205. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORKOIEN

Aldaketa, Udalaren Erregelamendu Organikoan

Orkoiengo Udalak, 2020ko uztailaren 16an egin osoko bilkuran, besteak beste, honako erabaki hau hartu zuen:

Udalaren Erregelamendu Organikoan ez dago jasota udal-bilkurak, informazio batzordeak eta Udalbatzaren osoko bilkurak telematikoki egiteko aukera. Bestalde, beharrezkoa da legezko neurriak hartzea bermatzeko toki-erakundeek modu demokratiko eta eraginkorrean funtzionatzen dutela.

Hortaz, parte-hartzaileek bertaratu ezin dutenean eta egoera horiek behar bezala justifikatuta daudenean, bilkurak modu telematikoan egin ahal izateko baldintzak arautu behar dira.

Horiek horrela, eta Batzorde Nagusiak 2020ko uztailaren 9an aldeko txostena eman duela ikusirik, honako hau erabaki da aho batez:

Lehena.–Udalaren Erregelamendu Organikoa aldatzea, eta 7. artikuluari 3. paragrafo hau gehitzea:

“3. Zinegotzi orok modu telematikoan parte hartzen ahalko du Udalbatzaren osoko bilkuretan, batzordeetan edo bestelako bilkura ofizialetan, baldin eta osasun arrazoiak direla-eta aurrez aurre joaterik ez badu. Modu telematikoan parte hartzeko beste arrazoi bat izango da kontziliazio familiarra, zinegotziaren erantzukizunpean dauden pertsonen osasunarekin lotuta dagoenean.

Bilerara joateko ezintasuna Udal Idazkaritzan justifikatu beharko da, deitutako bilera egin aurretik justifikatu ere. Justifikatzeko modua txosten medikoa izango da.

Ezinbesteko kasuetan, arrisku kolektibo larriko egoeretan edo hondamendi publikoetan, toki-erakundeetako kide anitzeko organoen bilkuretako araubide presentzialaren funtzionamendu normala neurriz kanpo eragozten edo zailtzen denean, organo horiek, alkateak edo batzordeburuak edo, indarrean dagoen araudiaren arabera, deialdiaren ondorioetarako behar bezala ordezten dituenak deskribatutako egoera gertatzen dela ikusi ondoren, urrutiko bilkurak eratu, egin eta erabakiak hartu ahal izango dituzte bitarteko elektroniko eta telematikoen bidez, baldin eta parte-hartzaileak Espainiako lurraldean badaude eta bere nortasuna egiaztatzeko modua badute. Bilkuran zehar parte-hartzaileen arteko komunikazioa denbora errealean bermatu beharko da; hala, bilkuren izaera publiko edo sekretua bermatzeko beharrezko baliabideak bideratu beharko dira, kasu bakoitzean legez dagokion gisan.

Ondorio horietarako, bada, baliabide elektroniko baliozkotzat hartuko dira audiokonferentziak, bideokonferentziak edo honako alderdi hauek egokiro bermatzen dituzten bestelako sistema teknologikoak edo ikus-entzunezkoak: segurtasun teknologikoa, kideen benetako parte-hartze politiko, debatearen baliozkotasuna eta hartutako erabakien bozketa.”

Bigarrena.–Aldatutako artikulua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta udalaren iragarki- taulan paratzea, herritar orok izan dezan haren berri.

Orkoienen, 2020ko abuztuaren 25ean.–Alkatea, Carlos Arroniz Loyola.

Iragarkiaren kodea: L2009786