208. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASTEJÓN

Ekonomia eta finantza plana 2020-2021erako. Onespena

Castejongo Udalak, 2020ko irailaren 3an egin osoko bilkuran, erabaki zuen Ekonomia eta finantza plana onestea, 2019ko aurrekontua likidatu denean ez baitira aurrekontu-egonkortasunaren helburua eta gastuaren araua bete.

Aurrekontu Egonkortasunari eta Finantza Iraunkortasunari buruzko apirilaren 27ko 2/2012 Lege Organikoaren 23.4 artikuluan eta Aurrekontu Egonkortasunari buruzko abenduaren 12ko 18/2001 Legea garatzeko Erregelamendua onesten duen azaroaren 2ko 1463/2007 Errege Dekretuaren 26. artikuluan ezarritakoa bete beharrez, erabakitako onespena jendaurrean egonen da, ediktua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaraturik, aditzera emateko ez beste deusetarako.

Orobat aditzera emateko ez beste deusetarako, Ekonomia eta finantza planaren kopia bat jendearen eskura dago, Udalak osoko bilkuran onetsi duenetik, eta hala egonen da harik eta planaren indarraldia bukatu arte.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Castejonen, 2020ko irailaren 7an.–Alkatea, David Álvarez Yanguas.

Iragarkiaren kodea: L2010242