209. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAN ADRIÁN

Aldaketa 2020ko ordenantza fiskalean. Hasierako onespena

San Adriango Udalak, 2020ko abuztuaren 26an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea Eremu publikoa okupatzeko tasa arautzen duen ordenantza fiskalean, honako xedapen iragankor hau erantsirik:

“2020ko martxoaren 14tik aurrerako ondorioekin eta 2020ko abenduaren 31ra arte, tasak kentzen dira zoruaren erabilera pribatiboagatik edo aprobetxamendu bereziagatik, terrazak eta beladoreak, eguzkitakoak, alboetako babesgarriak, itxiturak, argiak, berotzeko ekipamenduak, lore-askak edo bestelako hiri-altzari eramangarri eta desmuntagarriak nahiz mostradore eramangarriak jarriz”.

Aldaketa jendaurrean egonen da gutxienez hogeita hamar egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.

Epe hori iragandakoan, inork ez badu aurkezten erreklamaziorik, kexarik edo oharrik, behin betiko onetsitzat joko da aldaketa hori. Kasu horretan, ondorio juridikoak sortzeko, inguruabar hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da, behin betiko testuarekin batera.

San Adrianen, 2020ko abuztuaren 27an.–Alkate udalburua, Emilio Cigudosa García.

Iragarkiaren kodea: L2010004