212. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Aldaketa puntuala Buztintxuri-Euntzetxiki-Dona Grazia Plan Partzialean, E2 oinarrizko unitatean (Osasun etxea). Behin betiko onespena

Iruñeko Udalak, 2020ko irailaren 3an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

PLE 03-SEP-20 (6/CU).

“Buztintxuri-Euntzetxiki-Dona Grazia Plan Partzialean, E oinarrizko unitatean (Osasun etxea) aldaketa egiteko dokumentuari hasierako onespena eman ondoren (JOB de 25-05-2020 6/US), jendaurrean jarri da, eta ez da alegaziorik aurkeztu; ikusirik Iruñerriko Mankomunitatearen txostena, 2020ko ekainaren 23koa, eta Abiazio Zibileko Zuzendaritza Nagusiaren txostena, 2020ko uztailaren 9koa,

ERABAKITZEN DA:

1. Behin betiko onestea Buztintxuri-Euntzetxiki-Dona Grazia Plan Partzialeko E oinarrizko unitatearen (Osasun etxea) aldaketari buruzko dokumentua, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak sustatua. Haren xedea da Buztintxuriko Plan Partzialak E-2 lurzatirako ezarritako kanpoko lerrokadurak aldatzea, Ventura Rodriguez kalerantz, gaur egun dagoen eraikina handitu ahal izateko (Buztintxuriko Osasun etxea), eta horrela, anbulantziarendako aparkalekua egin.

2. Erabakiaren eta dokumentuaren kopia bat helaraztea Nafarroako Gobernuko Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuari.

3. Erabaki hau jakinaraztea Argimiro Aldaba Redini, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua ordezkatzen baitu, eta Iruñerriko Mankomunitateari.”

Ebazpen honen aurka, honako errekurtso hau aurkez daiteke:

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2020ko irailaren 10ean.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.

ERANSKINA

Plan partzialeko aldaketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2010490