205. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MIRANDA ARGA

Xehetasun-azterketa, 3. poligonoko 972. lurzatian. Behin betiko onespena

Miranda Argako Udalak, Alkatetzaren ekainaren 9ko 74/2020 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zuen Andrés Otazu Indurainek 3. poligonoko 972. lurzatian sustatutako xehetasun-azterketa, helburu zuena hirigintzako udal planeamenduan aurreikusitako antolamendua doitzea, lurzati horretako kanpoko eta barneko lerrokadurei dagokienez.

Espedientea jendaurrean egonda 20 egun baliodunean, beharrezko iragarkiak egin ondoan, inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsi da xehetasun-azterketa, 2020ko uztailaren 30eko osoko bilkuran aho batez hartutako erabakiaren bidez.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan ezarritakoarekin bat, agintzen da behin betiko onetsi xehetasun-azterketa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila, indarra har dezan eta publikoa izan dadin.

Miranda Argan, 2020ko abuztuaren 3an.–Alkatea, Francisco Gil Serantes.

ERANSKINA

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2008631