205. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 11

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

139/2020 EBAZPENA, abuztuaren 12koa, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez Eulateko eta Aranaratxeko udal-mugarteetan goi tentsioko instalazio elektriko bat jartzeko aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko baimen administratiboa ematen baitira, eta instalazio horrek onura publikoa duela zehazki deklaratzen baita.

2020ko apirilaren 20an, Mikel Huarte Goñi jaunak, Electra Saltea SL ordezkatuz, honako instalazio elektriko hau egiteko administrazio baimena eskatu du, bai eta proiektuaren onespena eta onura publikoa duela zehazki deklaratzea ere:

–Eskatzailea: Electra Saltea SL.

–Espedientea: SAT11098.

–Instalazioaren kokalekua: Eulateko eta Aranaratxeko udal-mugarteak.

–Xedea: inguru horretako horniduraren kalitatea hobetzea.

–Ezaugarri teknikoak: “Zudairi-Larragoa” goi tentsioko aireko linearen saihesbidea (20 kV), Eulate-Aranaratxe tartean.

Egin beharreko instalazioak hauek dira:

20 kV-eko aireko linea: Eulaten lehendik dagoen euskarri batetik abiatuko da eta Aranaratxeko udalerriaren irteeran bukatuko. Tarte nagusi bat izanen du, eta bertatik aterako dira transformazio zentroetara doazen adarrak:

–Eulaten lehendik dagoen euskarritik Aranaratxen dagoen euskarrira doan linea.

  • Hasiera: Egun dagoen euskarria.
  • Bukaera: Egun dagoen euskarria.
  • Luzera: 1.385 metro.
  • Eroalea: 47-AL1/8ST1A (LA56).

–1 zenbakiko euskarritik granjan dagoen TZra doan adarra.

  • Hasiera: 1 zenbakiko euskarria.
  • Bukaera: Lehendik dagoen TZ.
  • Luzera: 97 metro.
  • Eroalea: 47-AL1/8ST1A (LA56).

–2. euskarritik Aranaratxen dagoen TZra doan adarra.

  • Hasiera: 2 zenbakiko euskarria.
  • Bukaera: Aranaratxen lehendik dagoen TZ.
  • Luzera: 399 metro.
  • Eroalea: 47-AL1/8ST1A (LA56).

20 kV-eko lur azpiko linea:

–2.4 zenbakiko euskarritik Aranaratxen dagoen TZra doan adarra.

  • Nondik: 2.4 zenbakiko euskarria.
  • Finala: Aranaratxen lehendik dagoen TZ.
  • Luzera: 25 metro.
  • Eroalea: HEPRZ1 12/20 kV de 3(1x150)mm².
  • Kanalizazioa: Lurperaturik, PVCzko 160 mm-ko hodi azpian.

Aurrekontua: 152.313,69 euro.

Abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 125. eta 144. artikuluetan xedatutakoa betez, jendaurrean jarri ziren Electra Saltea SLren eskaera eta instalazioak ukituriko ondasun eta eskubideen zerrenda zehatza (2020ko ekainaren 17ko Diario de Navarran eta 2020ko ekainaren 16ko 131. Nafarroako Aldizkari Ofizialean), eta Aranaratxeko eta Eulateko udalei bidali zitzaizkien, jendaurrean jar zitzaten. Ez da alegaziorik jaso.

Aranaratxeko eta Eulateko udalek txostena eman zuten egindako proposamenaren alde, eta txostenak 2020ko uztailaren 30ean jaso ziren.

Telefónica de España SAk, 2020ko ekainaren 17an, adierazi du ez duela inolako eragozpenik aipatutako proiektua egiteko, baldin eta indarreko araudia betetzen bada.

Ebroko Konfederazio Hidrografikoak 2020ko ekainaren 30ean eman du txosten bat (erref. 2020-O-729 ABD), proiektuan bilduta dauden jarduketen aldekoa.

Uztailaren 23ko 94E/2020 Ebazpenaren bidez ingurumen ukipenen baimena eman zitzaion proiektuari.

Adierazitakoarekin bat, Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiak azaroaren 18an emandako 52/2019 Ebazpenaren bidez eskuordetu dizkidan eskumenak erabiliz (2019ko 234. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, azaroaren 27koa), eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. eta 11. artikuluetan ezarritakoa betez,

EBAZTEN DUT:

1. Electra Saltea SLri administrazio baimena ematea aipatu instalaziorako.

2. Zehazki deklaratzea instalazioak onura publikoa duela, abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 54. artikuluan eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 149. artikuluan ezarritako ondorioetarako. Enpresa eskatzailea onuradun gisa agertuko da desjabetze espedientean.

3. Electra Saltea SL enpresari onuradun izaera aitortzea desjabetze espedientean.

4. Instalazio hori gauzatzeko aurkeztutako proiektua, Mikel Huarte Goñi industria ingeniari teknikoak sinatua, onestea. Hogeita lau hilabeteko epea ematen zaio obrak egiteko.

5. Instalazioak gauzatu beharko dira aurkeztutako proiektuari jarraikiz, eta bat etorri beharko dute Goi tentsioko instalazio elektrikoen baldintza teknikoei eta segurtasun bermeei buruzko erregelamendua onesten duen maiatzaren 9ko 337/2014 Errege Dekretuan xedatutakoarekin eta Goi tentsioko linea elektrikoen baldintza teknikoei eta segurtasun bermeei buruzko erregelamendua onesten duen otsailaren 15eko 223/2008 Errege Dekretuan xedatutakoarekin.

6. Behin proiektua gauzaturik, eskatzaileak zerbitzuan jartzearen akta eskatu beharko du. Eskaera horri erantsiko zaizkio aipatutako araudian ezarritako agiriak eta obra bukaeraren ziurtagiria, teknikari eskudun batek sinatua.

7. Aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko administrazio baimena emanda ere, instalazioaren eskatzaileak lortu beharko ditu instalazioa gauzatzeko beharrezkoak diren emakida, lizentzia eta baimen guztiak, publikoak nahiz pribatuak, aplikatzekoak diren beste xedapen batzuekin bat.

8. Ebazpen hau Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzura eta Ingurumen Eraginaren Atalera igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

9. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

10. Ebazpen hau jakinaraztea Electra Saltea SLri, Telefónica de España SAri eta ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei, eta ohartaraztea ebazpenak ez duela administrazio bidea amaitzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean. Hartan espediente zenbakia adierazi beharko da.

11. Ebazpen hau jakinaraztea Aranaratxeko eta Eulateko udalei eta Ebroko Konfederazio Hidrografikoari, eta aditzera ematea ezen honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dela, eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua, bi hilabeteko epean, honako hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, alde batera utzi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2020ko abuztuaren 12an.–Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendaria, Laura Larraya Irigoyen.

Iragarkiaren kodea: F2009234