203. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LOS ARCOS

2020rako zerga-tasak

Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean xedatuarekin bat, aditzera ematen da 2020an indarra izanen duten tributu, tasa eta prezio publikoak ezarri eta antolatzeko zerrenda.

–Zergak:

1. Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gainekoa.

SORTZEALDIA

0,60

20 urte edo hortik gora

0,47

19 urte

0,49

18 urte

0,09

17 urte

0,09

16 urte

0,06

15 urte

0,06

14 urte

0,06

13 urte

0,06

12 urte

0,06

11 urte

0,06

10 urte

0,06

9 urte

0,06

8 urte

0,06

7 urte

0,08

6 urte

0,26

5 urte

0,33

4 urte

0,24

3 urte

0,15

2 urte

0,07

Urtebete

0,07

Urtebetetik behera

Zerga-tasa: %15.

2. Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: OGAren (obra gauzatzeko aurrekontuaren) %4.

3. Ekonomia-jardueren gaineko zerga edo lizentzia fiskala. Gutxieneko kuotaren gaineko indizea: %1,34.

4. Hiri-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: karga-tasa: 0,33.

5. Landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: karga-tasa: 0,80.

–Tasak:

1. Lizentziak emateko tasa:

a) Jarduera sailkatuak:

–Jarduerarako lizentzia eta irekitzeko lizentziaren berrikuspena: 260 euro.

–Irekitzeko lizentzia eta irekitzeko lizentziaren aldaketa: 410 euro.

–Jardueraren eskualdaketa edo titularraren aldaketa: 335 euro.

b) Jarduera kaltegabeak:

–Irekitzeko lizentzia: 180 euro.

–Jarduera eskualdatzea: 270 euro.

c) Instalazioak eta lokalak berriz irekitzeko baimena, egiaztatu behar izaten diren obra garrantzitsuak egin ondotik:

–Jarduera sailkatuetan aritzen diren lokalak: 340 euro.

–Jarduera kaltegabeak egiten diren lokalak: 180 euro.

2. Udal hilerriko zerbitzuak:

–Ehorzketa eskubideak: 250 euro.

–Ehorzketak:

a) Los Arcosko erroldan daudenak: salbuetsita.

b) Los Arcosen erroldatu gabeak: 250 euro.

c) Eritasun larriagatik edo ezinbesteko arrazoiren batengatik beste herri batean bizi behar izan dutenak: salbuetsita.

–Hilotzak hobitik ateratzea:

a) Erroldatuak eta erroldatuta ez daudenak: zerbitzuaren kostua.

–Nitxoak alokatzea: 400 euro/20 urte.

–Nitxoen alokairua luzatzea: 400 euro.

–Kolunbarioak 150 euro/15 urte.

3. Agiriak luzatu eta tramitatzeko tasak:

–Ziurtagiriak: 1,50 euro.

–Fotokopiak: 0,15 euro.

–Planoen kopiak 0,50 euro.

–Arma txartelak: 3,00 euro.

–Konpultsak (2 orri bitarte) 0,50 euro.

–Konpultsak (2 orritik goiti) 1,50 euro.

4. Tasak, eremu publikoko lurzoru, lurgain eta lurpeko aprobetxamendu bereziagatik.

–Eremu publikoa okupatzea: 0,20 euro/m²/eguna.

–Festetako postuak: ferietako saltzaileen elkartearekin sinatutako hitzarmena.

–Salmenta ibiltaria: 6 euro/eguna.

–Terrazak eta beladoreak: 10,00 euro/m²/urtea/mahai kopurua (espazioa, mahai bakoitzeko, 4 m²)

5. Udalaren kirol instalazioak erabiltzeko tasak:

–Denboraldiko abonamenduak:

  • 14 urtetik gorakoak: 42 euro.
  • Txikiak (5-13 urte): 25 euro.

–Hileko abonamenduak:

  • 14 urtetik gorakoak: 30 euro.
  • Txikiak (5-13 urte): 18 euro.

–Hamabostaldiko abonamenduak:

  • 14 urtetik gorakoak: 20 euro.
  • Txikiak (5-13 urte): 12 euro.

–Hileko abonamendua, gimnasioa: 10 euro.

–Urteko abonamendua, gimnasioa: 100 euro.

–Urteko abonamendua, gimnasioa eta igerilekua: 135 euro.

–Erabilera anitzeko gela: 2 euro/ordu.

–Asteko abonamenduak:

  • 14 urtetik gorakoak: 15 euro.
  • Txikiak (5-13 urte): 10 euro.

–Eguneko sarrera gimnasioa: 6 euro.

–Dutxa/pertsona: 2 euro.

–Merkatzeak familiendako abonuengatik:

  • Familia ugaria, 2 edo 3 haur: %10 merkeago.
  • Familia ugaria, 4 haur: %20 merkeago.
  • Familia ugaria, 5 haur: %30 merkeago.
  • Salbuestsita: desgaitasuna duten pertsonak.

–Pilotalekua: 5 euro/ordu.

–Argiak: 2 euro/pizte-kolpea.

6. Tasak, hirigintzako tramitazioak egiteagatik. Gutxieneko eskubideak:

–Arauen aldaketa tramitatzea, plan partzialak edo bereziak prestatzea: 500 euro.

–Plan partzial edo berezien aldaketak tramitatzea: 250 euro.

–Xehetasun-azterketak: 300 euro.

–Banantzeak (lurzati bakoitzeko): 200 euro.

–Lerrokaduren azterlanak, unitateen mugapenak, erabilera aldaketak: 200 euro.

–Kudeaketa-tresnen tramitazioak: 400 euro.

–Hirigintzako kontsulten tramitazioak: 180 euro.

–Lehen erabilerako lizentzia emateko tarifak:

  • Oin berriko eraikinak: 250 euro.
  • Zaharberritzeak, handitzeak, egituren berritzea: 200 euro.

7. Tasak, kulturguneetako aretoak erabiltzeagatik:

–Erakusketa aretoa alokatzea:

  • 15 egunetik 30 egunera bitarteko erakusketa iraunkorrak: lan bat ematea edo 600 euro.
  • Erabiltzeko prezioa:
  • Ordubete: 30 euro/ordu.
  • 30 ordu baino gehiago: 15 euro/ordu.

–Ekitaldi aretoaren alokairua:

  • Ordubete: 95 euro.
  • Bi ordu: 110 euro.
  • 3-4 ordu (biak barne): 140 euro.
  • 5-7 ordu (biak barne): 175 euro.
  • 8 ordutik goiti 24 ordu bitarte egun berean: 350 euro.

–Erakusketa aretoa alokatzea:

  • Ordubete: 40 euro.
  • Bi ordu: 65 euro.
  • 3-4 ordu: 80 euro.
  • 5-7 ordu: 100 euro.
  • 8 ordutik goiti, egun berean 24 ordu bitarte: 200 euro.
  • Ezarritakotik gorako denbora kobratzeko, gutxieneko zatia hogeita hamar minutukoa izanen da.

–Musika eta antzerki emanaldiak: 6 euro, eta 3 euro adingabeek.

–Familiarendako antzerki profesionala: 3 euro (helduek eta adingabeek).

–Zinema: euro 1 adingabeek, 3 euro adindunek.

8. Tasak, erlauntzen aprobetxamenduagatik:

–10 erlauntz bitarte: 31 euro.

–25 erlauntz bitarte: 42 euro.

–50 erlauntz bitarte: 55 euro.

–50 erlauntz baino gehiago: 110 euro.

9. Tasa, animalia arriskutsuen lizentzia emateko: 40 euro.

10. Tasa, kutxazaina bide publikoan izateagatik: 300 euro.

Los Arcosen, 2020ko uztailaren 27an.–Alkatea, Javier Chasco Abaigar.

Iragarkiaren kodea: L2008757