205. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 11

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

298E/2020 EBAZPENA, abuztuaren 27koa, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko zuzendari nagusiak emana, Turismoa eta Merkataritza Antolatu eta Sustatzeko Zerbitzuko zuzendariaren esku uzten duena zenbait eskumenen erabilera.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legeak, 11. artikuluan, xedatzen du Foru Administrazio Publikoko organoek zilegi dutela esleituak dituzten eskumenen erabilera eskuordetzea kasuan kasuko administrazioko maila bereko edo baxuagoko beste organo batzuei, hierarkikoki beren menpe ez badaude ere.

Horrez gain, artikulu horrek ezartzen du eskumenen eskuordetza noiznahi egin edo errebokatu daitekeela, organo eskuordetzaileak onetsita, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko dela. Ezartzen du, orobat, eskuordetza baten bidez ematen diren administrazio egintza eta ebazpenetan inguruabar hori azaldu beharko dela berariaz eta, ondorio guztietarako, organo eskuordetzaileak emanak balira bezala hartuko direla.

Zuzendaritza Nagusiaren jardueren garapenean beharrezkoak diren eraginkortasuna eta azkartasuna lortzeko, egokitzat jotzen da Turismoa eta Merkataritza Antolatu eta Sustatzeko Zerbitzuko zuzendariaren esku uztea Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko zuzendari nagusiari dagozkion zenbait eskumenen erabilera.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Turismoa eta Merkataritza Antolatu eta Sustatzeko Zerbitzuko zuzendariaren esku uztea indarreko xedapenen arabera Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko zuzendari nagusiari dagozkion eskumen hauek, turismoaren, merkataritzaren eta artisautzaren arlokoak:

a) Zerbitzuak tramitatzen dituen dirulaguntzak ordaintzea, haiek kobratzeko eskubidea galdu dela deklaratzea eta dirua itzultzeko eskatzea.

b) Nafarroako Turismo Erregistroarekin eta Nafarroako Artisautza Enpresen Erregistroarekin lotutako prozedurak.

c) Turismo eta merkataritza arloko arau-hauste arin eta larriengatik irekitzen diren zehapen prozedurak hastea eta ebaztea, energiaren, meategien eta industria segurtasunaren arloetan.

2. Ebazpen honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean berean hartuko du indarra.

Iruñean, 2020ko abuztuaren 27an.–Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko zuzendari nagusia, Maitena Ezkutari Artieda.

Iragarkiaren kodea: F2009945