205. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DEIERRI

Landa-lurreko eta hiri-lurreko ondasunen gaineko 2020ko kontribuzioa borondatez ordaintzeko epea

Honen bitartez, aditzera ematen zaie Deierriko zergadun guztiei landa-lurreko eta hiri-lurreko ondasunen gaineko 2020ko kontribuzioa borondatez ordaintzeko epea 2020ko irailaren 1ean hasi eta urriaren 15ean bukatuko dela.

Helbideratu gabeko ordainagiriak Udalaren kontuan ordainduko dira, Nafarroako Rural Kutxan, aipatutako epean.

Helbideratutako ordainagiriak titularrek baimendutako banku-kontuetan kargatuko dira borondatezko epearen azken egunean, hots, 2020ko urriaren 15ean.

Epe hori iragandakoan, Derrigorrezko Diru-bilketa Agentziara igorriko dira, hark premiamendu-bidez kobra ditzan, aldez aurretik jakinarazi gabe.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Aritzalan (Deierri), 2020ko abuztuaren 28an.–Alkate udalburua, Eduardo Lezáun Echalar.

Iragarkiaren kodea: L2009968