205. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTAXOA

Deialdia, COVID-19ak sorturiko osasun-krisiaren ondorio ekonomiko kaltegarriei aurre egiteko laguntzena. Epea luzatzea

Udal honek dirulaguntzen deialdi bat egin zuen, COVID-19ak sorturiko osasun-krisiaren ondorio ekonomiko kaltegarriei aurre egiteko (186. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abuztuaren 20koa). Deialdi horren harira, bada, aditzera ematen da eskabideak aurkezteko epea luzatu egin dela, irailaren 16era arte luzatu ere.

Argitara ematen da, interesdun orok jakin dezan.

Artaxoan, 2020ko abuztuaren 21ean.–Alkatea, Juan Ramón Elorz Domezain.

Iragarkiaren kodea: L2010105