205. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

TUTERA

Oposizio-lehiaketa, Udaltzaingoko inspektoreorde izateko lanpostu bat betetzeko. Izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda

Alkatetzak 2020ko abuztuaren 31n emaniko 1227 zenbakiko Ebazpenaren bidez, onetsi da onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda, Udaltzaingoko inspektoreorde izateko barne igoerako txandako lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian. Deialdia 2020ko 153. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 14an.

“Horiek horrela,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Deialdiaren 4. oinarriarekin bat, izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onestea:

Onartuak:

1.–660103.

Baztertuak. Baztertzeko arrazoiak.

1.–430988 Ez du aurkeztu eskatutako titulazioa.

Bigarrena.–Iñigo Pérez Ochoa izendatzea deialdi honetako epaimahaikide, eta Rosa M.ª Domínguez Berges, berriz, epaimahaikide ordezko, udal langileen ordezkari gisa; izan ere, Mikel Ciordia Ostak abstentzio eskaera egin du eta onartu zaio, legez ezarritako abstentziorako arrazoiak dituelako.

Hirugarrena.–Izangai baztertuei gogorarazten zaie hamar egun balioduneko epea izanen dutela, onartuen behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, erreklamazioak aurkezteko eta, hala gertatu denean, egindako akatsak zuzentzeko.

Laugarrena.–Agintzea argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta udaletxeko iragarki-taulan, behar diren ondorioak izan ditzan. Udalaren webgunean (www.tudela.es) ere egonen da ikusgai, “Oferta Pública de Empleo” atalean dagokion deialdian klikatuta.

Tuteran, 2020ko irailaren 3an.–Alkate udalburua, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2010131