiokeen simaurraren edo bestelako ongarri organikoen gehieneko kantitatea.

Lau urterako prestatzen den laugarren ekintza programa denez, gehienez urtean eta hektarea bakoitzeko, 170 kilogramo nitrogeno adina duen kantitatea aplika dakioke lurrari simaurrarekin edo bestelako ongarri organikoekin (mindak, lohiak, konposta eta abar).

Kalkulua egiteko, aintzat hartuko dira nitrogeno iraitziaren kantitate hauek, kilogramotan adieraziak tona bakoitzeko:

ESPEZIEA

SIMAURRA

MINDA

Hegaztiak

15,0

10,00

Untxiak

8,5

-

Txerriak

7,2

5,00

Ardiak eta ahuntzak

6,5

7,27

Behiak

5,0

5,00

Zaldiak

4,2

6,00

Kantitate horien ordez, abeltzaintzako ustiategiak sortzen duen mindaren edo simaurraren analisi eguneratuaren emaitzak erabiltzen ahalko dira. Nolanahi ere, simaurtzat edo ongarri organikotzat joko dira abereen azpitarako erabiltzen diren materialak, elikagaien hondakinak eta bestelako hondakinak.

Biogasaren plantetako edo antzekoetako digerituak erabiliz gero, analisia egin beharko da aldian behin, eta hartan adierazitako nitrogeno kantitatea hartuko da kontuan.

Hiriko hondakin urak edo antzekoak araztetik ateratako lohia aplikatuz gero, urriaren 29ko 1310/1990 Errege Dekretuak behartzen duen analisian adierazitako nitrogeno kantitatea hartuko da kontuan; dekretu horretan arautzen da nola erabili araztegiko lohiak nekazaritza sektorean.

Ongarri organikoak erabiliz gero, ontziaren etiketan adierazitako nitrogeno kantitatea hartuko da kontuan, edo eransten zaien dokumentukoa, soltean saltzen bada.

Abeltzaintzako ustiategiak eta haien lurralde eremua diseinatzean, ongarriak eta mindak ezabatzearen ondorioetarako, kontuan hartuko dira nitrogeno iraitziaren gutxieneko eduki hauek:

ESPEZIEA

SIMAURRA

(kg edo Tm urtean)

MINDA

(Tm urtean)

NITROGENOA (N)

(kg urtean)

Oiloak

Landakoak (toki bakoitzeko)

16,62 kg

-

0,234 kg

Kaiolan (toki bakoitzeko)

37,40 kg

0,69 Tm

0,288 kg

Erruleak (toki bakoitzeko)

5,78 kg

-

0,158 kg

Haragitarako hegaztiak

Gizentzeko oilaskoak (toki bakoitzeko)

6,87 kg

-

0,175 kg

Labeldun oilaskoak (toki bakoitzeko)

6,64 kg

-

0,292 kg

Gizentzeko indioilarrak (toki bakoitzeko)

15,12 kg

-

0,425 kg

Palmipedo gantzadunak

Gizentzeko ahateak (toki bakoitzeko)

21,47 kg

-

0,131 kg

Ahate paparoratuak (toki bakoitzeko)

-

1,007 kg

Beste hegazti batzuk

Eperrak (toki bakoitzeko)

6,40 kg

-

0,07 kg

Galeperrak (toki bakoitzeko)

2,67 kg

-

0,03 kg

Ugalketarako ostrukak (toki bakoitzeko)

0,73 Tm

-

1,72 kg

Gizentzeko ostrukak (toki bakoitzeko)

0,40 Tm

-

0,94 kg

Untxiak

Untxi amak (tokia)

0,37 Tm

-

3,06 kg

Txerriak

Txerramak (tokia)

6,91 Tm

14,22 kg

Trantsiziokoak (tokia)

0,55 Tm

1,97 kg

Gizentzekoak (tokia)

1,73 Tm

7,54 kg

Zaldi-azienda

Ugalketarakoak (tokia)

1,38 Tm

4,62 kg

Gizentzekoak (tokia)

4,53 Tm

25,86 kg

Esnetarako behiak

Ugalketarakoak

3,00 Tm

21,50 Tm

112 kg

Haragitarako behi-azienda

Ugalketarakoak

5,75 Tm

0

64 kg

Gizentzeko aratxeak

3,30 Tm

0

22 kg

Zezenketetarako behi-azienda

Ugalketarakoak

3,45 Tm

0

38,4 kg

Aratxeak

1,98 Tm

0

13,2 kg

Haragitako ardi-azienda

Ugalketarakoak

0,90 Tm

0

8 kg

Gizentzekoak

0,02 Tm

0

0,2 kg

Esnetarako ardiak

Ugalketarakoak

0,9 Tm

0

7,9 kg

Gizentzekoak

0,02 Tm

0

0,2 kg

2.2. Lurzoruari nitrogenoa ematen dioten ongarriak zer sasoitan ezin diren aplikatu.

Askotariko laboreak hazten dira kutsa daitezkeen eremuetan, bai lehorreko lurretan, bai lur ureztatuetan. Gainera, eremu horietako plubiometriak prezipitazio banaketa oso irregularra izaten du urte osoan. Beraz, inguruabar horiek ikusita, ez da bidezkoa debekualdirik ezartzea kutsa daitezkeen eremu horietan ongarri nitrogenodunak oro har aplikatzeko. Dena dela, eta Nafarroako Nekazaritza Jardunbide Egokietarako Kodearen arabera, murriztapen hauek ezarri dira:

2.2.1. Landu gabe dauden nekazaritzako azaleretan debekatua dago ongarri nitrogenodunak, mineralak eta organikoak erabiltzea.

2.2.2. Ereindako edo landutako lurzatietan, hazkunde-garaian daudenetan edo erein aurretik daudenetan, debekatua dago ongarri mineralak edo organikoak erabiltzea honako taula honetan adierazitako aldietan:

PRODUKZIORAKO ORIENTAZIOA

ONGARRI ORGANIKOAK, LOHIAK ETA SIMAURRAK, HEGAZTIENAK IZAN EZIK

HEGAZTIEN MINDA ETA SIMAUR GUZTIAK

ONGARRI NITROGENATU MINERALAK

Udazkeneko eta neguko zerealak

Lurra erein aurreko 3 hilabete baino lehenago

Lurra erein aurreko 2 hilabete baino lehenago

Lurra erein aurreko hilabete baino lehenago

Ekainaren 1etik abuztuaren 31 arte

Artoa

Lurra erein aurreko 3 hilabete baino lehenago

Lurra erein aurreko 2 hilabete baino lehenago

Lurra erein aurreko hilabete baino lehenago

Abuztuaren 15etik laborantza bukatu arte

Barazkiak

Lurra erein aurreko 3 hilabete baino lehenago

Lurra erein aurreko 2 hilabete baino lehenago

Lurra erein aurreko hilabete baino lehenago

Fruta-arbolak eta mahastiak

Azaroaren 1etik otsailaren 15a arte

Azaroaren 1etik otsailaren 15a arte

Lurra erein aurreko hilabete baino lehenago

Urriaren 1etik urtarrilaren 31 arte

Lekadunak

(ilarra, baba, zalkea)

Lurra erein aurreko 3 hilabete baino lehenago

Lurra erein aurreko 2 hilabete baino lehenago

Lurra erein aurreko hilabete baino lehenago

Luzerna

Lurra erein aurreko 3 hilabete baino lehenago

Lurra erein aurreko 2 hilabete baino lehenago

Lurra erein aurreko hilabete baino lehenago

Urriaren 1etik otsailaren 15era

Ekilorea

Lurra erein aurreko 3 hilabete baino lehenago

Lurra erein aurreko 2 hilabete baino lehenago

Lurra erein aurreko hilabete baino lehenago

Abuztuaren 1etik laborantza bukatu arte

Arroza

Lurra erein aurreko 3 hilabete baino lehenago

Lurra erein aurreko 2 hilabete baino lehenago

Lurra erein aurreko hilabete baino lehenago

Uztailaren 15etik uzta bildu arte

Olibondoak

Azaroaren 1etik otsailaren 15a arte

Azaroaren 1etik otsailaren 15a arte

Lurra erein aurreko hilabete baino lehenago

Azaroaren 1etik otsailaren 15a arte

Koltza

Lurra erein aurreko 3 hilabete baino lehenago

Lurra erein aurreko 2 hilabete baino lehenago

Lurra erein aurreko hilabete baino lehenago

Loratzetik aurrera

Basokoak

Azaroaren 1etik otsailaren 15a arte

Azaroaren 1etik otsailaren 15a arte

Lurra erein aurreko hilabete baino lehenago

Urriaren 1etik urtarrilaren 31 arte

Labore babestuak

Ez da bidezkoa

Ez da bidezkoa

Lurra erein aurreko hilabete baino lehenago

2.2.3. Ongarria zabaltzeko berariazko gomendioak.

Kutsa daitezkeen eremuetan gehien ezarrita dauden laboreek eta ongarritze nitrogenodunarekin zorrotzen direnek ahalik eta nitrogeno gehien aprobetxa dezaten, jarraibide hauek gomendatzen dira:

Laborearen ebapotranspirazio eskariari doituta erabiltzea ureztatzeko ura. Horretarako, proposatzen da Ureztatzaileari Laguntzeko Zerbitzuaren eta Erabakia hartzen Laguntzeko Tresnen gomendioei jarraitzea eta eremuko euriari buruzko iragarpen meteorologikoak ezagutu, kontuan hartu eta erabiltzea.

Ongarri organiko solidoak lehenbailehen sartzea lurpean, euri urak eraman ez ditzan eta lurrundu ez daitezen.

Arin ureztatzea minda xurgatzeko, ez dezan euri urak eraman eta ez dadin lurrundu, aspertsioz ureztatzen denean.

Makineria doitua eta ongi erregulatua erabiltzea ongarri organikoak zein mineralak banatzeko.

Ustiategian erabilitako ongarri organikoen eta lurzoruko nitrogeno mineralaren (NMin) nitrogeno analisiaren zerbitzuak edo tresnak erabiltzea, ongarri mineralak erabili aurretik.

Erabakia hartzen Laguntzeko Tresnak erabiltzea, lurzatien egoerari gehien doitzen zaizkion nitrogeno dosiak eta haiek noiz zabaldu kalkulatzeko.

2.3. Simaur eta minden biltegien edukiera.

Otsailaren 16ko 261/1996 Errege Dekretuak xedatzen duenez, kutsa daitezkeen eremuetan dauden abeltzaintzako ustiategien titularrek simaurra biltzeko instalazioak eduki beharko dituzte, eta haien edukiera izanen da, gutxienez, simaurra lurzoruan aplikatzea debekaturik dagoen eperik luzeenean sortzen den simaurra biltzeko adinakoa.

Ildo horretatik, kutsa daitezkeen eremu horietan ezin bada ere teknikoki debekualdi orokorrik jarri ukitutako azalera osoarentzat, edukiera izanen da, gutxienez, lau hilabeteko simaurra biltzeko adinakoa.

Dena den, ez da beharrezkoa kopuru hori abeltzaintzako hondakinen kudeaketa arautzen duen foru araudian ezarritakoa baino handiagoa izatea, baldin eta frogatzen bada instalazioaren benetako edukiera gainditzen duen simaur kantitatea ingurumenean kalterik ez egiteko moduan tratatzen dela edo, lagapen kontratu baten bidez, simaurra eremu kutsagarritik kanpo eramaten dela, ongarri organiko gisa erabiltzeko, tratatzeko edo bere balioa handitzeko, betiere, ingurumenari kalterik eragin gabe.

2.4. Mugak, lurrean ongarri nitrogenodunak aplikatzeko.

Otsailaren 16ko 261/1996 Errege Dekretuan ezarritakoa eta Nafarroako Nekazaritza Jardunbide Egokietarako Kodea aintzat hartuz, mugak ezarri dira kutsa daitezkeen eremuetan ongarri nitrogenodunak aplikatzeko, nitratoen soberakinak eta horien lixibiazioak murrizteko asmoz. Hori horrela, ondoko taula honetan ageri diren kopuruak balioespen hauen arabera prestatu dira:

a) Lurzoruan dagoen nitrogeno-kopurua laboreak nitrogeno horren behar handia izaten hasten direnean.

b) Lurzoruaren erreserba organikoen mineralizazioak sorturiko nitrogenoa.

c) Ongarri kimikoetatik datorren nitrogenoa.

d) Ureztaketan erabiltzen den azaleko uretik datorren nitrogenoa.

Ongarri nitrogenodunak laborantza zikloan aplikatzeko mugak:

LABOREA EDO LABORE MULTZOA

LABORANTZA ZIKLOAN APLIKATU BEHARREKO N KANTITATEA GEHIENEZ (OU/ha)

APLIKATZEKO MODUAK

(Banaketarako murrizketak eta salbuespenak)

NEGUKO ZEREALAK

Gari biguna eta tritikalea

160

Ereintzan, gehieneko kantitatearen % 30 gehienez, lurzoruen Nmin analitika izanez gero. Debekatuta gainerako egoeretan

Baldin Nmin 50 baino txikiagoa bada, gehienez ere 200 OU Nitrogeno

Baldin Nmin 50 eta 100 artekoa bada, gehienez ere 180 OU Nitrogeno

Gari biguna eta tritikalea, barazkien eta lekadunen ondotik

128

Ereintzan, gehieneko kantitatearen % 30 gehienez, lurzoruen Nmin analitika izanez gero. Debekatuta gainerako egoeretan

Baldin Nmin 50 baino txikiagoa bada, gehienez ere 160 OU Nitrogeno

Baldin Nmin 50 eta 100 artekoa bada, gehienez ere 144 OU Nitrogeno

Gari gogorra

168

Ereintzan, gehieneko kantitatearen % 30 gehienez, lurzoruen Nmin analitika izanez gero. Debekatuta gainerako egoeretan

Baldin Nmin<50, gehienez ere 210 OU Nitrogeno

Baldin Nmin 50 eta 100 artekoa bada, gehienez ere 189 OU Nitrogeno

Garagarra

144

Ereintzan, gehieneko kantitatearen % 30 gehienez, lurzoruen Nmin analitika izanez gero. Debekatuta gainerako egoeretan

Baldin Nmin<50, gehienez ere 180 OU Nitrogeno

Baldin Nmin 50 eta 100 artekoa bada, gehienez ere 162 OU Nitrogeno

Oloa eta zekalea

120

Ereintzan, gehieneko kantitatearen % 30 gehienez, lurzoruen Nmin analitika izanez gero. Debekatuta gainerako egoeretan

Baldin Nmin<50, gehienez ere 150 OU Nitrogeno

Baldin Nmin 50 eta 100 artekoa bada, gehienez ere 135 OU Nitrogeno

UDAKO ZEREALAK

Artoa, barazkien edo lekadunen ondotik

200

Ereintzan: Mugarik gabe N organikoa aplikatzen bada. Gehieneko kantitatearen % 30 gehienez

Baldin Nmin<100, gehienez ere 250 OU Nitrogeno

Baldin Nmin 100 eta 200 artekoa bada, gehienez ere 225 OU Nitrogeno

Artoa

240

Ereintzan: Mugarik gabe N organikoa aplikatzen bada. Gehieneko kantitatearen % 30 gehienez

Baldin Nmin<100, gehienez ere 300 OU Nitrogeno

Baldin Nmin 100 eta 200 artekoa bada, gehienez ere 270 OU Nitrogeno

Arroza

128

Ereintzan: Mugarik gabe N organikoa aplikatzen bada. Gehieneko kantitatearen % 30 gehienez

Baldin Nmin<100, gehienez ere 160 OU Nitrogeno

Baldin Nmin 100 eta 200 artekoa bada, gehienez ere 144 OU Nitrogeno

LABORANTZA ESTENTSIBOAK

Luzerna eta beste lekadun batzuk

50

Mugarik gabe

Belardiak

160

Ereintzan, gehieneko kantitatearen % 30 gehienez, lurzoruen Nmin analitika izanez gero. Debekatuta gainerako egoeretan

Baldin Nmin 50 baino txikiagoa bada, gehienez ere 200 OU Nitrogeno

Baldin Nmin 50 eta 100 artekoa bada, gehienez ere 180 OU Nitrogeno

Ekilorea

80

Ereintzan: Mugarik gabe

Baldin Nmin 100 baino txikiagoa bada, gehienez ere 100 OU Nitrogeno

Baldin Nmin 100 eta 200 artekoa bada, gehienez ere 90 OU Nitrogeno

Koltza

176

Ereintzan ez gainditu % 30

Baldin Nmin 50 baino txikiagoa bada, gehienez ere 220 OU Nitrogeno

Baldin Nmin 50 eta 100 artekoa bada, gehienez ere 198 OU Nitrogeno

Beste olio-labore batzuk (kamelina, kartamoa, etab.)

128

Ereintzan: Mugarik gabe

Baldin Nmin 50 baino txikiagoa bada, gehienez ere 160 OU Nitrogeno

Baldin Nmin 50 eta 100 artekoa bada, gehienez ere 144 OU Nitrogeno

BARAZKIAK

Orburua

200

Landaketan ez gainditu gehienekoaren % 40

Baldin Nmin 100 baino txikiagoa bada, gehienez ere 250 OU Nitrogeno

Baldin Nmin 100 eta 200 artekoa bada, gehienez ere 225 OU Nitrogeno

Kruziferoak

176

Landaketan ez gainditu gehienekoaren % 40

Baldin Nmin 100 baino txikiagoa bada, gehienez ere 220 OU Nitrogeno

Baldin Nmin 100 eta 200 artekoa bada, gehienez ere 198 OU Nitrogeno

Ziazerba

176

Landaketan ez gainditu gehienekoaren % 40

Baldin Nmin 100 baino txikiagoa bada, gehienez ere 220 OU Nitrogeno

Baldin Nmin 100 eta 200 artekoa bada, gehienez ere 198 OU Nitrogeno

Tomatea (industria)

160

Baldin Nmin 100 baino txikiagoa bada, gehienez ere 200 OU Nitrogeno

Baldin Nmin 100 eta 200 artekoa bada, gehienez ere 180 OU Nitrogeno

Pikillo piperrak

104

Baldin Nmin 100 baino txikiagoa bada, gehienez ere 130 OU Nitrogeno

Baldin Nmin 100 eta 200 artekoa bada, gehienez ere 117 OU Nitrogeno

Beste piper mota batzuk

160

Baldin Nmin 100 baino txikiagoa bada, gehienez ere 200 OU Nitrogeno

Baldin Nmin 100 eta 200 artekoa bada, gehienez ere 180 OU Nitrogeno

Zerba eta borraja

160

Baldin Nmin 100 baino txikiagoa bada, gehienez ere 200 OU Nitrogeno

Baldin Nmin 100 eta 200 artekoa bada, gehienez ere 180 OU Nitrogeno

Kardua

160

Ildarteak prestatzeko garaitik eta hazkunde-garaitik kanpo

Baldin Nmin 100 baino txikiagoa bada, gehienez ere 200 OU Nitrogeno

Baldin Nmin 100 eta 200 artekoa bada, gehienez ere 180 OU Nitrogeno

Zainzurien ekoizpena

160

Landaketan ez gainditu % 40

Baldin Nmin 100 baino txikiagoa bada, gehienez ere 200 OU Nitrogeno

Baldin Nmin 100 eta 200 artekoa bada, gehienez ere 180 OU Nitrogeno

Baratxuria

112

Landaketan ez gainditu % 40

Baldin Nmin 100 baino txikiagoa bada, gehienez ere 140 OU Nitrogeno

Baldin Nmin 100 eta 200 artekoa bada, gehienez ere 126 OU Nitrogeno

Alberjinia

136

Landaketan ez gainditu % 40

Baldin Nmin 100 baino txikiagoa bada, gehienez ere 170 OU Nitrogeno

Baldin Nmin 100 eta 200 artekoa bada, gehienez ere 153 OU Nitrogeno

Baldin Nmin 100 baino txikiagoa bada, gehienez ere 160 OU Nitrogeno

Baldin Nmin 100 eta 200 artekoa bada, gehienez ere 144 OU Nitrogeno

Lekadunak

60

Landaketan ez gainditu % 40

Uraza

112

Landaketan ez gainditu % 40

Baldin Nmin 100 baino txikiagoa bada, gehienez ere 140 OU Nitrogeno

Baldin Nmin 100 eta 200 artekoa bada, gehienez ere 126 OU Nitrogeno

Meloia

128

Landaketan ez gainditu % 40

Baldin Nmin 100 baino txikiagoa bada, gehienez ere 160 OU Nitrogeno

Baldin Nmin 100 eta 200 artekoa bada, gehienez ere 144 OU Nitrogeno

Porrua

200

Landaketan ez gainditu % 40

Baldin Nmin 100 baino txikiagoa bada, gehienez ere 250 OU Nitrogeno

Baldin Nmin 100 eta 200 artekoa bada, gehienez ere 225 OU Nitrogeno

Tomatea (tokia)

168

Landaketan ez gainditu % 40

Baldin Nmin 100 baino txikiagoa bada, gehienez ere 210 OU Nitrogeno

Baldin Nmin 100 eta 200 artekoa bada, gehienez ere 189 OU Nitrogeno

Azenarioa

80

Landaketan ez gainditu % 40

Beste barazki batzuk

160

Landaketan ez gainditu % 40

Baldin Nmin 100 baino txikiagoa bada, gehienez ere 200 OU Nitrogeno

Baldin Nmin 100 eta 200 artekoa bada, gehienez ere 180 OU Nitrogeno

BABESTUTAKO BARAZKIAK

Uraza

100

Hondoko ongarritzerako mugarik gabe

Eskarola

100

Hondoko ongarritzerako mugarik gabe

Zerba eta borraja

100

Hondoko ongarritzerako mugarik gabe

Tomatea, 4 hilabete arteko zikloa

250

Hondoko ongarritzerako mugarik gabe

Tomatea, 4 hilabetetik 6ra arteko zikloa

400

Hondoko ongarritzerako mugarik gabe

Piperra

250

Hondoko ongarritzerako mugarik gabe

Leka

150

Hondoko ongarritzerako mugarik gabe

Beste barazki batzuk

200

Hondoko ongarritzerako mugarik gabe

ZUREZKO LABOREAK

Hezurdun fruta-arbolak

140

Hazkunde garaiaren amaieratik otsailera

Hazidun fruta-arbolak

140

Hazkunde garaiaren amaieratik otsailera

Olibondoak

80

Hazkunde garaiaren amaieratik otsailera

Mahastia

80

Uztailaren 31tik otsailaren 1era

Arbendolondoa

80

Hazkunde garaiaren amaieratik otsailera

Zurezkoak egurra egiteko

170

Hazkunde garaiaren amaieratik otsailera

(1) Aurreko laborea luzerna izan denean, ulertuko da lurzoruak 80 OU/ha-ko kopuru gehigarria duela, eta taulako gehieneko ekarpenetik kenduko da. Espezieen arteko asoziazioak direnean, gehien behar duenaren mugak hartuko dira kontuan.

(2) Ureztatzeko erabiltzen den ura kutsa daitekeen eremu batean dauden akuiferoetatik heldu denean, nitratoen kutsaduraren eraginpean dauden azaleko uretatik, ulertuko da 35 OU/ha-ko kopuru gehigarria duela, eta taularen gehieneko ekarpenetik kenduko da.

(3) Gehienez baimentzen diren ekarpenetan, ongarritze organikotik datorren nitrogenoa ere hartu behar da kontuan. Eraginkortzat hartuko da aplikatutako nitrogenoaren partea bider bere baliokidetasun-koefizientea, eta ateratzen den kantitatea taulako gehieneko ekarpenetik kenduko da.

(4) Banaketarako murrizketetan ez daude sartuta ongarri organikoak; hau da, mugarik ez dutela ulertzen da, errespetatuz gehieneko nitrogeno kantitatea ha-ko eta urteko, eta horiek aurre-ereiteetan aplikatzeko aurreko epeak.

(5) Lurzoruen Nmin analitikak (hektareako eskuragarri dauden nitrato kg eta amonio kg) gehienez ere 5 ha-ren adierazgarri izanen dira aztertutako lagin eta labore bakoitzeko. Laginketaren sakonera: 0 eta 60 cm artekoa. Teknikari eskudunaren txostena erantsiko da (nekazaritzako ingeniari teknikoa, agronomia ingeniaria edo agronomiako gradua), eta emaitza honako hauekin erlazionatuko da: ureztatzeko uretako nitrogenoa, nitrogenoaren mineralizazioan aurreikusitako bilakaera eta laborearen beharren bilakaera (Zuzentarauaren III.3. eranskina).

(6) Neguko zerealetan eta laborantza estentsiboetan (ekilorea izan ezik), lurzoruaren lagina hartu behar da gehienez ere nitrogenodun ongarriarekin lehen estaltzea egin baino 21 egun lehenago. Gainerako laboreetan, ereintzatik/landaketatik 21 egunera hartuko da gehienez, eta betiere hondoko ongarritzea aplikatu baino lehen.

Ongarri nitrogenodunaren baliokidetasun-koefizienteak, zuzeneko eraginekoak, aplikatzen den labore zikloan.

ONGARRI ORGANIKO MOTA

BANAKETA SASOIA

Uda-udazkena

Negua-udaberria

A

0.20

0.30

B

0.25

0.40

C

0.30

0.50

Produktu mota:

A: behi, ardi, ahuntz edo zaldi aziendaren simaurra, konposta, digerituaren zati solidoa, araztegiko lohia.

B: behi, ardi, ahuntz edo zaldi aziendaren mindak; txerri, untxi edo hegazti simaur azpigaiduna; digerituaren zati likidoa.

C: txerri eta hegazti minda; hegaztien simaurra, azpigairik gabekoa.

3. Nekazaritza Jardunbide Egokietarako Kodearen aplikaziotik ondorioztatutako neurriak.

Jarraian, Nekazaritza Jardunbide Egokietarako Kodean sartutako neurriak definitzen dira. Horiek aurreko puntuetan jaso ez direnez, beharrezkoa da jarduera programa honetan sartzea.

3.1. Ongarria aplikatzea urak, izotzak edo elurrak estalitako lurretan.

Debekatua dago ongarri nitrogenodunak aplikatzea, oro har, urak, izotzak edo elurrak estalitako lurzoruetan, egoera horiek dirauten bitartean.

Debeku horretatik kanpo geratuko da arrozaren laborantza urpeko lurzoruetan, eta, orobat, ongarri nitrogenodun mineralak aplikatzea 24 orduren buruan erabat urtzen diren izoztutako lurzoruetan.

3.2. Aplikazioak ur-ibilgu naturalen edo ur-hornidurarako guneen inguruan.

Ongarria banatzean, ziurtatu beharko da ez dela ongarri nitrogenodunik zabaltzen ur-ibilgu naturalaren ondoan, 3 metroko zabalerako zerrendan.

Ez da ongarri nitrogenodun mineralik aplikatuko putzu, iturri edo zulaketa batetik 50 metro baino hurbilago, horiek giza kontsumorako ura ematen dutenean edo frogatzen denean edangarritasun ezaugarriak eskatzen diren inguruabarretan erabiliko direla.

Ongarri organikoei dagokienez, aplikazioak ez dira eginen ur-ibilgu naturaletatik eta edateko uraren hoditeria edo deposituetatik 50 metro baino gutxiagora. Gainera, tartea ezin izanen da 200 metro baino txikiagoa izan edateko uraz hornitzen duten putzu eta iturburuen kasuan. Nolanahi ere, tarte horiek ez dira izanen abeltzaintzako hondakinak kudeatzeari buruzko foru araudian ezarritakoak baino txikiagoak.

3.3. Jariatze-uren eta lixibiazioaren bidezko kutsadurari aurrea hartzeko neurriak, ureztatze sistemetan.

3.3.1. Urari ongarri nitrogenodunak gehitzen zaizkionean, ezin izanen da hustubide edo drainatzeetara doan azaleko ur jariatzerik egin, ezta putzurik edo uholderik sortu ere lurzatietako beheko aldean. Uholde bidezko ureztapenetan, ez zaio ongarri nitrogenodunik erantsiko urari.

3.3.2. Maldan dauden lurzatiak.

Jarduketa programa honen ondorioetarako, ulertuko da lurzatiak maldan daudela baldin eta % 4tik gorako malda badute, lehorreko alorrak nahiz ureztalurrak izan.

10 eguneko epea izanen da hondoko ongarritzean erabiltzen diren ongarri solido organiko aplikatuak lurrari eransteko, aplikatzen direnetik zenbatzen hasita. Aspertsio bidezko ureztapenean mindak aplikatzen badira, ureztapen leuna erabiltzen ahalko da horiek eransteko, 2 eguneko epean.

Hondoko ongarri inorganikoen eta minden kasuan, 3 eguneko epean aplikatu eta erantsi beharko dira, ereintza prestatzeko lanenetan edo eransteko berariaz eginen diren lanenetan.

Lehorreko edo ureztaketako alorrak dauden tokietan, % 10etik gorako malda dutenetan, muga ur-ibilgu batekin egiten badute, ezin izanen da mindarik aplikatu. Kasu guztietan, ezin izanen da mindarik aplikatu malda % 20koa baino handiagoa duten zatietan.

Lurraren ezpondak eta landaredia errespetatuko dira, eta ongarririk ez galtzeko traba egiten duten sustraiak dituzten heskaiak jartzea gomendatzen da.

3.4. Uzta-hondakinen kudeaketa.

Neguko zerealen, ekiloreen, artoaren, aletarako eta bazkarako lekadunen eta koltzaren laboreek eragindako uzta-hondakinak zuzenean erabiltzen ahalko dira abeltzaintzan, edo bertatik eramaten ahalko dira fardoak egin ondoren, eta gomendatzen da horiek lurrari eranstea. Edozein motatako landare hondakinak erretzeari dagokionez, jardunbide hori arautzen duen foru araudian ezarritakoa beteko da.

3.5. Abeltzaintzako instalazioak.

Simaurrak eta mindak biltegiratzeari eta zabaltzeari buruz aurreko puntuetan adierazitakoaz gainera, kutsa daitezkeen eremuetan dauden abeltzaintzako ustiategiek zenbait baldintza bete beharko dituzte, deusetan galarazi gabe beste arau batzuetan xedatzen dena (izan ere, kontuan hartu beharko dira aplikatzekoak diren berariazko arauak, ingurumenaren, hirigintzaren edo eraikuntzaren arlokoak, eta, bereziki, honako hauek: 148/2003 Foru Dekretua, ekainaren 23koa, zeinaren bidez ezartzen baitira abeltzaintzako instalazioek Nafarroako Foru Komunitatean ingurumenaren aldetik bete beharreko baldintza teknikoak, eta 234/2005 Foru Agindua, otsailaren 28koa, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, baldintzak ezartzen dituena Nafarroako abeltegietan simaurra sortu, bildu eta kudeatzeko; ongi zaindu beharko dira erabiltzen diren materialen kalitatea, egonkortasuna, osotasuna, iragazgaiztasuna, iraunkortasuna eta erabiltzeko eta mantentzeko baldintzak). Hona hemen bete beharreko baldintzak:

–Kanpoan egoteko eta jarduteko eremuak iragazgaitz mantentzea. Horiek malda nahikoa izanen dute, ziurtatu ahal izateko efluenteak edo, horrelakorik ezean, simaurra eta minda biltegietara eramaten direla.

–Garbitzeko urak ibilbide estanko batetik eramanen dira eta beste efluenteak biltzen diren guneetan jasoko dira.

–Gorozki solidoak siloratzeko eta biltzeko instalazioak azalera estankoen gainean ezarriko dira. Horien behealdean, jariatutako likidoak jasoko dira, eta efluenteak biltzen diren instalazioetara bidaliko dira.

–Teilatuetako euri-ura ingurune naturalera isuriko da, gainerako efluenteen parte bihurtu gabe.

–Efluenteen biltegiak estankoak izanen dira eta urrun eginen dira, ur-lasterretatik eta hoditeriatik 35 metrora gutxienez.

3.6. Minda aplikatzea.

Debekatua dago minda garraio-upelaren ahotik zuzenean isurtzea lurzoruan, banagailurik gabe, hots, banaketa egiteko abanikorik edo tutu malgurik gabe, edota hodi esekirik gabe.

3.7. Simaur solidoa soroan biltzea.

Baimenduta dago simaur solidoa lurzatietan metatzea haiek ongarritzeko, betiere haien azaleraren eta beharren arabera, eta gehienez ere 170 kg metatuta hektarea bakoitzeko, 2 hilabetez. Horrela erabilitako simaurraren bolumena ezin izanen da aintzat hartu hura sortu duen abeltzaintzako ustiategiaren biltegiratzeko ahalmen gisa.

Metatutako simaurra ur-ibilguetatik 35 metrora egonen da gutxienez. Ezin izanen da alubioi-lurretan jarri, ezta pitzadurak edo karstifikazioak dituzten material porotsuen gainean ere.

4. Neurri osagarriak.

Bete dadin aipatu otsailaren 16ko 261/1996 Errege Dekretuan ezarritakoa eta, bereziki, 4.2 eta 6.3 eta 6.4 artikuluetan xedatutakoa, abian jarriko dira honako neurri osagarri hauek:

4.1. Ikerketa proiektuak.

Nitrogenoaren, lurzoruaren eta uraren arteko harremanaren ezagutza zientifiko-teknikoa hobetzeko ikerketa proiektuak garatuko dira, baita erabakitzeko sistemak garatzekoak ere, ongarri nitrogenodunak lurzatian behar bezala erabiltzeko, errentagarritasun ekonomikoaren eta ingurumenaren babesaren irizpideak bateragarri eginez.

4.2. Dibulgazio jarduerak.

Nekazaritza Jardunbide Egokietarako Kodearen edukietan prestatzeko eta haien gaineko informazioa eta dibulgazioa egiteko jarduerak garatuko dira, kutsa daitezkeen eremuetako nekazariei eta abeltzainei zuzendurik. Horretarako, ohiko baliabideetara joko da: ikastaroak, mintegiak, sentsibilizazio jardunaldiak eta argitalpen teknikoak eginen dira, informazioa emanen da Interneten, eta abar.

Halaber, astero informazioa eskainiko da laboreen ureztaketa beharrei buruz, ureztaketen programazioa hobetzeko modua izan dadin.

Nekazarien prestakuntzari erreparatuko zaio bereziki, honako hauei dagokienez: ureztaketen kudeaketa eta instalazioen eta ekipoen erabilera ureztaketa berriko eremuetan eta ureztaketa tradizionalak eraldatu eta hobetzeko eremuetan.

4.3. Nekazaritzako makineriaren erosketa sustatzea, ongarria ezin hobeki banatzeko.

Kutsa daitezkeen eremuetan zehazki bultzatuko da ongarriak zabaldu eta banatzeko nekazaritzako makineriaren erosketa. Makineria hori erregulatzeko erraza izanen da, eta produktua lurzati osoan behar den moduan zabalduko dela ziurtatuko du, ingurumenari kalteak egiteko arriskua murriztuz.

4.4. Ingurumenaren babesarekin bateragarriagoak diren ekoizpen sistemak sustatzea: ekoizpen ekologikoa eta ekoizpen integratua.

Kutsa daitezkeen eremuetan ingurumena gehien errespetatzen duten ekoizpen sistemak bereziki sustatu eta abiaraziko dira; zehazki, ekoizpen ekologikoa eta ekoizpen integratua. Aldi berean, nekazariek sistema horietan parte hartzea sustatuko da, kasuan kasuko nekazaritza eta ingurumen arloetako programen bidez.

4.5. Analisi sistemak sustatzea.

Sustatuko da analisi sistemak garatzea, baimenduko dutenak azkar jakitea zenbat nitrogeno dagoen bai nekazaritzako lurzoruan bai laboreetan aplikatzeko baimenduta dauden ongarri eta hondakinetan.

III. ERANSKINA

Erantzunak, nitratoek kutsatzen ahal dituzten eremuak arautzen dituen foru agindua aldatzeko proposamenari egindako alegazioei eta iruzkinei

A) Erantzuna UAGNk egindako alegazioei eta iruzkinei.

2020ko abuztuaren 27an, Unión de Agricultores y Ganaderos de Navarrak alegazio hauek egin zituen:

“Orokorrean esanda, uste dugu Nekazaritza Politika Erkidearen (NPE) hurrengo erreformarekin batera aldatu behar dela nekazaritzako nitratoek kutsatzen ahal dituzten eremuetan egin beharreko jarduketa programa, baldin eta horrek baimentzen diren ongarritze-dosiak aldatzea badakar, nekazaritzako eta ingurumeneko baldintza berriak ezarriko baitira nekazarientzat, erreforma horretan nahitaez bete beharrekoak. Baldintza horiek “Baserritik mahaira” izeneko txostenean oinarrituko dira, non esaten baita ongarrien erabilera % 20 murriztu behar dela eta ekoeskemekin lotu behar dela, eta horrek ekarriko dituela ongarritzeko estrategia berriak, klima-aldaketari eta trantsizio energetikoari buruzko Nafarroako legearen arau-esparruan. Planteamendu hori nekazarientzat estuegia dela iruditzen zaigu, eta ez du aukerarik ematen gaur egungo ekoizpen mailei eusteko.

Beraz, eskatzen dugu Nafarroako estrategia, ongarritzearen efizientziarako proposamenari dagokionez, sektorearekin koordina dadila, datorren lege esparrua kontuan hartuta.”

–Erantzuna: Planteatzen den estrategia neurri batean ulerturik, eta ontzat emanik ere, proposatzen den aldaketak, lehenik eta behin, ondorio ekonomikoak eta beste hainbat ondorio kaltegarri saihestu nahi ditu, zehapen-prozedura batek ekarriko lituzkeenak, EBren ikuspegitik, Nitratoen Zuzentaraua betetzen ez duten autonomia-erkidegoen aurka. Zehapena, gero eta hurbilago eta gertagarriago ikusten dena, ehunka mila edo milioika eurokoa izaten ahal da autonomia-erkidego bakoitzarentzat; eta horrek beren aurrekontuetako nekazaritza-lerroetan eraginen luke. Nafarroako Gobernuaren beste departamentu batzuek ez lukete onartuko, logikoa denez, beren aurrekontu-partidetako murrizketarik hau dela-eta. Aldaketa hau premiazkoa da, oso gertagarria den murrizketa ekonomiko hori saihesteko; horretarako, EBren oniritzia duen foru aginduaren aldaketa argitaratuko da, berori alegatu ahal izateko, irailaren 21a baino lehen. Horrek ez du kentzen administrazioak eta sektoreak elkarrekin egin behar dutela aurrera araudian eta araudiaren aplikazioan, produkzioak errentagarriak eta jasangarriak izan daitezen.

“Horrela, uste dugu 3. eremuan planteatzen den gehieneko ongarrien dosien jaitsierak zailtzen duela eremu horretako nekazaritzako produktibitateari eustea, murriztuko dela aurreikusten baita; horren ondorioz, laboreen errentagarritasuna jaitsiko litzateke, batez ere garagarraren kasuan. Gainera, labore horretan (eta beste batzuetan) esaten da litekeena dela ongarritzea handiagoa izatea (% 30) ereitean, lurzoruen N minimoaren analisia edukiz gero. Alde horretatik, eskatzen duguna da Nafarroako Gobernuak egitea analisi horiek, kontrol puntuetan analisiak egiten dituen bezala, eremu bat nitratoek kutsatzen ahal duten edo ez ezartzeko, nekazariak aukera hori balia dezan.”

–Erantzuna: Adierazi dena egia da, hasiera batean, baldin eta produktibitatean eragiten duten faktore guztiak berdinak badira. Baina Nafarroako nekazaritzako inguruabarrak askotarikoak dira, eta zaila da hori ezinbestez gertatzea. Lurzoruaren erabilerak, errotazioek, aldez aurretik egindako ongarritzeek, eta batez ere, lurzoruan zenbat nitrogeno eskuragarri dagoen jakiteak, bidea eman dezakete behar den nitrogeno-ongarritzea txikiagoa izateko edo batere ekarpenik ez egiteko. Horixe demostratu du “Nitratos” proiektuak 2015etik. Argudio berbera erabiliz, lurzoruaren analisiak hori erakusten badu, proposatzen den foru aginduak aukera ematen du laboreak behar duen nitrogeno kopurua handitzeko Nafarroako eremu kutsagarrietan uzta normalak jasotzeko dosi-mailaraino; hala erakutsi dute azken 20 urteetan eman diren dosiak. Nafarroako Gobernuak analisien kostua bere gain hartzeko proposamena ez da onartzen erraza, ez dagoelako baliabide ekonomikorik edo giza baliabiderik hori lortzeko; beste alde batetik, analisia egitea ustiategi baten jarduera normalarekin zuzenean loturiko lan bat da, ustiategia hobetzen duena, gainera, bidea ematen baitu dagoen nitrogeno erabilgarriaren kopurua ezagutzeko, eta, ziur aski, ongarrian dirua aurrezteko ere bai.

“Ezinbestekotzat jotzen dugu, gaur egungo produkzio mailei eutsiko dien ongarritze efizientea sustatzeko, gehieneko ongarritze mailak lotzea labore bakoitzean espero den produkzioarekin, lurzoruaren tipologiarekin, ureztatzeko uraren nitrogenoarekin edo lehenago egon den laborearekin. Aragoi edo Andaluzia bezalako autonomia-erkidegoetan gertatzen denez, sistema hau hobeki egokitzen zaio produkzioaren errealitateari, produktibitatea murriztu gabe ongarritze optimoaren azpitik. Honela, aprobetxamendu egokia ziurtatzen da produkzio arrazoizko baterako, eta nitratoek ura kutsatzea mugatzeko helburua lortzen da.”

–Erantzuna: Egia da produkzioak eta ekarpenak orekatzea nekazaritza-praktikako printzipio arrazional bat dela. Baina oso datu subjektiboa da espero den uztaren tamaina, eta denboran zehar aldatzen da, askotan azken aldiz ongarritu eta gero; beraz, produkzioari begira berme-emailea bada ere, kaltegarria da nitratoek sortutako kutsadura prebenitzeko, eta horixe da (kutsadura prebenitzea) EBren arabera betetzen ez omen den zuzentarauaren helburu nagusia.

“Aldiz, jarduketa programak Nafarroarako aurkezten duen planteamenduak, nekazaritzako nitratoek kutsatzen ahal dituzten eremuei dagokienez, gehieneko ongarritze maila berean jartzen du Orbaibarreko edo Caparrosoko labore bat, non nekazaritzako eta klimako baldintzak ezberdinak baitira, nabarmenki, produkzio mailak ere guztiz ezberdinak diren bezala. Hala ere, gehieneko ongarritze-dosiak berdinak dira bi tokietan. Horrek, nekazaritzaren aldetik, ez du funtsik.”

–Erantzuna: Zerealaren eta lehorreko labore estentsiboen kasuan, proposatzen diren mugek ez dute produktibitatea mugatzen, lehorreko labore freskoetan bermatzen dutelako. Era berean, laborantza ureztatuetan, Nafarroako hegoaldekoak izan baitira Nafarroako NPetan aintzat hartu direnak, iparrerago ez dute mugarik edukiko.

Edonola delarik ere, hor dago beti lurzoru bakoitzaren potentzialitatea, eta ustiategiko titularraren lurzorua erabiltzeko modua. Arauan kopuru finko bat jartzen bada, ha-ko eta laboreko, sekula ez da asmatuko lurzati gehienentzat, eta gehieneko erreferentziatzat hartu behar den balorea da.

“Egoera hau, gure irudiz, kontrol puntu gutxi izatearen isla da, eta labore alorrean bertan horri buruz egindako ikerketa falten isla; horiek lagunduko lukete zehatz jakiten nitratoen jatorria eta beren mugimenduen errealitatea, eta beraz, kutsagarritasun potentziala ezagutzen.”

–Erantzuna: Kontrol puntu gutxi dagoela esatean ur laginketei buruz ari bagara, esan daiteke puntuen sarea aski eta sobra ere badela, estaltzen dituelako Ebroko Konfederazio Hidrografikoak eta Nafarroako Gobernuak, bakoitzak bere aldetik, ezarri dituzten minimoak. Are gehiago, Mendabia, Azagra eta Corella eremu kutsagarri deklaratzea Ebroko Konfederazio Hidrografikoak laginketa egiteko puntu gehiegi paratzearen ondorioa da, eta horiek ezin zaizkio ezkutatu EBri.

“Hori dela eta, eskatzen dugu jarduketa programak jaso dezala ongarritze-beharrak berrikusteko konpromiso bat, sistema bat oinarri hartuko duena etengabeko jarraipen zehatza egiteko nekazaritzakoak diren eta nekazaritzakoak ez diren nitratoek eragindako kutsaduraren fokuei, lurzoruaren bilakaerari eta lixibazio-gaitasunari.”

–Erantzuna: NPen ongarritze-beharrek (horien mugak) eremu kutsagarrietan dute indarra, bakarrik. Eremu horiek zuzentarauaren arabera zedarritzen dira, hau da, azaleko uren kasuan, arro hidrografikoaren arabera, eta jatorria nekazaritzan dagoenean (nekazaritzan eta/edo abeltzaintzan), ez da zertan bakarra izan izendapena egitea nahitaezkoa izateko, Europako Justizia Auzitegiak berriki eman duen epai baten arabera. Auzitegi horrentzat, gainera, ez du garrantzirik nitrogenoa beste iturri batzuetatik etortzeak.

“Halaber, beharrezkoa ikusten dugu ikerketarako eta esperimentaziorako proiektu pilotuak abian jartzea Nafarroako eremu kutsagarrietan, prezisiozko ongarritze jasangarriko teknika berriak esperimentatzeko, eremu horietako laboreen errentagarritasunari eusteko.”

–Erantzuna: Adostasuna dago honi dagokionez, eta horregatik gogoeta Nafarroako Nekazaritzako Elikagaien Teknologien eta Azpiegituren Institutuari (INTIA) jakinarazi zaio, ikerketa eta esperimentazio jarduera areagotu dezan GANASArekin, Unibertsitateekin eta beste erakunde batzuekin, nahiz eta hau ez aldatu foru aginduan.

“NPEren erreforma berriak nekazaria behartuko du ongarritzea eta intsumoen erabilera fintzera; hortaz, uste dugu justifikatua baino justifikatuagoa dagoela administrazioak premisa horiek erabiltzea sektoreari eragiten dion arauen prestaketan prezisio-tresnak garatzeko, halako moldez non alde batetik, ongarrien kontsumoa hobetuko baita eta aldi berean zedarrituko baita zehaztasunez nitratoek kutsatzen ahal dituzten eremuak, laboreen beharren analisi jarraituekin, gaurko produkzio mailei eusteko.”

–Erantzuna:

Arauen prestaketa dagoen ezagutza teknikoan oinarritzen da, eta hau, neurri handi batean Nekazaritzako Elikagaien Teknologien eta Azpiegituren Institutuaren jardunetik etortzen da, eta proposatzen diren neurrien aplikagarritasunean eta eraginkortasunean bermatzen da, erabilgarriak baitira aholkularitza teknikorako eta emaitzak egiaztatzeko.

Ongarritzearen prezisioak balioko du, zalantzarik gabe, nitratoek sortzen duten kutsadura arintzeko, eta hari esker posible izanen da nitrogenoak (eta beste elementu batzuek) kutsatzen ahal zituen eremu batzuk desagertzea. Laboreari aplikatzen zaion ongarri-unitate bakoitza landare-masa produzitzeko erabiltzen bada, uretara eta atmosferarako jaulkipen ahalik eta txikienak eginez, kutsaduraren arazoa, emeki-emeki, konponduko da. Horretarako, hasierako urratsa eta urrats garrantzizkoenetakoa da, gainera, lurzoruan dagoen nitrogeno erabilgarria ezagutzea, gainerakoa behar den garaian eta behar den kantitatean aplikatzeko. Horixe da arauak bultzatu nahi duena.

Zuzentarauak zehazten du eremu kutsagarriak izendatzeko metodologia, batez ere azaleko uretan, arro hidrografikoaren irizpideen arabera. EBk ez du beste irizpiderik onartzen.

Proposatzen den arau aldaketak ez du eraginik eremu kutsagarriak zedarritzean (hori egin zen 247/2018 Foru Aginduan), Mendabia, Azagra eta Corellako labore ureztatuetan gehitzen diren hiru EK txiki izan ezik (EBk hala galdatuta); eta hau gertatu zen, hain zuzen, EKHk udalerri haietan laginketa puntuak ezarri zituelako.

Beraz, testua foru aginduaren zirriborroan dagoen bezala geldituko da.

B) Erantzuna UCANek egindako alegazioei eta iruzkinei.

“Unión de Cooperativas Agroalimentarias de Navarrak, nitratoek kutsatzen ahal dituzten eremuak arautzen dituen foru agindua aldatzeko proposamena aztertu eta gero, honako alegazio hauek aurkeztu nahi ditu, azter daitezen:

Lehenik eta behin, uste dugu 3. eremuan planteatzen den ongarrien dosi maximoen jaitsierak ezinezko egiten duela eremu horretako nekazaritzako produkzioa, produktibitatea jaitsi eta errentagarritasuna jaitsiko delako.”

–Erantzuna: Proposatzen den jaitsiera aplikatuko zaie, soilik, lurzoruaren nitrogeno-edukia zehazten duen analisia aski interesgarria ez dela uste duten ustiategiei; gainerakoek, lortzen dituzten emaitzekin, laboreen ongarritze arrazoizko bat ziurtatzen ahal dute.

“Proposatzen dugu proposatzen den jarduketa programa atzera dadila, NPE berria abian jarri arte, ekoeskema eta nekazaritzako eta ingurumeneko neurriak aplikatu ahal izateko, ongarritzean planteatzen diren murrizketek ez dezaten hainbesteko eragina eduki, eta ahalik eta txikiena izan dadin alderdi horretako ustiategien errentagarritasunean eta lehiakortasunean daukaten inpaktua.”

–Erantzuna: Foru agindu honek berehala hartu behar du indarra, bestela Europak zehapena jarriko dio Nafarroako nekazaritzari. Horrek ez du galarazten, ordea, hurrengo foru agindua sektorearekin batera prestatzea.

“Nafarroako Gobernuari eskatzen diogu lurzoruen N minimoaren analisiak egin ditzan, 3. eremuko alderdi esanguratsuetan, gaurko ongarritze-dosiei eustea beharrezkoa dela justifikatzeko.”

–Erantzuna: Alderdi esanguratsuetako lurzatietan lurzoruen N minimoaren analisiak egitea ez da oso erabilgarria nitrogenoaren aplikazioan murrizketa orokorrak ezartzeko, oso elementu aldakorra delako bere mugikortasunarengatik; eta eskuragarriagoa delako, edo ez, lurzatiaren erabileraren arabera; nitrogeno kopurua aste gutxitan aldatzen da, “Nitratos” proiektuan lortutako emaitzek frogatzen dutenez. Ez da fosforoa bezalakoa, askoz egonkorragoa baita kanpainetan zehar.

“Halaber, beharrezkoa ikusten dugu ikerketarako eta esperimentaziorako azterketak abian jartzea Nafarroako eremu kutsagarrietan, ongarritze jasangarriko teknikak esperimentatzeko, eremu horietako laboreen errentagarritasunari eusteko.”

–Erantzuna: Iruzkina zentzuzkoa da, baina ez da proposatzen den aldaketaren xedea.

“3. eremu kutsagarriaren gaurko gehieneko ongarritze mailei eustea proposatzen dugu, ustiategiek esperimentazio programetan parte hartzen dutenean, edo beren praktiketan sartzen dutenean ondoren aipatzen den teknika hauetakoren bat:

–Erein-ildoan hondoko ongarritzea erabiltzea.

–Ongarrien banaketa aldakorra egitea.

–Lurzoruan poliki askatzeko kontrol-sistemak dituzten ongarriak aplikatzea.

–Produktu bioestimulatzaileak erabiltzea.

–Estalpeko laboreak.

–Ikerketetan eta esperimentazioetan zehazten diren beste teknika batzuk, ongarrien aplikazioa txikiagotzeko eragin onuragarria daukatenak, laboreen jasangarritasun ekonomikoari eutsiz.”

–Erantzuna: Proposamenak ez ditu aplikatu beharreko kantitateak murrizten ustiategiek egiten dituztenean N minimoko analisiak, eta horren ondorioz, behar diren ongarriak aplikatzen dituztenean. Ohiko praktika moduan proposatzen diren jarduerak analisiak egitea bezain garestiak dira, edo garestiagoak, eraginkorrak ote diren zalantzan jarri gabe, hori erraz baieztatuko baita analisien bidez. Foru aginduaren proposamena UCANek proposatzen duena bezain erraza eta eraginkorra da.

Beraz, testua foru aginduaren zirriborroan dagoen bezala geldituko da.

C) Erantzuna ANPROGAPORek egindako alegazioei eta iruzkinei.

2020ko abuztuaren 28an, Liborio Oficialdegui Manterola jaunak, ANPROGAPOR (Asociación Nacional de Productores de Porcino) elkartea ordezkatuz, alegazio bat aurkeztu zuen nekazaritzako nitratoez ura kutsatua izan dezaketen eremuak berrikusten dituen Foru Aginduaren proposamenaren aurrean. Hona hemen:

“Gure ikuspegitik, 3. eremuan (Zidakosko alubioia) sartutako aldaketen ondorioz –nitrogenoa aplikatzeko mugak txikitu dira laborantza ziklo bakoitzeko (OU/ha)–, ongarri organikoen ordez ongarri kimikoak gehiago erabiliko dira.

Gaur egun nekazariek duten kultura agronomikoa dela eta (uste da ongarri kimikoak efizienteagoak direla ongarri organikoak baino), nekazariek pentsatuko dute ongarrien erabilera murriztea mehatxu bat dela beren laboreen errendimendurako, eta horrek bultzatuko ditu ongarri kimikoak gehiago erabiltzera, ongarri organikoen kalterako.

Ikuspegi horrek kontra egiten die guztiz Europar Batasunetik heldu diren joerei, horien arabera ongarritze organikoa bultzatu beharra baitago, ekologiaren aldetik balio handiagoa duelako (nekazaritza zirkularra, 0 km, etab.) eta denontzat jakinak diren abantailak dituelako, nekazaritza eta abeltzaintza lotzen baititu eta materia organikoa gehitzen baitio lurzoruari.

Egoera hori zuzentzeko, eskatzen dugu 3. eremuko mugak handitzeko aukera egotea, gainerako eremu kutsagarrietan finkatu diren mugekin parekatzeko, baldin eta ongarri unitate guztien % 50ek jatorri organikoa badute (Adibidez: gari bigunaren eta tritikalearen kasuan, 3. eremuan, 200 OU-ko mugara iritsi ahal izatea, baldin eta 100 OU-k jatorri organikoa badute).

Egindako proposamena interpretatzeko arazorik izanen bazenute edo egindako proposamena nahiz antzeko aukeraren bat zehatzago aztertu nahi baduzue, ez izan zalantzarik nirekin harremanetan jartzeko, gaia sakonago aztertzeko.”

–Erantzuna: ANPROGAPORek egindako adierazpenekin bat gatoz, hein handi batean, departamentu honetan, eta uste dugu ezen ongarritze organikoak kalitate handiagoa duela inorganikoak baino eta ongarri organikoak aplikatzeak laguntzen duela nekazaritza eta abeltzaintza jasangarriagoa izaten, ekonomia zirkularra sustatzeaz gainera. Ildo horretan, harremanetan gaude Kataluniako, Aragoiko eta Errioxako autonomia-erkidegoekin eta Ministerioarekin, handitu dadin eremu kutsagarrietako hektarea bakoitzean aplikatzen ahal den nitrogeno organikoaren muga (urtean 170 kg/ha, gaur egun). Aldaketa hori egiteko, proposamena bideragarria dela frogatzen duten ikerketak aurkeztu behar zaizkio Europako Erkidegoari, eta Ministerioak ohartarazi du ez dela erraza izanen nahi diren emaitzak lortzea; izan ere, prozedura bat abiarazi da Espainiak Zuzentaraua hautsi duelako, nekazaritzako nitratoek eragindako kutsadura igo baita, hala eremu kutsagarrietan nola beste batzuetan. Egoera honetan, ez da erraza izanen zuzentaraua aldatzea, ezta hark ongarri nitrogenodun organikoei dagokienez ezartzen duen muga aldatzea ere; izan ere, prozesu hori geldoa izaten da egoera normaletan ere. Abiarazi den prozedura horren lehen epea irailaren 21ean bukatuko da, eta autonomia-erkidegoek alegazioak egin ditzakete egun horretara arte. Nafarroaren kasuan, 3. eremuan kontzentrazioa txikitzeko neurri indartu gisa (ikusirik kontzentrazioa berez handitu zela jarduketa plan indardunean) proposatu zen dosiak % 20 gutxitzea, salbu eta frogatzen bada, lurzoruan dagoen nitrogenoaren analisien bidez, dosi handiagoak behar direla. Europako Erkidegoak proposamena onartu zuen, baina, argitaratu ez zenez, Nafarroa ez zen atera arau-hausteagatiko prozedura horretatik.

Zalantzan jarri gabe ANPROGAPOR elkartearen proposamena baliagarria dela kutsadura murrizteko, eta prozedura horretatik ateratzeko aukera dagoenez baldin eta foru aginduaren aldaketa argitaratzen bada ahalik eta lasterren (hots, 2020ko irailaren 21a baino lehen), orain ezin da aintzat hartu proposamen hori, foru aginduan. Izan ere, zuzentarauaren beraren aurka eginen luke, eta horrek ekarriko luke Foru Komunitateak aurre egin behar izatea arau-hausteagatiko prozeduraren ondorioei. Berriz ere adierazten dugu ezen lanean ari garela 170 kg/ha-tik gora igotzeko Nafarroako eremu kutsagarri guztietan urtean aplikatzen ahal den nitrogeno organikoaren muga.

Beraz, testua foru aginduaren zirriborroan dagoen bezala geldituko da.

D) Erantzuna Cooperativa Valdorbak egindako alegazioei eta iruzkinei.

2020ko abuztuaren 26an, Cooperativa Cerealista Valdorbak alegazio bat aurkeztu zuen nekazaritzako nitratoez ura kutsatua izan dezaketen eremuak berrikusten dituen Foru Aginduaren proposamenaren aurrean. Hona hemen:

Zenbait gogoeta egiten ditu, adierazteko beharrezkoa dela 3 kg nitrogeno aplikatzea ekoizten diren 100 kg aleko, 6.800-7.000 kg/ha-ko errendimenduetan aplikatzeko, ikusirik barietate berriek duten potentziala. Gainera, adierazten du ezen ongarri nitrogenodunen kontsumoa ez dela igo, kooperatibak hektareako dituen errendimenduak igo badira ere; horrek aditzera ematen du erabili diren ongarriak oso efizienteak direla.

Proposatzen du ezen egin behar den laginketa –nitrogeno kontzentrazioa Nmin analisien bidez zehaztekoa– 15-20 hektareako azaleran egitea, eta ez, proposatu den bezala, 5 hektareatan, efizienteagoa izan dadin, ustiategia bera kudeatzeko modua antzekoa baita.

Baieztatzen du ezen % 20ko murrizketak eragina duela ustiategien errentagarritasunean, dauden barietateek produktibitate oso handia baitute, eta produktibitate hori ez litzatekeela lortuko zirriborroan adierazitako murriztapenak aplikatuz gero.

Orobat, baieztatzen du ezen azterketa sakonago bat behar dela, kontuan hartuko dituena datak, datuak, jarduteko moduak, ibaien ibilguak, analisiak eta kontuan hartu ez diren beste xehetasun batzuk, eta halaber, kontuan hartu behar dela ekoizpena desberdina dela 3. eremuko udalerrietan. Adierazi dutenez, prest daude gai hori batera aztertzeko, azaldutakoa oinarri hartuta, Cooperativa Valdorbaren azalerari eragiten dieten alderdiei dagokienez.

–Erantzuna:

Alegazioa orokorrean kontuan hartuta, neurri handi batean bat gatoz agronomiaren ikuspegitik, baina ñabartu behar da adierazitako ekoizpenak ez direla egokiak lurzati guztietarako, batezbesteko gisa eztabaidagarriak direla, are gehiago zenbait kanpainatarako batezbesteko gisa.

Proposatu den arauak ez du ikuspegi agronomikoa soilik; aitzitik, ingurumenaren arloko arazo bat ebatzi nahi du, lehentasunez, eta hori, ahal den heinean, bateragarri egin errentagarritasun agronomikoarekin.

Cooperativa de Valdorbak adierazitakotik ondorioztatu daiteke ezen aplikatzen ahal den nitrogenoari dagokionez aurreko jarduketa programak ezartzen zituen mugek ez zutela mugatzen zerealen ekoizpena. Jarduketa programa berriak eta hartan ezarritako mugek ahalbidetzen dute ongarri kantitate bera aplikatzea, baldin eta analisi baten bidez frogatzen bada lurrean dagoen nitrogenoa ez dela nahikoa. Hortaz, eztabaidatu behar da zenbat analisi eginen diren azalera bakoitzean. Egindako proposamena (laginketa bat egitea 15-20 hektareako azaleran) aintzat hartuz gero, batez besteko ustiategi batean 2 edo 3 lagin hartuko lirateke, eta hori ez da nahikoa; izan ere, aldakortasun handia dago ustiategi bateko lurzatietako baldintzetan (kokapena, malda, orientazioa, sakonera, lurzoru mota, aurretik egindako laborantza, etab.), eta horrek ezinezko bihurtzen du ustiategiko lurzati guztiak era homogeneo batean maneiatzea. Arauaren zirriborroan proposaturiko laginketa (lagin bat 5 hektareako azaleran) egokiagoa da beharrezkoa den informazioa eskuratzeko, horri esker zehaztu ahal izan dadin zer-nolako ongarritzea behar den lurzati bakoitzeko beharren arabera.

91/676/EEE Zuzentarauaren I. eranskinean zehazten da nekazaritzako nitratoek kutsatutako ur masen karakterizazioa eta kutsatzeko arriskuan daudenena. Hartan ezartzen denez, kutsatutako urak identifikatzeko irizpidea hau izanen da: 4 urteetan, urteko batezbestekoa 50 mg/l-tik gorakoa izatea, edo, hortik beherakoa denean, urteren bateko batezbestekoa 50 mg/l-tik gorakoa izatea. Ikusirik inguruabar hori gertatzen dela, bai Robo ibaiaren arroa islatzen duen kontrol puntuan, bai Zidakos ibaiaren arroaren kontrolerako puntuetan, horietara isurtzen diren arroak kutsatutzat deklaratu behar dira, ez dago beste aukerarik. Halaber, 91/676/EEE Zuzentarauaren 3. artikuluko 2. apartatuan ezartzen denez, kutsatu daitekeen eremu izendatuko da lurraldearen edozein azalera, baldin eta hortik jariatze-urak isurtzen badira 1. apartatuan sartutako uretara eta horren ondorioz kutsadura areagotzen bada. Orobat, 261/1996 Errege Dekretuaren 4. artikuluan ezartzen da nola izendatuko diren kutsatu daitezkeen eremuak; hots, lurraldearen azalerak eremu horretan sartuko dira baldin eta horko jariatzearen edo filtrazioaren eraginez urak nitratoez kutsatzen badira edo kutsatu badaitezke.

Beraz, testua foru aginduaren zirriborroan dagoen bezala geldituko da.

Iragarkiaren kodea: F2010609